Edukira joan

Orrialde:Zumalakaregi (1935).djvu/35

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

VI

Xenpelarren
bertso neurriz.
Negar ta odola
etengabean.

Orain Minaren adur izarra
jetxiaz dator itzaltzen;
ainbeste odol, ondapenakin,
ospege zaigu gelditzen.
Napar semea izanik
etzuan izan kupirik
bere anaiak zigortzen.
Minan izena Euskalerriak
izki beltzez du oroitzen.
 
Liberalen buru-nagusi
gudatsein, dagon gizona,
Valdes, datorgu. Diotenez da
buruzagirik onena.
Pozik dago Zumala
ikusiz bera dala.
Au bai da beti dagona