Edukira joan

Orrialde:Tropismoak nathalie sarraute.djvu/95

Wikitekatik
Orri hau balidatu da

dona Katalina, Blandine... eta, haren eskuan lepoko urrezko katetxoaren estutuz, haien bekatuengatik otoitz egingo zuen.

Batzuetan ere, dena ongi zihoanean, uzkurtu egiten zenean jadanik zeharo erakarria, sentituz horrenbeste gustatzen zitzaizkion gai horietako bati heltzen zitzaiola, eztabaidatzen zelarik zintzotasunez, serioski, haiek izkina egiten zuten pailazo itzulipurdi batez, laxatua aurpegia irribarre tentel, lazgarri batean.