Edukira joan

Orrialde:Tropismoak nathalie sarraute.djvu/113

Wikitekatik
Orri hau balidatu da

Londresko inguruetan da, perkalezko errezelak dituen basetxe batean, belardi txikiarekin atze aldean, egutera eta euritan bustia.

Apartamentuko leihate handia, glizinez inguratua, belardi honetara irekitzen da.

Katu bat eserita dago zeharo tente, begi itxiak, harri beroaren gainean.

Ile zuriko andereño bat, masail arrosak apur bat more, ate aurrean ingeles aldizkari bat irakurtzen ari da.