Edukira joan

Otsoa eta artzanora

Wikitekatik
Otsoa eta artanora
Agustin Paskual Iturriaga

Otso andi bat mendiak gora zijoala goiz batean, artzanor andi batekin topo egin zukean bidean; zeuden lekuan gelditu ziran biak elkar ikustean.

«Adiskidea —dio otsoak agur andi bat egiñik—, noiz ezkero zu onen goiz emen zure ardiak utzirik? Ez zera, ez, gaur motibo gabe apartatu artaldetik».

Artzanor orrek erantzun zion: «Nai nuke egon zurekin, aurrera nola bizi beagun biok dezagun itzegin; zuk nai badezu, nere partetik izango nuke atsegin».

Ikusi zuen otso andiak zeukala ark lepandea, artzen ziona lepo guztia, burni-arantzez betea, eta ez zala orduan erraz arekin burrukatzea. Lotsa zan baño beldur geiago bere barrenen sentirik,

«Gusto orixen —erantzun zion— gaur bertan izan nai det nik; eser gaitezen ementxen bertan izan ez dedin esparik».

«Iduritzen zat —dio artzanorak— dala guretzat obea aurrera biok len degun baño obeto elkar artzea, batak besteari esanaz beti:

Agur, nere adiskidea! »Nork izango du, esan zadazu, bizi guztian gogoa, beti barrenen idukitzeko elkarrentzat gorrotoa, eta letagiñaz puskatutzeko bata besteari lepoa?

»Ez dagokio beste aldetik, esan bear da egia, zu bezalako indartsu bati persegitzea ardia, zergatika da aberetxo bat ona eta izutia.

»Zuretzat askoz, dudarik gabe, dira kontresta obeak leoiak, artzak ta kata-motzak, eta basoko urdeak; oiekintxe zuk egin beaituzu

aurrera zure peleak». «Arrazoi dezu —dio otsoak—; ez duenari indarrik lotsagarri da gaitz egitea ta ez uztea bizirik; ez det geiago alakoakin nik izan naiko konturik.

»Ematen dizut itza egiaz ez naizela ni aurrera joango emendik zure alderontz zure ardiak jatera, baizika zuek bisitatuta zuen ordenak artzera».

Orduan elkar despediturik biurtu ziran etxera, bata bestearen beldurrik gabe soseguz asnas artzera, eta kuidado guztitik libre deskansuz lo egitera.

Egun batzuek igaro eta asi zan ardi kontatzen, eta artzanora, ikusirika ari zirala bakantzen, len bezin berri asi izan zan egun eta gauak galtzen. Gaitz egiteko griña gaiztoa batek badakar jatorriz, gaztetandika ez badu uzten, gaitza egingo du berriz, naiz bere itza eman dezala milla eta milla aldiz.