Orri hau balidatu da
Erakusleihoen luzera osoan ibiltzen ikusten zitzaien, gorputza tente zertxobait aurreratua, haien hankak zurrun, pixka bat aldebanaturik, eta oin ttiki kakotuak sobera altuak ziren orpoetan zeintzuek espaloiaren kontra gogorki jotzen baitzuten.
Euren eskuko poltsarekin besopean, euren eskuzorroak, euren ohiko «txanotxo»-a behar den bezala buruan alderatua, euren betile luze eta zurrunak betazal handituetan josiak, euren begi gogorrak, trostan ibiltzen ziren denden luzera osoan, gelditu egiten ziren bat-batean, ikusmiratu egiten zuten begi gose eta adituaz.
Kementsu, arras iraunekoak baitziren, bazen