Orri hau balidatu da
eta denbora gehiena beharrezkoa zela — itxaron, horrela, ibilge geratu, ezer ere ez egin, geldirik iraun, ulermen gorena, benetako adimena horixe zela, ezertan ere ez saiatzea, ahalik eta gutxien mugitzea, ezer ere ez egitea.
Asko jota, inor esnarazi gabe, horra begira barik, eskailera ilun eta hila jaistea bazegoen, eta espaloietan, hormen luzera osoan zehar apalki ibili, bakarrik arnasa apur baten hartzeko, mugimendu apur batez goza egiteko, noraezean ibili, inora joan nahi izan gabe, eta gero etxera itzuli, ohe ertzean eseri eta berriro ere itxaron, kukubilkaturik, geldirik.