Edukira joan

Orrialde:Tropismoak nathalie sarraute.djvu/121

Wikitekatik
Orri hau balidatu da

Mutikotxoa zelarik, gauez, ohean tentetzen zen, hots egiten zuen. Emaztekiak lasterka etortzen ziren, argia pizten zuten; arropa zuria, eskuoihalak, janzkiak eskuz hartzen zituzten eta erakutsi egiten zizkioten. Ez zegoen ezer. Haien esku artean arropa zuriak ez zuen kalte egiten, uzkurtu egiten zen, argitan zerbait zimel eta hil bilakatzen zen.

Egun, heldua zelarik, oraindik ere etorrarazten zituen begiratzeko leku guztietatik, harengan bilatzeko, ondo begiratu eta hartzeko haien eskuen artean haren zoko-mokoetan ezkututako beldurrak eta argitan aztertzeko.

Haiek sartu eta begiratzeko ohitura zeukaten