1/
Bertso berriak jartzera nua
Paulino Uzkudun'eri,
bere azañak ain dira aundiak,
iduritutzen zait neri
adierazi komeni dala
Euskal-erriko daneri.
2/
Kontrariua lenbizikua,
Turof deritzan rusuak
bi aldiz galdu ta esan zuan:
«Zer dira orren besuak?
Buruan nitun zorriyen gixa
ill dizkit arkakusuak!»
3/
Ondoren Journee eta Jauberman,
Turof beziñ erosuak,
eta boseo-lanian ondo
erakutsiak maisuak,
bañan kukullu zituan biak
Paulinoren erasuak.
4/
Matheu, Tubenley eta Dalaxe,
aintzen dan usariyuan,
irurak jo ta eratxi zitun
lendabiziko sayuan,
ortzak autsi ta odola pranko
sudurretik jariyuan.
5/
Zazpigarrena zan Españiko
kanpeon zan katalana,
bañan Paulinok laister Paris'en
egin du orrekiko lana; (1)
naikua zitun ezker-eskubi
ikobilkaratxo bana.
(1) Paperak egin digu dio; bañan nabarmen
dago egin du bear duala.
6/
Zortzigarrena izan da Nilles;
egiñ arren alegiña,
korajetsua eta gizona
izanagatik bikaiña,
Barcelona'n bi ortz autsi zizkan
eta Paris'en bekaiña.
7/
Bederatzigarren soldadu frantzes
guzien zanak nagusi
Bilbao'n esan zuan: «Oinguan
ez naiz juango igasi!»
Bañan euskaldun artilleruak
zion batalla irabazi..
8/
Australianua, amargarren, Kook
menderatu du Londres'en,
baita kostata puntuetara
bigarren aldiz Paris'en;
Paulinok deitu Baiona'ra,
etorritzeko bildur zen.
9/
Godard Baiona'n, Kook'en ordiaz,
zuan amaikagarrena,
dudarik gabe Inglaterra'n
zan gizonik azkarrena;
belarri-ertzak epeldu zizkan
ta etzuan lasai barrena.
10/
Puchell izan du amabigarren,
menderatu du Afrika'n,
bost egunian barau-baraurik
oian egonagatikan;
orren onduan etzuan egiñ
denbora asko zutikan.
11/
Umbeek jo zuan amairugarren,
amalaugarren Barrik;
esaten zuten orrek etzula
euskaldun baten bildurrik,
gerta zitzaion ez izatea
Paulinok ainbat indarrik.
12/
Amabostgarren zuan Pillixkot
Bilbao'n askon aurrian;
ezkerrarekin giltxurdiñetan
jota seigarren rumnian
eratxi zuan, ta izugarrizko
marrua egin zuan lurrian.
13/
Iduriturik lan guzietan
berak dirala obenak,
amasei,garren desapiua
Breinstaeter alemanak;
bañan goguan ditu Berlin' en
Paulinok eman dizkanak.
14/
Zan amazazpigarrena Deyler,
Taylor emezortzigarren;
ezaguturik Amerika'tik
zer intentzio zekarren,
orrekinguak egiñ zituan
egundokorik azkarren.
15/
Espalla zegon nagusi tropan,
arrokerian ujuka,
eta, Paulinok erantzutian,
esandako itzak uka;
esaten zion: titulua utzi
edo egiteko burruka.
16/
Barcelona'ko zezen-plaza zan
indarrak neurtzeko sailla;
orrekinguak egiten Paulinok
ez du izandu lan zailla,
tranpian asi zitzaion baña
okertu dio masailla.
17/
Iru urte da ekin ziola,
ainbeste ikobilkara!
Europa ontako oben daneri
sartu diote ikara,
obeagorik billatzen duan
dijua Amerikara.
18/
Nueva York'era dijuanian
izango ditu lagunak:
zazpi probintzi onetakuak
an badira euskaldunak,
ondo au zaitzeko enkargatuak:
Eibartar Zuloaga jaunak.
19/
Borondatia eta indarra
eta korajian jabe
izanagatik, zer egiñgo zuan
iñon laguntasun gabe?
Erritar batek egin zion da
askozaz bientzat obe.
20/
Nos recomiendan los que han com-
ta oiñetan dabiltzenak [prado
las alpargatas marca Uzcudun
dirala urratzen gaitzenak,
en Donostia fábrica Antton
Elosegi deritzanak.
Bertso-papera, moldiztegi-izenik gabea, lose
Goikoetxea, Amaroz, Tolosa.