Planta eta Eleanora

Wikitekatik
Planta eta Eleanora
ezezaguna
Bordeleko Herri Liburutegia, MS 1695, 23. I. Mozosen transkripzioa, aip. lib.

Planta eta Eleanora


(...)

        Eleonora

Jaunak huna niz
dolorez beztitürik,
zeren gizatxar bateki
beiniz ezkontürik.

Ni nintzan etxe distingatü,
nuble, haundi batetako;
enintzana othien sobera
laborari batentako?

Ene askaziek nündien
bortxaz ezkunterazi.
Zapartatü izan balira
ni sorthü bezain sarri!

Hun haundi bat ziela
ene senharraren etxian,
han ezarri nündien
laborarisa kalitatian.

Untsa dolü nielarik
jaun gazte pulliter,
ene gazte florian
ükhen adiskider;

partikülazki etxen mithil bat
ükhen nien maithatü,
eta hura zela khausa etxekuek
bertan ni gidatü.

Ene senhar txarra
hanitxetan zeit jelostü.
Uste dia amorio zaharra
nik nahi düdala kitatü?

Senharra düt bortxaz
den bezalako astua,
zuin maite beitüt
hala nula heriua.

Azkenaz beste burrant bat
nizala dit erraiten,
eta miliun debrien denik
nik aldiz ez egiten.

Arren eztia merexi
thira detzan adarrak
jeloskor den gero
erran ditzan egiak?

Phantzart printzeareki,
derot hitzemaiten,
zapartatzen ezpaniz
nizala adiskidetüren.

Hura da kalitatezko
eta harek badü gano;
eta ene senharra flakegi
ene zerbütxatzeko.

Neskatila gaztiak
zütiet abertitzen:
gogoz gaiti ez ezkunt,
askaziek zer nahi erran dezen!

So egin ezazie
ene etsenpliari,
eni bezala zeizie
heltüren segürki.

Arima eta khorphitza
düzie galdüren.
Askazien kuntre maradizionez
gero infernüti ariren.

                (erretira sonez, Prebosta
                jelgi)
                        (...)

        Laboraria

Jinkuak deiziela bakia
bai eta egün hun,
eta ni ere osagarria
nun ezpeitüt hanbat hun.

Jiten niz zien gana
emazte anderiaren ixilik,
bena ikharatzen nai
zien presentzia haundik.

Laborari miserable bat niz
ikhusten naizien bezala,
bena othoizten zütiet
enazazien trüfa.

Presentatü nahi neikezie
ene mulde gaitzkerian,
zer süjetez nizan
egün zien aitzinian.

Mesia Jaun Phantzartek
ükhen dü temeritatia.
Puiñal kolpü bat dereit thiratü
belarraren erdiala.

Balin banü muien
egia erraiteko,
ene ideia lizate
hari proses emaiteko.

Bena emazte anderiak
begiratzen deizt oro,
eztereit emaiten ardit bat
banü ere beharrago.

        Jüjia

Nur zira zü adiskidia,
edo nula zira deitzen?
Zuin herritarik zirade
arren hun jiten?

        Laboraria

Jauna gure herrian
Nudigat deitzen nizie,
Mus de Kornüda ere bai
emaztia düdalakotz pütaxe.

Etxenko jaun hün nüzü,
bena etxerik ez.
Aberats ere bai,
bena diharürik ez.

Adiskide frango badit
bena kreditik ez,
ezkuntiagati amurus
neskatila eijerrer.

        Jüjia

Nun egin düzü errekontrü
Mesia Jaun Phantzarteki?
Kolpü hori eman badereizü
errazü zer süjetagati.

        Laboraria

Jinkuak ordenatü zian
bere eternitatian,
gizun ezkuntzen zirener
ifernüko penak lürrian,

eta beste mündian
untsa irus dütüzkezü,
eta hi ere segürki
haietarik bat nükezü.

Gizun bat emazte bateki
ezkuntzen denian,
khüntatzen ahal dizü
sartzen dela ifernian.

Soizü, deja danik
düzü lan haundia,
berak nahi ezpadü
emaztiaren begiratzia.

Pheredikari bati elizan
behin entzün ükhen dit,
San Agustik ziela
erraiten egia haundirik.

Otso, tigre ez süge,
ez lehun errabiatürik,
eztela emazte gaistuari
konpari daitenik.

Nik balin banü ere
mila begi beno haboro,
enitzake enthelega ahal
emaztiaren ützüliak oro.

Emaztia gaistokeriala
behin eroriz geroz,
debriak eliro enthelega
bere photere oroz.

Ezi ene emaztia bera
mithiriz bolatzen düzü,
eta bestimenthetan ere
ürguillü haundia dizü.

Kota indiane farboilla güziak
eta tur de gorja baditizü,
hortxeko ahalke gabe
saldo hori üdüri dizü.

Horiek eztüzü deüsere
salbü Satanen xedera eli bat,
halakuak oro beititü
bildüren bere ganat.

Gizun gazte miserabliak
dütie untsa ülüsitzen,
denborareki gero adar
ederrik kharreia eraziten.

Bena elhestan egoitez
ene blesüra eztaite sendo,
eta erran nahi deizüt
süjeta zer den oro.

Iragan ostegünian gaintxigor
aphur bat ginizün baskaiteko,
bena emazte anderiak
jan zereiztan oro.

Ezin janez, ützi zian plata
orano gizen gizena,
müstüra hotz buji bateki
eman zitazün uistiatzera.

Egin nizün bertan
harek manhatü bezala,
bestela segür beinian
garrotiaz egor ahala.

Hurak jan nütieneti
aphür baten bürian,
senditü nizün min gaitz bat
estomakaren barnian.

Juan nünduzün aphur bat
ohen gañen phausatzera,
hagin min gaitz hura
iraganen zeitadala.

Emaztiak uste zien
nunbeit sorhuan nintzala,
zenbeit sathorren guaita
üsatzen nian bezala.

Oheti entzün nizün
züzuillia karraskaz,
eta segürtatü nündüzün ordüko
emaztiaren lanaz.

Jeiki nündüzün emeki
herotsik egin gabe,
nahiz nur zen ezagütü
haiek ikhusi gabe.

Ikhusi nizün Phantzart
emaztiaren gaiñen,
eta ahalke erraitera
han zer ari ziren.

Jauna erran nirozün
etzela hura untsa egina
legiak diela defendatzen
besteren emaztia.

So izigarri bat
egiten zitadazün;
jauna ordian huillent
engojatü nündüzün.

Urdantegian sarthü nündüzün
laisterka ahalaz juanik,
eta enindizien ediren
gorotzpian beinintzan gorderik.

Goizan izan nüzü Ahargon
asto xar baten xerkhatzen,
eta errenkontratü dit Phantzart
ari beitzen ihizen.

Puiñala bilaizirik
erraiten ditazü berhala,
eztela kuestionia,
erho nahi naiala.

Lehen kolpia deitaneko
eman belarraren erdiala,
ikhusi dizü erbi bat
horak eraiki derola.

Ni ützirik haren ondun
juan izan züzün berhala,
bai ni ere ezkapi bertan
ene kolpiarekila.

        Proküradoria

Zuaza adiskidia
hantxeko barber harengana,
errozü sendo eraz zitzan,
nik phakatüren düdala.

Prebosta igorri dizügü
Jaun Phantzarten atzemaitera,
huna denian jin zite
zure arrazuen süstengatzera.

        Laboraria

Jauna jinen nüzü nitzaz
untsa bada juaiten,
emazte anderiaren ixilik
ahal baniz ezkapatzen.

                (jüstizierrak erretira,
                bestia paseia Barbera jelgi)

        Laboraria

Jinkuak egün hun deizüla
ene jaun maitia,
eta emaztia badüzü
eni beno fortüna hobia.

Plaga bat bürian badit
zure gana nüzu jiten,
sendo nezazün othoiztera
phakatürik zerade izanen.

        Barbera

Hunki jin ziradiela
ene adiskide maitia,
nurbeitez izan zira
arauez gaizki tratatia.

Ala! Bera jinik
düzü zure kolpia,
othoi, erradazü
adiskide maitia.

        Laboraria

Ez, ez jaun Barbera
eztit bera jinik
bena puiñal kolpü
gaisto bat hartü dit.

                (so egin eta mintza Barbera)

        Barbera

Untsa kolpü gaistuena
duzü ene adiskidia,
hunen zuri emailiak
merexi likezü ürkhatzia.

                (herts eta mintza)

Orai untsa ezinago
hertsirik beitüzü,
ene pena eta drogen
hamar luis indatzü.

        Laboraria

Zer ezi hamar luis
hamar diner ere nik eztit!
Bena phakatüren zütü
Erregeren Proküradorik.

        Barbera

Erregeren Proküradorik
hitzeman badeizü
eta zihaurek ez diharürik
bortxaz fidatzen nüzü.

Sarritho jin zite
gero faltarik gabe,
ordian ere herts dezagün
aments sühartü gabe.

                (erretira biak sonez,
                jelgi Barber Mithila)

        Babiere

Jaunak jarri izan niz
barber mithil orano berri,
ofiziua ikhasi düt
ezin haboro hobeki.

Nik ikhasten düt
segürki ofizio hura,
bai eta eriak sendotzen
ezinago untsa.

Dakizien bezala
hebengaintiko gizuner,
bizarretara behar deret egin
bürüzagiaren parropianter.

Haginak idokitzen dütüt
nihaur mankhatü gabe,
eni behin idokizaliak
nahi düke berriz ere.

Hoietan gainthi hanitz
eri bisitatü behar düt,
zuin bakhotxaren bisitaren
hamarna sos ezpeitüt.

Bena gaitzetan behar dütüt
solejatü bethi ere,
mentüraz seiñadüra baten
mentsian eri beitirade.

Beste hanitx ere kulikak
zapartatzen dütü,
kristel baten mentsian
süfritzen hanitx thürmentü.

                (xinga har)

Imur gaistuen sendotzeko
instrümenta haur düziela,
etxetan behar zünükie
orok holako bedera.

Bena ezta aski
instrümentaren ükheitia,
orano behar da jakin
zerbütxatzeko maneria.

Lehenik behar da jenthe hunak,
labamenthia prestatü,
eta prestatü denian,
bürü huntarik sarthü.

Hüstü denian gero
hulaxetho ezarri,
eta xiringa sarthü
gero gibel aldeti.

Üzkü xiloti sarthü onduan
hulaxetho phusatü,
ene gain bere egin bidia
hunek egiten ezpadü.

                (sonez erretira, jelgi
                jüstizierrak Prebosta ere
                lagüneki)

MEDEZIA, ELEONORA

        Eleonora

Zure neskato, jauna,
jiten nüzu zuregana,
jakin beitüt izan dela
ene senhar zarra.

Edo egia erraiteko
hortxeti nüzü behatü,
entzün ükhen beitüt
nula zeizün mintzatü.

Bena lan hir, jauna,
zük arranjatzen ahal düzü,
bardin eta hala
plazer balin badüzü.

Sinhets eraz izozü probidentziak
zer nahi dela fornitzen,
eta natüra dela orobat
hanitxetan desarranjatzen;

ezi egiteko inportant hortan
ezpanaizü lagüntzen,
ikhusten düzü zihaurek
sekülakotz nizala galtzen.

Senharrak ez askaziek
enikezie ikhusi nai,
bestela behar dit desesperatü
edo juan herriti.

Eta hori badüzü egiten
nik deizüt hitzemaiten
ene hunez eta khorpitzaz
zútüdala zerbütxatüren.

        Medezia

Anderia zure senharrak
nahi badü arrazuin dien,
gezür bat haundirik diot
hari sinhets eraizren.

Erranen dot gizunaren
menbriak behar duela khausatü,
haurra harena dela
eztiela behar düdatü.

        Eleonora

Jauna zü zira ene gizuna
eta badüzü izpiritü,
uste behar dügun alkharreki
orano libertitü.

                (Eman diharü eta erretira)
                        (...)

PHANTZARTINA, PHANTZART, ELEONORA

        Eleonora

Jaun Phantzart halere
untsa irus zira,
fripun haien arteti
ezkapi izan beitzira.

Heben gaintiko emaztiak
güntüzün segürki tristerik,
zeren gure karesa zalia
beikünien zerratürik.

Ezi zenbanahi den gizuna
pherestü eta trabaillari,
ezpalin bada paillart
eztate adiskide emazteki.

Hartacotz ene senhar zarra
nik ere nahi dut ützi,
bai eta Orthezerat
jin orai zureki.

        Phantzartina

Ale bugresa püta!
Hi jinen hizala gureki?
Ez, nik begiratüren ait
hiltzen ezpaniz segürki.

(sic) Khen adi hebenti
ene begien aitzineti,
ezi bestela gogua
ez fida ene pazentziari!

Ezi lotzen banitzein
ehiz laket izanen,
zuintan bürian bilhorik
ezpeiteiñat ütziren.

Pandarda abandonatia
kuntent adi heure senharrareki,
eta besteren gizonak
plazer badún, ützi.

        Eleonora

Jaun Phantzartek nahi badü
eztinat hire antsiarik,
ixilik egoiten ezpahiz
ikhusiren dún ahua ürratürik.

bestiak manha itzake
abantailla bahü ükheiten,
jauna, pot bat emadazü
despit andere horren.

                (Inkara pot egitera, Phantzartina lot
                bilhuetarik, satanak jelgi. Aztarot, Satan,
                Phantzartina, Eleonora, Phantzart)
        Phantzart

Ale bugresa paria!
Etzirie lothüren eneki!
Jendarmek atzeman enezen
ezkapi nahi niz hebenti.

                (Juan zürübier behera)

        Satan

Koraje Phantzartina,
idoki itzon bihuak,
etzitiela zedi
gal artino biziak.

        Aztarot

Eleonora eman izon
pandarda horri untsa
eta ezarrezan orai
ürratürik alia.

                (Jelgi jendarmeria. Satanak retira.
                Phantzartina, Eleonora, Prebosta, Fabian, Ma dian)

        Madian

Ale bugresa paria!
Gogua orai guri,
legiaren phartez presuner
behar zütiela ezarri!

        Phantzartina

Jauna konsidera ezazu
emaztiak girela
nahi bada giradian
gaistokeriala.

Ni phürü othoi,
jaunak, ützi nezazie,
eta beste hunez aldiz
plazer düzüena egiziea.

        Eleonora

Jaunak ogen gabe niz,
segürki sinhets nezazie,
ezi püta hori bera
lothü zeit hebetxe.

Ezterot egin ogenik
dakidala seküla,
bena hain emazte gaistorik
mündü hunetan ez ahal da.

Hartakotz, arren jaunak,
behar dü estekatü
eta bürdüinez kargaturik
presuntegian zerratü.

Prebosta

Alo jaunak! Bertan
esteka itzazie,
eta presuntegiala
kondüsitü behar die.

                (Sonez. Oro erretira.)