Edukira joan

Orrialde:Tropismoak nathalie sarraute.djvu/82

Wikitekatik
Orri hau balidatu da

Saponite —lixiba ona, edo Arrabio eredugarria: ekonomia, seguritatea, erosotasuna.

«Ez dago ezer», zioen hark, «ikustazue, ni neu joan naiz begiratzera, ez baitut laket nahas nazaten, ez dago ezer ere neuk klinikoki makina bat aldiz aztertu, sailkatu eta azaldu egin ez dudanik.

«Ez zaituztete nahaspilatu behar. Kontura zaitezte, nire eskuen artean haur dardarti eta biluzi bezalakoak dira, eta nire eskuaren sakonunean eusten diet zuen aurrean haien egilea, haien aita izango banintz bezala, botere eta misteriorik gabe utzi ditut zuentzat, hesi eta erasotu egin dut haiengan mirakulutsua zena.

«Egun, haien estimatzeko eta lasaitzeko, haietaz ardura nadin, beraien istorio amaigabeen kontatzerat etortzen zaizkidan burutsu horiengandik, zorakilo bitxi eta dibertigarri horiengandik ia ez dira desberdintzen.

«Haien amaren egongelan adiskideei harrera egin, adeitasunez solastatu eta aldameneko gelan nik nire gaixoei esaten diedanaz kezkatu gabe barre egiten duten nire alabek baino gehiago ezin duzue hunkitu.»

Horrela irakasten zuen Frantziako Ikastetxean.