Orri hau balidatu da
Horren erratea izan zuten beti aditua, haiek bazekiten: sentimenduak, maitasuna, bizitza, hori zen haien esparrua. Beraiena zen.
Eta solastatu egiten ziren, solas behin eta berriro, gauza berberak errepikatzen, bueltak eta bueltak emanez, alde batetik eta bestetik gero, haien oratuz, oratuz, etengabeki atzamarren artean euren bizitzatik ateratako materia esker txarreko eta hutsalari birarazten («bizitza» deitzen zutena, haien esparrua) horren oratuz, luza araziz, bira araziz haien atzamarren artean mordotxo bat ez beste, bolatxo gris txiki bat osatu arte.