Edukira joan

San Martin gloriosoaren egunian

Wikitekatik
please do not remove empty parameters (see the style guide and template documentation).
«SAN MARTIN GLORIOSOAREN EGUNIAN ... »
Eusebio Muguerza "Mendaro Txirristaka"

«SAN MARTIN GLORIOSOAREN EGUNIAN ... »


1
San Martin gloriosoaren egunian,
arratsaldeko lau ta
erdiak aldian,
Sekundino Esnaola
deritzan kalian,
aroztegira jesten dan
eskail barrenian,
erorita miñ artu
nuan belaunian.

2
Enkargutxo bat nuan
izandu goizetik,
bialiya ezagun
batek Uizi'tik,
galdetzera ote zeguan
nai zuan gauzatik. (1)
Juan ni,tzan da erori;
lagunak besotik
altxa ninduan, baña
ezin egon zu tik.

3
Aldamenian lagun
guarda bat rurala,
aulkiyan iserita
otzak nenguala,
nere txanda iritxi
etzan beriala;
ikusirikan anka
autsiya nuala,
galdera egin ziaten
noiz, nun eta nola.

4
Sekundino Esnaola
deritzan kalera
juana mesere ordaiñ
izan det galera;
txirrist eta erori
eskalletan bera
nitzan zilipurdika
bodega illunera;
orrengatik ekarri
naute ospitalera.

5
Txoko illun batian
tximist-argi txuak,
plakatxuan agertu
ziran grabatuak
nere belauneko ezur (2)
bi elbarrituak;
ta konpondu, izanik
abillak eskuak,
don Luis Aiestaran
deitzan medikuak.

6
Gero bere morroiak
mai batera jaso,
ta, eskultore batek
bezin kurioso,
gutxieneko zaku
erdi bat igelso
jarri ziratenian,
anka gozo-gozo;
bañan berialaxen
gogortu zan oso.

7
Milla esker zor dizkat
zualako alegiñ,
Sor Felipa txintxua
genduanari erregiñ;
sartu ninduen sala
alai eta garbiñ,
oie txuri arruan
luma beziñ ariñ,
anka estu lotua
ezur eta mamiñ.

8
Laister samar kalmatu
arren oñaziak,
ziran ogei ta amalau
gau ta egun luziak;
trapu eta igeltsu,
lokarri guziak
kendu zizkidanian,
Jaunari graziak
pozik eman nizkion
ongi mereziak.

9
Igarri ere gabe
juanak banaka,
urte astunak dia
sei bidar amaika;
bat gutxiagorekin
ni nabill errenka,
makilla lagun, jaso
eziñik indarka
autsiya belaunetik
eskubiko anka.

10
La pierna el practicante
cuando me enderezó,
me dijo sonriendo:
«No es nada eso;
sufriría más Pepito
con su divieso.»
Le contesté: «Si hubiera
salido ileso,
no me hubieran cargado
con tanto yeso.»

11
Katarata-gandua
ezkerreko begiñ
izanik, itxutua
nik nuan aspaldiñ;
operaziua dit
Bidaur jaunak egiñ;
premiyan bada iñor
lenbailen juan dediñ,
número nueve'n bizi
da Calle Hernani'ñ.

12
Pobrientzako zori
onian egiña
da San Antonioren
etxe sendakiña;
danon gustua egiten
ez da errez, baña
ezin lezake gaizki
dantzatu mingaña,
jatorriz ortarako
ez duanak griña.

13
Etxe sendakiñetan
daudenak kuidatzen,
gañera txukun gauza
guziak garbitzen,
saiatuagatikan
ordañak billatzen,
gure arrebatxuak
dira distingitzen;
ori gezurra danik
etzait iduritzen.

14
Gaur jaio danak ere
il bear du aurki;
bitartian munduan
nola egingo dan aurki,
gure Jaun da Jabiak
bakarrikan daki;
esaten degu alkar
izateko erruki,
pake santuan bizi
gaitezen obeki.

15
Goraberak izan oi
dia bizi-moduan,
aukera danak iñork
ez ditu munduan;
ilusio geiegi
duanak buruan,
kontrariyuak laister
ditu inguruan;
konseju au guziok
dezagun goguan.

(1) Bertso-paperak: nai zun gauzatik.
(2) Bertso-paperak: nere belauneko ez.