Orri hau balidatu da
Arratsaldetan elkarrekin irteten ziren emaztekiak, izan ere emaztekien bizimodua zeramaten. A! Bizimodu hura apartekoa zen! Te etxetara joaten ziren, delikatuki —eite apur bat gozozalez— aukeratu pastelak jaten zituzten: txokolatezko makilatxoak, bixkotxak eta tartak.
Inguru osoa txoritegi txiokagarria zen, epela eta alaiki argiztatu eta apaindua. Hor egoten ziren, eseriak, euren mahai txikien inguruan estu jarriak eta solasean.
Bazen haien inguruan asaldura, bizitasun giroa, poztasunez beteriko kezka txikia, hautatze zail baten oroimena, oraindik ere zalantzan zegoena (ongi konbinatuko al du janzki urdin eta grisarekin? Bai