Edukira joan

Pagatzalle on bat

Wikitekatik
Pagatzalle on bat
Bilintx

Pagatzalle on bat


Egun batian juan zan
gizon bat kafera,
beste askoren gisa
zerbait artutzera,
eta ango mutillak
al zuben lenena
eraman ziyon berak
eskatu zubena.
Sillan ixiririkan
denkantsu onian,
komeni zitzaiona
artu zubenian,
oju bat egin zuben
soñu aundikua,
zeñetan deitu zuben
«Aizak, mutikua
Ua galdetutzera
nagusiyagana
zenbat pagatutzen dan
nik artu derana.»
Seiak ekarri ziyon
zuzen mandatuba
«Jauna, bost errial da
bedorren kontuba.»
Gizona ordubantxe
trantzian zeguen,
pezeta bat bakarra
besterik etzuen,
eta eskañi ziyon
esanaz seriyo
«To, eta nausiyari
eraman akiyo.»
Mutillak esan ziyon
artu ordurako
«Errial bat falta du
emen konturako.»
Arrek erantzun ziyon
bere-beriala,
len alegiya ez aitu:
«Zenbat: erriala?
Ik ez dirak serbitu
mandatugilletzat?
Bien, errial ori
gorde zak iretzat!»