Salbe

Wikitekatik
Jump to navigation Jump to search

Salbe


Agur Erregina, Ama errukiorra
gure bizitza, gozotasun eta itxaropena, agur.
Zuri deiez gatozkizu Ebaren ume erbestetuok.
Antziz eta negarrez gatozkizu negar herri honetan.

Ea bada gure bitarteko andrea.
Zure begi errukitsu horiek gugana jaitsi itzazu
Eta erbeste honen ondoren erakusguzu Jesus,
zure sabeleko seme onetsi hori.
Oh, Bihotz bigun! Oh, Errukior! Oh, Maria, Birjina Gozoa!

Gure alde otoitz egizu Jaungoikoaren Ama done horrek
Jesukristo gure Jaunaren agintaritzak jadetsi ditzagun.