Saski aundi bat ongi betia...

Wikitekatik
Saski aundi bat ongi betia...  (1943) 
Eusebio Muguerza "Mendaro Txirristaka"
Doñua: Ume eder bat ...


«Saski aundi bat ongi betia... »


1/
Saski aundi bat ongi betia,
andre Lorenza Beldarrain,
esaten dezu: «Gauza guziak
garisti ez daude orain.»
Aza koxkorra salgai dezula
iru pezetaren ordain,
galdetzen dizut: Oien aziya
baratzan nork zuan erain?

2/
Oien aziya zala eraiña
beste bateren baratzan,
andre Lorenza, zu zeralako
ez dakizuna labrantzan;
egiyen ordain gezur galantak
mingaiña gustora dantzan
saiatzen zera, gero zerura
iyotzeko esperantzan.

3/
Aurra azteko iñudiari
eta zu arrokeriyan,
buruko illia,k zuritzen eta
jantzirik moda berriyan:
gonatxo motza, belaun koxkorrak
dituzula agiriyan;
txoruagorik ezta zu baño
beste bat Euskal-Erriyan.

Mendarok liburuxka bat, folleto hat argitaratu
zuan .Popurri de varias canciones. izenarekin.
Moldiztegia, beti bezela: «Imprenta Macazaga.-
Renteria.. Oiartzun'en, Gannendi-txiki
haserri�ko Tiburtzia Etxebeste'ren eskutik jaso genduan.
Iru bertso auek. liburuxka O'rretan arkitu ditugu.
Urtea ere, 1943. bertan