Edukira joan

Patxi motz eta Makaria

Wikitekatik
Patxi motz eta Makaria
Eusebio Muguerza "Mendaro Txirristaka"
Doñua, Bederatzi puntuan


«Patxi motz eta Makaria»


1/ P.:
Len porru perrejillak
ta piparrak saltzen,
gero zazpi urtian
fondan serbitzen;
oraindik ez dakizu
ontziyak garbitzen,
galai gustokorikan
etzaizu inguratzen;
gorputza nagitzen,
azala simurtzen,
illiak zaitzen,
beti ernegatzen;
sorgiñaren itxura,
ez naiz arritzen.

2/ M.:
Gaizki mintzatzeko
abillidadia,
zentzu-gabiak duten
banidadia;
berrogei ta sei urte
dauzkat edadia,
Jaungoikuari eskerrak
ongi juanak oi dia;
izanik fedia,
aingeru guardia,
det txukundadia;
zu zera ordia
alper mozkor gezurti
zerri urdia.

3/ P.:
Berrogei ta sei urte
igaro munduan,
dituzula geiago
nik uste nuan;
ogei ta zortzi dira
Maiatzian iruan
Lezo'ko erromerira
giñadela juan;
oraindik goguan
det nere buruan:
metaren onduan
garai beranduan
ezkontzeko promesa
egin genduan.

4/ M.:
Ez nuke nai zerratu
zurekin ezkontza,
ni naiz ollanda zarra
eta zu ontza;
zure sudur gorriya
luzia zorrotza,
masalla-ezurrak igar,
zimurra okotza;
zera, Patxi Motza,
dezuna biotza
jela bezin otza;
ez al zera lotsa?
Galtza zarrak soñian,
ariña poltsa.

Liburuxka hat, Mendaroren zenBait bertsorekin
osatua, Makazaga'renean inprentatua eta Oiartzun'en,
Iturriotz'ko Kamiyo haserriko Sehastian
Mendihuru'ren eskutik jasoa.