Orri hau balidatu da
Andreak, goizean goiz, jauzi egiten zuen ohetik, apartamentuan zehar korrika egiten zuen, zakar, estutua, oihuz, keinuz, hiradurazko hasperenez, «eszenez» beterik. Gelaz gela joaten zen, sukaldean kuzkuzka aritzen zen, norbaitek hartua zeukan bainugelako atearen aurka haserre jotzen zuen, eta esku hartzeko gogoa zeukan, zuzentzeko, haiek astintzeko, ea ordu betez iraun behar zuten galdetzeko edo berandu zela gogorarazteko, tranbiak edo trenak ihes egingo ziela,