Edukira joan

Orrialde:Liburu hau da itsasoko nabigazionekoa (1677).djvu/3

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

LIBURU HAU DA
HOIARSABALETIK ATHERATUBA


Aitaren eta, Semearen eta, Ispiritu seindubaren, izenean halabiz.

Iakiteko duzu liburu hunetan konprenitzen direla arrutak, lekoak, zundak, eta marea kontubak, eta entradak, ezagutzak halturak halanola, lebantekoak, Espaiñiakoak, Franziakoak, Bretaniakoak, Normandiakoak, eta Picardiakoak, Flandeskoak, Angeleterrakoak, Irlandakoak, Eskosiakoak, eta Ternubakoak, halanola baitire segidan iskribatubak, plazer duten maistrubenzat edo pillotubentzat, edo itsasoan nabigatzen dutenentzat, perilletarik goardatzeko, eta lehenbizikorik Lebantekotz berzeak segidan ditubela.
Iakiteko duzu nahi baduzu muillatu sparzellen barrena, Lebantean muillazazu 15 edo 16 brasetan bainan ezta sobera garbia.
Iakiteko duzu nahi baduzu muillatu tarife barnean lebantean muillazazu hiriaren besteko partetik harea pilleren trebesean 15 brasetan.
Iakiteko duzu nahi baduzu muillatu ponatko Karnerako puntan muillazazu harea puguben trebesean 18 brasetan.
Iakiteko duzu nahi baduzu muillatu gilbartarren,