Edukira joan

Orrialde:Tropismoak nathalie sarraute.djvu/9

Wikitekatik
Orri hau balidatu da

Zientzia hiztegitik hartu eta literatura eremura eramaniko tropismo terminoaren txertatzea da Nathalie Sarrauteren idazlanaren gogo bizia eta lorpen handia. Tropismoak, ozta-ozta nahitako eta lurpeko mugimenduak non jokaerak, sentipenak, egintzak sortzen diren; ezin hautemanezko bibrazio horiek dira, inpresio izendaezin horiek gizabanakoen arteko harremanak aldatu egiten dituztenak eta euren eguneroko erreakzioetan, euren keinu arruntenetan islatzen direnak; deribak, horiek guztiak, fisiologiko eta psikologikoa denaren arteko mugan bertan kokatuak.

(Tusquets argitaletxeko lehen argitaraldiaren
azal hegaletatik itzulia)