Edukira joan

Orrialde:Tropismoak nathalie sarraute.djvu/123

Wikitekatik
Orri hau balidatu da

eta urrun arraroa hartzen; orduan, masailetan emaniko esku-ukaldiz — Windsor-tarren bidaiak, Lebrun, boskiak — bizkortu egiten zuten.

Baina bere senera zetorren bitartean eta azkenean konpondua, garbitua, txukundua, ongi ezarria eta gerturik uzten zutelarik, beldurra berriz eratzen zen bere baitan, konpartimendu txikien, haiek ireki berriak zituzten tiraderen hondo sakonean, non ezer ikusi ez eta berriro itxi egin baitzituzten.