Orrialde:Larramendi 1737 Azkoitiko Sermoia.pdf/7

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

meric gaitzbagueena, pecatuaren cutsuric ere etzeuana. Bacecusan gurutzearen ondoan, gazteric ederren arc bicia justiciac aguindu ta galtzen ceuala: gucien onguille hura gaitzguillea, ta gaiztaquerian bicitua baliz bezala: guciac aberasten cituena, iltze gogorrez lapur biren artean zur bati josia. Atozte batean seculaco urte guciac, esan eguidazue arren, iñoiz ere sortu dan alaco icusgarriric. Eta doloreen Ama, cer diozu? Arren hori da zeure semea? Espiritu Santuagandic sortu zana? Secula guciac icusi deueen guizonic ederrena? Nola dago bada hitzic, asnaseric, bicirican bague? Nora zaca bere záiñetaco odola? Lurrean, baratza, cale, bide gucietan isuria, ta borrero latzen oñazpietan, abere batena baliz bezala. Miia gueldi ta isil, ezpañac ichiric, beguiac argui bague, colorea ubel, burua zulaturic, oñescuac josiric, bizcarra bostorzaturic, besaburuac lauridiquituric, ta gorputz gucia zatituric. Cer diardu bada zure amodioac? Cer esaten diozu? Aoaz isillic dago, baña biotzez, ta bien arteco hizcunderen batean, onela hitzeguin ceguiquion. Ay nere seme gozo, nere beguietaco argui, nere biciaren bicia! nola ifiñi zaituzten Adanen humeac! onelaco acabera bear ceuen asiera aiñ ederrac? pagu au mereci ceuen zeure oneguiñac? itsustasun au aingueruen edertasunac? eta il bear ceuanean, ecin bestela acaba citequean neure erreyetaco seme bacarra? Ay neure semea, ta jabea, nolacoa zaduzcaten guizonac, ta emacumeac? Cer eguin ote dezu? Cer pecatu, cer dollorqueria, cer gaiztaquerietan arquitu ote cera? Cer gaitz, cer calte eguin diezu guizonai? Certan ofenditu