Orri hau balidatu da
Leun eta laua zen gizona, bi aurpegi apal — txandaka eskaintzen zituen haren masailak non, ezpain estutuez, muxu bana uzten baitzuten.
Haiek hartu eta xehatu egiten zuten, noranzko guztietara biratzen zuten, zapaldu egiten zuten, haren gainean etzan, iraulkatu egiten zuten. Birak emanarazten zizkioten, eta ea, ea, ea, «trompe-l'oeil» asaldagarriak erakusten zizkioten, ate faltsuak, leiho faltsuak zeintzuei buruz joaten baitzen, sinesbera, eta non kolpekatzen baitzen, min hartzen baitzuen.
Bazekiten betidanik hura nola menderatu osoki, freskura zokorik utzi gabe, atsedenaldi unerik gabe, nola irentsi azken apurra arte. Mugarriztatu