Edukira joan

Poltsan nai ainbat dirua...

Wikitekatik
Poltsan nai ainbat dirua...
Eusebio Muguerza "Mendaro Txirristaka"
Doñua: Uso txuriya errazu...


«Poltsan nai ainbat dirua...»


1/
-Poltsan nai ainbat dirua,
sasoia biok erua;
zorioneko eguna zala
Maiatz illaren irua,
laiñurik gabe zerua,
txit atsegiña girua.

2/
Dezuna gorputz liraiña
zera Joxepa Juakiña;
dantzari alai gazte politak
inguratu Andoaiña
asko ziñatenak, baiña
zu guzien erregiña.

3/
Zorioneko egun artan
izkilla tiririn-kintan.
Buruntza mendiaren gañeko
ermita zartxo aretan;
jostatu giñan benetan
belar-zelai ederretan.

(1)Paperak, 4. eta 5. erderazko
bi bertso ditu; merezi ez dute
ta ez degu emen jarri.

6/ lrun deritzan errian,
San Marzial egunian,
zu ziñan beziñ politik etzan
nere begien aurrian,
jantzirik moda berrian,
festa goguangarrian.

7/
Askoren bokaziyua,
dutelako desiua,
ezkondu nai eta iñun billatu
ezin abitaziyua;
dala ustez oraziyua
atsuak murmuraziyua.

8/
-Emeretzi urte oraindikan
ditutela bakarrikan,
ez det izango esposatzeko
nere aitaren baibenikan;
nere ondoren zu alperrikan,
ez badezu doterikan.

9/
-Aukera jan-edanian,
saiatu gabe lanian,
biziko gera erriyan danik
etxerik ederrenian
zu ta ni zori onian,
esposatzen geranian.

10/
-Naizenian zure emaztia
polita eta gaztia,
naiko det nere gorputz liraiña
moda berriyan jaztia;
aurrik badegu ondo aztia
izan ez dediñ trastia.

11/
Arlotiak ezkontzian
naigabiak biotzian;
labe-zomorru, sagu eta euliyak
sukalde illun beltzian;
katua izutu agertzian,
koiperikan ez eltzian.

Bertso-papera, moldiztegi-izenik gabea,
bañan, seguro asko, Errenteria'ko
Makazaga-renean moIdizkidatua
dana; EIgoibar'ko Antonio Arrillaga
jauna zanari jasoa.