Orrialde:Laborantzako liburua, edo, Bi aita semeren solasak laborantzaren gainean (1858).djvu/89

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

— 68 —

eta-ere lurra aphaindua baitzen , sartzen zen landan bere tresnaren gainean jarnrik. Tresnak bazituen hortzak erreken egiteko ; zuresko kopa batetik erortzen zen hazia , eta phala batzuek estaltzen zuten.
Semeak. Hori ederra da, ezen hola bardinki eraiten da , ez - da hazi galdurik eta lana ere ttipitzen da.
AITAK. Egia diozu, ene semea. Bainan tresna hura ez-da urrurik, ez-eta tokiaren gainean. Bertzetarik erakharri behar laiteke. Eraintza ttipiak dituen laborrariak ezin eros dezake.
Egungo egunean, Frantziako laborantza handi guzietan badira halako edo halatsuko tresnak. Ongi on laizteke hemen ere.