Edukira joan

Perestroika

Wikitekatik

[...] Balazta-mekanismo antzeko bat sortu zen, eta horrek ekonomia- eta gizartegarapenean eragin zuen. Hori guztia, noiz eta, zientzia- eta teknologia-iraultza aukera berriak irekitzen ari ziren unean gizarte eta ekonomia arloan aurrera egiteko.

Sortzen ari zen egoerak ez zuen ez hanka ez buru. Sobietar Batasunak, altzairu-, lehengai-, erregai- eta energia-ekoizlerik handienak, baliabide horien eskasia zuen, behar ez bezala eta xahukeriaz erabiltzen ari zirelako bereziki. Nahiz eta jateko zereal-ekoizle nagusietako bat izan, urtero-urtero milioika tona erosi behar izaten zuen pentsuak egin ahal izateko. Mila biztanleko mediku eta ospitale-ohe proportziorik handiena dugu eta, aldi berean, gure osasun-zerbitzuek hutsune nabarmenak dituzte. Gure koheteek Halley kometa aurki dezakete edo Artizarreraino hel daitezke hutsik egin gabe; baina lorpen zientifiko eta teknologiko horiekin batera, nabarmena da izugarrizko eraginkortasun falta dugula, lorpen zientifiko horiek ez baititugu erabiltzen gure behar ekonomikoak konpontzeko. Esaterako, sobietar etxeetako tresna gehienen kalitatea oso eskasa da. [...]

Horrekin guztiarekin batera, gure herriaren balio moralak eta ideologikoak urratzen hasi dira pixkanaka-pixkanaka [...]; balazta-mekanismoak gero eta erresistentzia handiagoa eragin zuen ideia berriak onartzeko eta baita azaltzen ari ziren arazoei konponbidea era positiboan bilatzeko ere. (...) Zurikeria eta lausengua erraztu ziren; eta, aldi berean, langile arruntaren eta, oro har, herritarren beharrei eta iritziei ez zitzaien jaramonik egiten.

Mikhail Gorbatxov

1987


Iturria: Gorbatxov, M. (1990): Perestroika. Mi mensaje a Rusia y al mundo, Círculo de Lectores, Bartzelona.

Itzulpena: Martínez Rueda, F. eta Aizpuru Murua, M. (2011): Gaur egungo munduaren historia 1945-2009, UEU, Bilbo, 155.


Testu hau Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak UEUrekin egindako akordioari esker igo da, eta Creative Commons Aitortu PartekatuBerdin 3.0 Lizentziapean argitaratu da.
This text has been uploaded within the agreement between Basque Wikimedians User Group and UEU and is licensed under a Creative Commons Attribution ShareAlike 3.0 License.