Orrialde:Tropismoak nathalie sarraute.djvu/17

Wikitekatik
Orri hau balidatu da

Bazirudien leku guztietatik sortzen zirela, airearen epeltasun erdibustian jaioak, geldiro isurtzen ziren hormetatik bertatik izerdituak izango bailiran, burdin hesiriko zuhaitzetatik, bankuetatik, espaloi zikinetatik, plazatxoetatik.

Etxaurre hildakoetan zehar luzatzen ziren mordoxka. Noizbait, denda handietako erakusleihoen aurrean, gune bilduagoak osatzen zituzten, geldiak, korapilo txiki gisako zurrunbiloak eginez.