Edukira joan

Orrialde:Tropismoak nathalie sarraute.djvu/145

Wikitekatik
Orri hau balidatu da

Gutxitan azaltzen ziren, haien etxebizitzetan ezkutatuak gelditzen ziren, haien gela ilunen barru-barruan eta zelatan egoten ziren.

Telefonoz deitzen zioten elkarri, ikusmiratu egiten zuten, gogora ekartzen zuten, kolpez zakarki hartzen zuten arrastorik txikiena, zeinurik leunena.

Batzuk haren amak ordukako jostuna behar zuela aditzera ematen zuen egunkariko iragarkia ebakitzen gozatzen zuten.

Dena gogoratzen zuten, arretaz zaintzen zuten; eskutik elkarri helduz oso biribil estuan, hura inguratu egiten zuten.

Aurpegi erdi ezabatu eta lausotutako haien