Edukira joan

Orrialde:Tropismoak nathalie sarraute.djvu/13

Wikitekatik
Orri hau balidatu da

Horrela, klipek herdoildutako orri horixka multzoari hautsa kendu, haietan zeuden hitz eta idatz urratze andanarekin flipa egin eta inolako zikin eta orbanik gabe berriro kopiatze eta orrazteari ekin nion.

Bijoa lerro xume hauetatik nire esker on zintzoa urtetan euskal hiztegigintzan aritutako guztientzat; besteak beste, Ibon Sarasolaren Zehazki izenekoa eta Orotariko Euskal Hiztegia, ezin ordezkatuko laguntzaileak izan bainituen.

Eta kitto.

Fernando Pessoaren antologia poetikoaren egileetako bat den Miguel Ángel Viqueira-k bere liburuen aurkezpenean idatzitako hitzei parafrasea eginez, —eta, agian, solasaren izaera apur baten puztuz—, argitaratze honekin dudan desira bakarra —euskal irakurleak guztiz berritzaile izan zen literatura talde honetako idazle erabakigarrienetako bat ezagut eta irakurtzea— nola neronek neure buruari jarritako helburuak —horrela ere, honako sarrera honekin bukatutzat ematen baitut