Orrialde:Larramendi 1737 Azkoitiko Sermoia.pdf/5

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

berriac ematen ciran, egun batean, etzetorren ondo, bere icenean Virgiñari gogoratzea bere doloreen itsaso samiña. Bada contraco bideric, gaurco egunean, Virgiñaren dolore, damu, miñ, atsecabé gucien egun batean, eztagoquit gaizqui, orreec guztioc berriro esatea Virgiñari bere icenean. Banoaquio bada graciaren esque, Eleizarequin batean esaten digodala, Aue Maria.

Stabat iuxta Crucem Jesu Mater eius. Joan. 19.

Escuetan degula bada, artu degun pisu au, dacusgun aleguiñez cembat pisatzen deuen Virgiñaren doloreac. Dolore baten neurria ta sustraya omen da amodioa: cembat eta aunditzen, edo chiquitzen dan amodioa, ambat aunditzen, edo chiquitzen oi da dolorea: bada contu onetara fiñ eta neurri baguecoac dira Virgiñaren doloreac, cerren finic, eta neurriric baguecoa izandu dan Virgiñaren amodioa. Gurasoac nai oi die beren semeai biotzetic: ta semeac doaiñ andicoac diranean, nai oi die gueiago: eder, galantac diranean, are gueiago: cintzoac eta asco jaquiñac diranean, are gueiago: guciaquicoac, ta mundu guciaren choragarri diranean, are amatzen dituzte gueiago. Baña pauso ber ber oetatic negar eguiten deue‚ alaco semeac iltzen zaistenean. Bada, ô Virgiña guciz santea, norc esango digu, cembat nai izandu cinion zeure semeari, ta cembat damu artu cenduan aren eriotzean? baña nolaco semea? Christo Jesus, ama gucietatic jaio dan semeric ederrena, ceruac oraindaño prestatu deuen gazteric lirañena, doaiñic andi-