Orrialde:Zohardia - Oinarri ideologikoak.pdf/8

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

Birfundazio Prozesuaren ezaugarriei jarraiki, ponentzia honek ez du eztabaida endogamiko bat sustatu nahi. Aitzitik, erabakimena prozesuan akreditatutako ezker abertzaleko oinarriek izango badute ere, eztabaida publikoa da egin nahi dena, burujabetzaren aldeko herri-sektore anitzei gogoetarako gonbidapena luzatuz. Bi xede talde nagusi ditu beraz ponentzia honek:

  1. Ezker abertzalearen oinarri zabala. Ezkerreko independentista, abertzale eta euskaltzaleen komunitatea.
  2. Burujabetzaren aldeko herri-sektore eraldatzaileak. Herrigintzaren espresio ezberdinetan diharduten sektore anitzak.

Hori kontutan izanik, honako ezaugarri hauek biltzen dituen ponentzia eredua osatzen saiatu gara:

  • Ildo politiko orokorrari dagokiona. Ponentzia honek ez du agenda sektorialik

garatzeko asmorik.

  • Izaera praktikoa duena, eguneroko jarduerarako tresna erabilgarria izateko bokazioz.

Honako hauek dira ponentzia honen atalak:

  1. Oinarri ideologikoak: Sorturen izaera, baloreak, erronka eta funtzioak. Atal hau txertatzearen zergaiti nagusia honakoa da: ospatuko den kongresua Birfundazio Kongresua denez gero, Sorturen estatutuak berriztu behar dira. Estatutuen artikulatuaren gaineko eztabaida teknikoegia eta luzeegia litzatekeenez, atal honetan estatutuak idazteko baliatuko diren oinarri ideologikoak jasotzen dira, eta hirugarren atalean, berriz, oinarri organizatiboak. Ponentzia hau onartuz gero, oinarri hauen gainean egingo den itzulpen juridikoa ere ontzat ematen da, estatutuak Kongresuan berretsiko direlarik.
  2. Ildo politikoa: Burujabetza prozesuaren definizioa eta Sorturen praxi politikoa. Lehen eta hirugarren atalak, batez ere, Sortun bilduko den oinarri militanteari begirakoak dira. Bigarren atal honekin ordea, aurrez esan bezala, ezker abertzalearen oinarri sozialaz haratagoko herri-sektoreei ere luzatzen diegu gogoetarako gonbidapena. Hori dela eta, idazkera ezberdina baliatu da.
  3. Eredu organizatiboa: Sorturen printzipio eta egitura organizatiboak. Hirugarren atal honetan marrazten den eredu organizatiboa aldaketa-prozesu gradual eta dinamiko baten ondorio izango da nahitaez, azken batean kultura organizatibo oso bat aldatzeaz ari baikara, eta hori ez baitago gauetik goizera egiterik. Bestalde, Sorturen eredu organizatiboa EH Bilduk eta EH Baik etorkizunean izango duten konfigurazioaren hipotesi baten gainean definitu da. Eta horrela behar duela deritzogu; hau da, Sortu, gaur eta baita biharko egunean ere, aliantza estrategikoak diren EH Bildu eta EH Bairekiko osagarritasunean definitu beharko da eredu organizatiboari dagokionez. Konferentzia Politikoaren eta bestelako bitartekoen bidez, EH Bildu eta EH Bai berrantolatzen doazen heinean, posible da Sortuk bere