Pachi-Elosuk eta Izubelako Artzayak egiñdako tratubaren gañian Pastorrek jarritako itz neurtubak
Pachi-Elosuk eta Izubelako Artzayak egiñdako tratubaren gañian Pastorrek jarritako itz neurtubak (180-) |
Kanta konsideragarriak→ |
Pachi-ElosuK eta Izubelako Artzayak egiñdako tratubaren gaiñian
Pastorrek jarritako itz neurtubak
- 1-
Abendubaren ogeita
Bederatzi garrenian
Arruara juan nintzen
Illun abarrian;
Gau ori an pasadet
Umore onian
Tratu bat ere egindet
Ala beaŕian.
- 2 -
Tratu ori nola zan
Esango det garbi
Nik lau txerri nituban
Bestiak sei ardi;
Ez giñiyon tatxarikan
An esan alkarri
Tratu orrek zer egiña
Gero du ekarri.
- 3 -
Lau txerri saldu ditut
Sei ardiren truka
Eziñ esan nezake
Zeiñenadan kulpa;
Beiñepein aurkitzen naiz
Zerbait miñ artuta
Bat errekara juan zan
Iru golatuta.
- 4 -
Gero otzaillaren
Ogeita bostian
Abiso juan zitzayon
Ez ala ustean;
Nai ez nuben okerrikan
Gizonen artian
Lan ori ixillagorik
Konpon zitekian.
- 5 -
Arruara juan eta
Galdez nintzan asi
Ya iñor zekiyan
Etxian zan Patxi;
Iraetan zala eta
Ara nintzan jatxi
An etziran koraje
Txarrik erakutzi.
- 6 -
Gizonaren moduban
An itzegin zuban
Konponduko gendubela
Lan ori Zestuan;
Ara juntatu giñan eta
Ez dakit zer zuban
Iñolaere gauza onik
Egiñ nai etzuban.
- 7 -
Ikusi nindubenian
Umill eta bigun
Gaitza zala pentzaturik
Gogor egin zigun:
Itz egiten perkax eta
Bekokiya illun
Ez bazeukan bezelaxe
Kulparikan iñun.
- 8 -
Gauza faltadubenak
Ibilltzia billa
Nik pentzatzen dedanez
Ez ta marabilla;
Jaun orren erteera
Etzan aiñ umilla
Nai nuban tokitikan
Atera nedilla.
- 9 -
Ori aditu arren
Ez nintzan billdurtzen
Beŕiro asi giñan
Gauzak kompondutzen;
Miseriya batera
Giñaden etortzen
Geruago ta okerrago
Despeidan gendosen.
- 10 -
Partiera egiñdegu
Onela Zestuan
Alkar aditu gabe
Giñaden kasuan;
Artan juango nintzala
Nonbait uste zuban
Pantasiyarik asko
Beiñepin _azuban.
- 11 -
Jose de Aritzeta
Zan nere zerbitzen
Badaki iñorgatik
Ankak erabilltzen;
Ala ere lengo teman
Zan Patxi gelditzen
Baña arrazoyak
Asko du errenditzen.
- 12 -
Pentzaturik gauza ori
Konponduko zala
Etxera juan nitzayon
Gizona bezela;
Errespuesta ekarri
Ziran beriala
Len agindubak ere
Damu zituala.
- 13 -
José de Pagadizabal
Bidaramonian
Abiso juan zitzayon
Graziya onian;
Jakin biar zubela
Konpondubenian
Bestela asitzeko
Nundipait lanian.
- 14 -
Ikara garriya zan
Jaun orren itzala
Pentzaturikan nonbait
Billdurtzen nintzala;
Beste konponziyotan
Kontentu etzala
Artutako lekuan
Entrega nintzala.
- 15 -
Errespuesta ori
Gustatu zait agitz
Anbat egingonuke
Ala bear balitz;
Bai ta entregatu ere
Dioskat egun argiz
Damatxo biren gisan
Kartoletan zaldiz.
- 16 -
Ea Patxi Elosu
Zaitez enteratu
Orra pasadizua
Zuzen declaratu:
Ez ditut zure gauzak
Gaizki enpleatu
Oñez eraman eta
Zaldiz entregatu.
- 17 -
Neri emandirate
Zeregiña sobre
Probetxu gabeko lanak
Nekia du doble;
Orra nun daduzkatzun
Nai badituzu gorde
Gari zuman jateko
Bakallao orde.
- 18 -
Ez naiz ustez ibilli
Iñoren ofensan
Pasa ez dan gausarik
Ez dezaket esan:
Ongi ez badeizkiyosu
Gari zuman ez jan
Gero baliyatzeko
Para eskabetxan.
- 19 -
Ez nizuke emanai
Konseju txarrikan
Ez eta egiñ ere
Gauza okerrikan;
Beztetara ez badezu
Modu oberikan
Kuarto bi billdutzeko
Para itzatzu errifan.
- 20 -
Ez badezu modu onik
Alde oyetara
Gizonak jarri beardu
Edozeñetara;
Ez due geyago baliyo
Oyek beztetara
Beliak dibertitzeko
Bota errekara.
- 21 -
Agur Patxi Elosu
Egon animoso
Orra pasadizuba
Zuzen adieraso;
Bakoitzak beren kargak
Biarditugu jaso
Ganadu ona emanziñidan
Da eskerrikan asko.