Saturna eta Benus

Wikitekatik
Saturna eta Benus  (1824) 
ezezaguna

Saturna eta Benus


(Judith eta Holopherne pastoral barnean.
Bordeleko Herri Liburutegia, MS 1695, 19.)

                Saturna jelki nigarrez eta minza.

        Saturna

Jenthe hünak, hau zer da?
Ala malür paregabia
nunbeiteko jenthiaren
suertiaren tristia!

Alharguntzera nua
ni egun malerüski,
ene espus maitia egun
finitü da tristeki.

Zertara behar düt
orai nik preparatü,
edo eta nik zeri
behar düt adrezatü.

Ene lanaren segidez
orai nik galdüren düt,
etxian emazterik gabe
izan behar badüt.

Emaztekilako da
ene ofiziua,
emaztek emaztetara
dizie bere biziua.

Orobat hirur emaztek
alkharreki jünta eta,
iraskiko ahal die
hogei bat beso üstüpa.

Batek badüke hartan
senharraren xamarra,
beste batek orobat
behi baten marhera.

Besteak kamisala bat
müthilaren dako,
eta, aldiz, arrastakoa
hautxaren üntzitako.

Emazten artian bada
hanitx gora behera,
hartakotz nigar egiten düt
bi begietan behera.

                Phaseia nigarrez.
                Ganeton eta Trinkilin jelki,
                Trinkilin minza.

        Trinkilin

Saturna, estezazüla,
othoi, egin nigarrik
amoriuak amenx
galerazi etzitzen.

Konxidera ezazie
eni so egin ondüan
arrosarik badenez
elhorri gabe mündian.

Soizie ene begier
zeiñak baitira büstirik
gizün malerüs hari
sobera fidatürik.

Enetako ezta orai
ihün lekhü hünik
eta ezta nitan orai
nigar beizik besterik.

Zaharrek erraiten dizie
segür egia handia,
bost sos egünian irabazten d...
begiratzen dienak bere ...

Nik heltü bada haboro
irabaziko nizün,
bena eztüt zer erran
neure eskian nizün.

Adio jenthe hünak
orai ni banüa
ene khanberala
nigar egitera.

                Sonez. Retira. Belhagilia jelki.

        Majiziene

Jenthe hünak jiten niz
(...)ietala ni ere
ene kunxeilliaren
beharrik badüzie.

Ni nüzü emazte bat
izpiritüxia hanix
zien berriak jakinen tüt
bertan hasten baniz.

Eta nahi düziener
erranen zihaurier
(...)
(...)

(...)

        Saturna

Jente hünak arauz
badakizie ene estatia,
nihaurek eztiodala egin
den gutien bürützia.

Badakizie orok
alhargun nizala
eta etxian hun nükiela
emazte baten izala.

Iragan
ene emaztia hilik,
jüja zazie, jenthe hunak,
badüdanez penarik.

Behin üxatüz geroz
emaztiareki etzaten
eztüzü hanbat aisa
gero gabe egoiten.

Bena biskitartian
eztütüt penak oro
(...)
(...)

(...)

        Saturna

Hortarik dependitzen düzü
ene egin bidia,
zor dikezüt nik ere
hezürrik gabia.

        Benus

Eztit ez horregatik
nik egin lan hoi,
unxa xikanor zira
behatzeko phüntü orori.

Bena hori egin dit
errenkontriak ekharririk,
ez phenxa gero baniala
malezia hortarik.

        Saturna

Mündü huntako gaizak oro
hala hala jiten tüzü,
eta soñiaren araura
dantzatü behar dizü.

        Benus

Hox, ützirik arralleriak,
janzazü gasna hortarik,
eta esne hori ere
gero horren ondoti.

                Eman eta jan

        Saturna

Benus, gasna huntarik
ezin baratzen nüzü.
Egia erraiteko,
hanitx huna zitazü.

        Benus

Saturna, janezazü
estezüla dolürik,
eta gero esne hori
ez egin konplimentürik.

        Saturna

Benus, orai eztirozüt
haboro jan ahal,
unkhako zakiac eztizü
bost gaitzürü behar.

Bena esne horrek
dolü egiten ditazü,
erüanen dit etxerat
unxa balin bazaizü.

Heben jan banü bezala
janen dit etxian.
Sarrixe amiñi bat
gosetü nizanian.

        Benus

Esne hori etxerat
nüla ereman nahi düzü,
orano heben berian
aisa janen düzü.

        Saturna

Benus erüanen dit
bere gophorrian,
eta üntzia ekharriren dit
berriz jiten nizanian.

Arren, üzten zütüt
orai ordü artino,
jinen nitzaizü ikhustera
unxa llabürski orano.

Adio, orai, Benus,
pot bat emadazü,
eta ni ikhus arte huntan,
ohart ükhen nezazü.

                Benus pot egin

Ez adiorik, Saturna,
ützül zite labürzki,
zeren eta ezinago
laket beiniz züreki.

                Saturna phaseia gophorra eskian.
                Benus erretira. Satanak jelki eta
                Saturna hirrita.

        Satan

Aigu hünat, Saturna,
ekharrak terriza hori.
Eztik behar gisa hortan
triatian ixüri.

        Saturna

Debrü püta semiak,
zer afera düzie?
Ene terrixota
ützi ezadazie.

        Bründemor

Saturna, eztük segürki
erririk eginen.
Ganeton gaur eztüt
hortaz aihaleraziren.

Ale, asto pürrüa,
elirok guti erri egin.
Hara jüan bahenti
hire gophor esniareki.

        Jupiter

Holakorik enia ikhüsi
orano ene bizian.
Hori müda propia
ekarri nahi dük herrian.

Ganetünek nahiago dik
esne hori beno,
lükhainka büxika bat
zenbat nahi agudo.

        Satan

Arrazü dük, Jupiter,
hire phenxamenthian,
haren ondüan diabilak
Ganetün aspaldian.

Abilüa, arren, Saturna,
ützirik esne hori.
Berak deitzirik beizik
harek eztik nahi.

        Saturna

Khen akit aitzineti,
ispiritü gaistua,
ixür erazten deitak
ene esne guzia.

Ganeton, elkhi zite,
othoi, bertan borthala,
bestela enüzü heltzen
seküla etxe hüntala.

                Ganeton jelki.
                Satanak retira. Sonez.

        Ganeton

Zer miraküllü düzü, Saturna
oihü presant horietan,
ala amenx müthiko zenbeit
bazena bortha hortan?

Zer düzü esküko hori
xorta dariola?
Saturna, ene maitia,
erradazü berheala.

        Saturna

Ganeton, gophor bat esne
ekharten nizün züretako,
zeren eta beinian
hanitx amorio.

Behar neizüla ekharri
gaurko nihauren esnia,
bena orai eztizüt
küllera baten bethia.

Harri mila debrü,
kharrika arte horietan
ixüri dit esnia,
etzakit zenbat lekhütan.

        Ganeton

Haboro estimatzen dit
züre boronthatia,
eta zük enetako hartü
düzün atenzionia.

Sar zite barnialat,
Saturna, plazer badüzü
enetako sobera
pena hartü düzü.

                Sonez. Biak retira.

                Koñado Benus jelki,
                oro jar.

        GM.

        Koñado

Benus jiten nitzaizü
züre abertitzera,
eta bardako istoria baten
züri erraitera.

Badakizü nüla heben
izan zen Saturna,
züñek gasna eta esnia
ükhen beitzian jatera?

        Benus

Bai, bena esnia
etxerat zizün erüan,
erranik etziela
ordian jaten ahal.

        Koñado

Bai, etxerat züela
abiatü züzün hebentik,
bena hartü beitzien
gero beste biderik.

Guaitatü ükhen nizün
gibeletik ordian,
eia bere esniareki
sarthüren zenez etxian.

Bena, hain adreki
bidia hauxe zizün,
eta gero Ganetonen
etxen sartü züzün.

Emeki emeki leihora
gero nüzü hüllentzen,
eta ari zütüzün biak
esne haren jaten.

Erraiten ziozün Saturnak
pharte ixuri ziela,
bestiak aldiz borontatia
hanitx hun hartzen ziela.

Hori eztüzü deus
esnia jan zienian,
khorte egiten hasten tüzü
hanitx samfret haundian.

        Benus

Koñado, erradazü,
hori egia deia?
Saturna hartako dela,
othian, posible deia?

Zer erraiten zien
batak bestiari,
edo erradazü amenx
aiphatzen nündiena ni.

        Konado

Benus, eztit emaite ahal
deus berri segurik,
enizün enthelegatzen
biarnes haren elherik.

Ahüan jaten zitizün
esne hura bezala,
beno ezinago finki
mintzo ziozün Saturna.

        Benus

Ale, püta bugresa,
phakatüren deritan,
seküla begien bistan
ikhüsten aidanian.

Nahi dit erabili
bilhuetarik harreta,
abatza bezala
bide horietan herresta.

        Koñado

Benus, eztüzü behar
hola koleratü,
solamente bi hitz
berari erranen deozü.

        Benus

Nahi nüzü jüan
mementian den lekhiala,
biphildürik ekarriren dit
ahate bat bezala.

        Konado

Orai etzirade jüanen
ziauri eneki mementian,
orano atzemanen düzü
aisa errenkontrian.

                Sonez, biak retira.
                Trinkilin jelki eta phaseia.

        Trinkilin

Jenthe hünak, pharka,
othoi, libertatia.
Permiti ezadazie
hiz baten erraitia.

Istoria llabür bat
nahi deiziet khüntatü,
denbora nüleispeit
behar beitügu phasatü.

Ikhüsi düzie gure alhaba
Saturnaren karesatzen,
gasna eta esnia
nüla zeon emaiten.

Eta gero harek
esnia hartürik eskian,
nüla sarthü izan zen
Ganetünen etxian.

Bere aihari phartea hari
nüla zeon janerazi,
istoria haur harek
derit orhit erazi.

Behin emazte batek
zizün bere semia,
holaxe neskatiletan
batere ez üsatia.

Nahi zikezün amak
semia ezkunterazi,
bena semiak etzakizün
nüla behar zien ari.

Ekarri zizün semia
aprendizajen egiten,
amorekati ikhas zezan mündü
nola popülatzen zen.

Nüla neskatila bateki
ükhen beitzien ezari,
harek phenxatü ziozün farza bat
ezinago ederki.

Emaiten ziozün terrixot bat
esne egosirik,
hüra zela emazten zankhartekua
erraiten zeolarik.

Mithil fede hün harek
bethi hala jaten zizün,
eta emazten karesaz
ezinago kuntent züzün.

Bi hitzez finitzeko
gero ezkontü zenian,
bere anderiareki
etzaten düzü ohian

mithil gaizo hüra
bere esniaren aidürü.
Exi ondüan erraiten diozü
eman dezon alü.

Anderia züzün hartaz
arras estonatü.
Nun erran beitzeon,
primü, züria da, har zazü.

Juanes gaizüak gero,
ustez han zien gophorra,
galtho egiten diozü
heia nun dien giderra.

Amak hori entzünik
emaiten diozü ohera,
müthiko asto pitua,
iragan hakio gañera.

Semia igaiten düzü
ohe zeliaren gañila
..................................
..................................

(...)

Urde nunbeitik jin,
püta kurritia,
hik behar deitana egin
potroska nahasia.(holako afrüntia)

Hik zer egiteko dün
besteren gizünetan?
Sartzen niza seküla
ni hire aferetan?

        Ganeton

Hi his, hi, egiaz,
püta bugresa hisana,
zeren eman dün eni
hiauren isena.

Hi, his, püta
orok dakitena,
estün zer eni erran,
bilena urdanda.

Ni enün hire loxa,
trankil egon hadi,
heure izena hik
emanagatik eni.

Erraiten aitzindarik
ez ahal zain ixüxi,
bena hire berri jenthek
bazakine irüski.

        Benus

Nik haur bat eginagati
ez ahal nün püta,
phenxa diñe, bai, hi ere
ehizala phünzela.

Haurrik iten eztütenak
dütün zinezko pütak,
eta hik bezala bestenak
karesatzen ditüztenak.

        Ganeton

Hire erranen arau
nik estinat karesatü,
hire etxetik gophor esnia
ekharri balin badü.

Berriz jiten denian
jan doia eman ezon,
eta gero ene gati
üzkü zilhüan pot izon.

Nik estinat batere
haren ez hire beharrik,
eta bi safla ükhenen tün
ezpanün üzten ixilik.

        Benus

Eia nahi nüken
behin ikhüsi airia,
hizan bezalako,
urde ahardia.

Ezarriren ait hebetxe
ostikotaz hantürik,
erabiliren ait therresta,
bilhüetarik hartürik.

        Ganeton

Saby vilene besti,
a yu aprochet enxa,
gisa hortan mintzazia
dolütüren zein unxa.

                Lot eta ari belhaxka
                utkulis utkuliz retira.

        Saturna

Jente hünak, hüna niz
orano zien ikhüstera,
eta denbora beriñ
abis baten galthatzera.

Ene gaste denboran
enündüzün hain erho,
orai üdüri zeit behar tüdala
herriko emaztiak oro.

Horrek zer markatzen dien
erradazie, jenthe hünak,
seküla beno maitiago
dütüt neskatilak.

Elükelarik horrek
hanitx aperentziarik,
gai bakhoxian bi etxetan
bisita egiten dit nik.

Orano eztakie ez
jenthek ene berri,
ni zer xoria nabilan
bide horietan gaindi.

Nahi nüke determinatü
zuiñi adreza presentian,
biga banitizketzü
sorthürik bihotzian.

Biek maite naie,
batek bestia beno hobeki,
adesa ene gañeti
samürtü dira ederki.

Bena erran den Benus
nausi beita Janetonen,
beldür niz bizitzea iteko ere
hobe izanen den.

Jenthe hünak, bania
haren edireitera,
sarri zien ikhüstera
biak jinen gera.

                Sonez, retira.
                Janeton jelki eri.

        Janeton

Ala, malür haundia,
eni orai agitü,
emazte maradikatü hüra
ezin beitüt garhaitü.

Horrek horrek kolpiak
harek eni bürratü,
naski orai behar nik
horietarik bisia galdü.

Kolpü horiek behar nüke
fite sendorasi,
nehor enüke behar
aprezebitzera ützi.

Behar düt arren phartitü
barber baten gana,
eta hari eginarazi
sendotzeko behar dena.

Emazte gaistua, debria,
ni nü hüllen larrütü,
nik ikhüsi gabe seküla.
Debriak ereman ballü!

                Phaseia eta retira

        Barbera

Jenthe hünak, haur naiziela
ni heben orai ere,
abis bat nahi deiziet eman
deus phakatzerik gabe.

Orai zier mintzo nis,
ene gizün gastiak,
plazan eztütüzie behar
haitatü zien emaztiak.

Bai, han erranen düzie,
a, zer neskatila kuriosa!
Bena hüra eztükezü
etxen hanitx baliosa.

Plazan bistüs dütüzü,
bai eta hanitx entrada,
arropa ederrak soñen eta
bilhüa oro pumada.

Bai, hura hun lükezü
gai baten phasatzeko,
bena ez aitzür bateki
landalat igortzeko.

Solamente labekaren
egiten etzakizie,
eta gero eihera zaiñen
ogen egiten dizü.

Eihera zañek balikezie
berek defautez asia,
zeren ebasten beitie
ungati gaitzüria.

Berek hur sobera ema eta,
meli dela uina,
halako müstüraz asez geroz,
segür dükie zirina.

Berek lakhatzen dizie gañen
emastek aldiz beherian,
alhabek bükanes sariak
khüntiaren gañian.

Hantxeko emazte hura
ezagutzen düzia nür den?
Uste nikezü hura
ene gana jiten den.

                Phaseia.
                Janeton jelki.

        Janeton

Jinkuak egun hun deizüla,
jaun barber ilüstria,
unxa desiratzen nizün
züre etxen ikhüstia.

Ene plaserra lükesü,
espasina presan ihürat,
bisita ahal desasün
eri miserable bat.

        Barbera

Anderia, hartüren dit
behar den denbora.
Guazen, arren, jartera
kaidera haietala.

                Jar biak.

Anderia, elhe emaitia
pena ezpazeizü,
zer gisaz kolpatü ziren,
othoi, erran izadazü.

        Janeton

Jauna, lüzegi lükezü
ororen khündatsia.
Othoi, permeti ezadazü
pharte baten labürtzia.

Jauna, ezkuntzera
orai abian nündüzün,
boskarüaren handiz
ene lekhürik etzüsün.

Bena, jauna gisala
bestena nizün mintzatzen,
eta ene kolpiak oro
hanti dütüzü jiten.

Uste nizün etziela
ibilten bestetan,
gero kunten nündüzün
ustez ezkontüren ninitzan.

Hareki eskuntzia züzün
osoki ene ideia,
bena harek basisün
bestalde emaste geia.

Gizün hüra jin ziautazü
gai batez haren etxetik,
harek eman aiharria
eskietan hartürik.

Etxerat jüaiten zelakuan
ene gana jin züzün,
bena emaste haren kuñatak
gaitatü ükhen zizün.

Eta ikhüsi ekharten
esnia bere gophorrian,
gaia oro phasatü sisün
urde harek leiho ondüan.

Gero emaste harek
jakin zienian,
nüla haren esnia
biek jan günian.

Jin zitazü bera
okasione emaiten,
bai eta harzara
zer nahiren erraiten.

Gero has gütüzü
gure ahalian,
bena uste beno lehen
ezarri nizü lürrian.

        Barbera

Aiei, eta anderia,
hola ajitü bada,
segür nüzü borthizki
kolpatürik zirela.

Bena, haregati
harrezazü koraje,
sendotüren zirade
labürski bihar ere.

                Bisita eta minza Barbera.

Aiei, eta anderia,
haur zer aire düzü?
Ene uste orotan,
phikotak heltü zeitzü.

        Janeton

Jauna, eztüzü posible
eztit phikotarik,
xartatürik nüzü mila aldiz
bi aspien artetik.

Bai, eta gero orano,
segürki hanitx barberak.
Jauna, horiek kolpiak ditit
eginik bugresa harek.

        Barbera

Arren, ezarri zütü, anderia,
oro kolpüz ünitü,
hola ikhüstiareki
aisa nüzü trünpatü.

                Berriz bisita.

Aiei, aiei, eta oro
uspel bat bezala zira.
Orai enüzü segurki
adesa bezain fida.

Behar zünüke hartü
sangre bat zankhoti,
ezpadüzü odola
arras harritürik.

                Saña eta minza.

Anderia, etzeizü elkhiten
batere odolik.
Behar dizügu phenxatü
beste erremediorik.

Zenbait ajüta hartüz
bihar arte huntan.
Haiek kurrieraziren daizie
odola zañetan.

Jenthe horietarik
bispahirür etxikile,
anderia behar ginisketzü
ezpazira ahalke.

        Ganeton

Jaun, estit batere
ihürentako axolik,
nihaurek esarriren tit,
kotak altxatürik.

Prestazen ahal düsü
mementian kristela,
egonen nüsü nihaur
hortxe üsküs gora.

        Barbera

Alo, arren, anderia,
zük hün düzü bihotza.
Horren ausart eztit ikhusi,
orano jenthe arrotza.

                Emaitiare ajüta.

        Janeton minza

Jaun, silua hori
aisa hatzeman düsü,
bena beste briulet kolore
xipi horri düsü.

        Barbera

Zaude ükhürü, anderia,
atzemanen dit berhala.
Nik ere etzela hain haundi
banisün bai beldürra.

                Eman, retira, sonez.
                Koblariak jalki eta khanta.

        Xante

Saturna, plazer badüzü
pharkatü behar deiküzü,
zui bi koblaren emaitera
orai hünat jin gütüzü.

                Sonez.

Züre fama hunak berriki
entzün ükhen tizügu,
eta arrangamenthü bat
nahi deizügu pharatü.

                Sonez.

Ahal dakizü Saturna,
geure egin bidia zer den,
alhargun edo alhargünxari
herrian denian ezkuntzen?

                Sonez.
                Jelki Koñado eta Saturna.

        Saturna

Ale, inpertinentak,
huna zireia jiten?
Bena zien izaritan
zütiet etxekiren.

Zer erraiten düzien
jakiten ahal düzie,
doiaz mintzatzen bazirie
unxa eginen düzie.

        Xante

Alharguna, alharguna,
zerk hüla khexatzen zütü?
Augeta hau ixil dirozü
nahi balin badüzü.

                Sonez.

Barrika erdi bat ardü,
bi ungua ogi hareki,
guri zedi ezaguzü,
jan dezagun algarreki

                Sonez.

Eztüzü behar eskeñi,
egin deiküzün bezala,
emanen zineiküla
pintako hamar botilla.

                Sonez.

Gero erran beitzünien
fütützen zinela geuzaz,
aseraziren zütügü
segur geuk ere müsikaz.

                Retira koblariak.

        Saturna minza.

Ikhüsten düka Koñado,
jaun hüak nüla jüan diren?
Hire eta ene solas
nüla lekhia hustü dien?

        Koñado

Zük eta nik hüak oro
dütügu loxeraziren,
gure etxe basterretarat
ezpeitira hüllentüren.

        Saturna

Futitzen nük horietzaz,
ezteiat pharkatüren.
Estie eneki nahi dien
parrik eremanen.

                Sonez, Erretira biak.

        Satanak

(...)
                Koñado eta Saturna.
                Jelki Saturna minza.

        Saturna

Koñado, behar dük jüan
mementian mera gana,
mithil gaste horien kuntre
pleinta egitera.

Errok, egin dezan
instantian prozedüra,
bai eta hain sarri
igor kontrolatzera.

Errok, jiten zeiztala
intorronpitzera,
koblari eli bateki
gai oroz trüfatzera.

Eia eztakienez
horien kuntre legerik,
gai orotan eztüdala
zerratzen ahal begirik.

        Koñado

Saturna, banüazü
mementian meragana,
eta erranen ditzot
gaizak diren bezala.

                Saturna retira.
                Koñado phaseia.
                Jaun mera jelki.

        Koñado

Salütatzen zütüt,
jaun mera, plazer badüzü
egun züre mintzatzera
inportanki jiten nüzü.

Saturnaren phartez
jiten nüzü züregana,
mithil gaste horien kuntre
pleinta baten egitera.

Bere augeta ororeki
intorronpitzen dizie,
eta koblari bat ere
bereki ekharten dizie.

Eia eztakizünez
legerik horien kuntra,
bestela jüstiziari
plein eginen diela.

        Mera

Ah, ene gizüna,
hori lan xarra hartü dik.
Horren gañian eztiat nik
eginen prozetürarik.

Errok, eztakidala nik
horren gañian legerik,
eta eztezen egin
bathere khasürik.

Eztatiala segurki
mündü hüntan bakharra,
hura beno inpurraguek
holako ukhen dütela.

Zaharregi dela
üsaia hori mündian,
ihün ebili gabe
egon dadin etxian.

Zeren ezteren eman
bi pegar ardü edatera,
eta enxeiatü gero
halaxe arranjatzera?

Gogorragua hika ariz
eztiela profeitürik,
nik ja eztüdala ikhüsi
horien kontrako legerik.

Eta ez lezadan igor
haboro komisionerik,
hik ere unxa eginen hien
phasü bat zerratürik.

Erran ezok, nik exi
enxeiatüren nizala,
bara eraziren dütügeula
muienik balin bada.
                Jaun mera retira.
                Bestia phaseia.
                Saturna jelki.

        Koñado

Saturna, huna nüzü
jaun meragana izanik,
enizün hala uste bena,
bidaja auher eginik.

Bi pegar ardu
zeren eztekun eman,
harek eztakiela
besterik zer erran.

Harek eztiela ikhüsi
horien kontrako legeric,
eztezeiku egin
batere khasürik.

        Saturna

Ale, mila debria,
hori dia kunplimenthia.
Segur niz berak ere
plazer hartzen diela.

Bena, eztie segurki
erririk eginen,
ene ardütik eztie
züntzürrik bustiren.

Bena, Donaphaleura nahi diat
egin bidaje bat,
eta hura aski espada
Paubera beste bat.

Jakinen die ordian
galharros eitiaren berri,
nahi zitiat igorri
estekan jendarmeki.

Ezpadü egin nahi
harek prozedürarik
eztie erririk eginen
hortan kito ützirik.

        Koñado

Saturna erran dizü
ezi eginen diela,
horien baratzeko
bere egin ahala.

                Biak retira. Sonez.

        Jutibal

Jenthe hünak, aroz beltz batez
mintzazera nüazü.
Nahi dit haren ezkuntza
zier esplikatü.

Dendari gaste bat
dizü bere emaztia,
harekila ezkuntziaz
zuin beita dolütia.

Badüazü oherat
bere dendariareki,
dakiziela libertitzen
direla algarreki.

Dendaria jeikitzen düzü
biharamünian lehenik,
arotzaren pot herexaz
maxelak oro betherik.

Jeiki denian hasten düzü
ikhatz zakien bethatzen,
bai eta sacre bibantez
ezkuntzaren maradikatzen.

Erraiten dielarik, eztün haur
müsülina jostia,
seküla ikhüsi ezpanü
arotzaren üdüria.

Ezkontü ezpalin banintz
hobe nükian segeurki.
Debriek ereman balü arotza
bere pito beltzareki.

Neskatilak, ziek ere
gogua emazie, arren,
halaxe trünpatürik
bara etzitien.

Etzitiela ezkunt
batere arotzekin,
bada hüak beren gisa
beren müthür beltzekin.

Orobat ordüan
madarikatüren dütüzie,
zeren ikhatz zakiak josi
behar beitüzketzie.

Behar düzie ezkontü
armada gizüneki,
eta Frantziaren kurritzera
gero jüan haieki.

                Sonez, retira. Saturna jelki eta phaseia,
                mera jelki

        Saturna

Jaun mera, jiten nüzü
züri erraitera orano,
badit okasione haboro
azken aldian beno.

Prozedüra bat nahi dit
orai beheiti igorri,
eta presü ezarri gasteria
inpertinent hori.

Jaritz bazien gañeti
desühüratü nizie,
debrien kanalla alde harek
zer nahi erran deitazie.

Eta zük ezpadeitazü
prozedüra egin nahi,
mementian hor harat
phartitzen nüzü hebenti.

        Mera

Zeren kuntre nahi düzü
egin dezadan prozedüra?
Zer süjet nahi düzü eman
jendarmeriari esküra?

Nik eginen deiziet,
eztit heraberik,
bena eztükezü
batere profeitürik.

Holako prosesik
plantatzen badüzü,
erri haboroxago
bethi ere badükezü.

        Saturna

Eztüzü kestione,
nahi dit egin dadin.
Libro ütziren tit
nahi dienak erri egin.

        Mera

Ziauri, ene gizüna,
barnialat enekin.
Züre prozedüra
nahi deizüt egin.

                Retira biak, Sonez.
                Benus eta Saturna jelki.

        Saturna

Benus, zer diozü?
Nuiz jüanen girade,
edo mithil horietarik
ikhüsten düzia batere?

Behar ginikezü hoier
artia atzeman,
eta ahal bezain bertan
espüsatzera jüan.

        Benus

Saturna, ene ustez
orai düzü tenoria.
Ihur aprezebitü gabe
eginen dügü kolpia.

Gitian pharti mementian,
abüsatü gabe,
sobera egon baginte,
gero dolü günüke.

Jinen zeizkitzü besteñez,
arramanka egitera,
mila debria müsika zar
hartürik berekila.

Geuri nahi dolü erazi
beren ustez ari tüzü.
Inbizil zenzü mehiak,
unxa trünpatzen tüzü.

Atabal eta türrütaz
eta jüal zarrez betherik,
heben dabiltzazü
gai oro erhotürik.

Herriaren bürü batetik
eta besteranokuan,
segurki eztütüzü nagi
gaiaren erdian.

Bena beren khostüz sarri
zentzatüren dütüzü.
Gaiak hor igor eta
egünaz lo daudezü.

Horiek eztizie zentzürik
ene astalak beno haboro,
lohi nahasten dabiltzazü
erhuak beno sordeiago.

Egin beze jauzi
nahi dien bezanbat.
Ni enüen ahalketüren
horien gatik hanbat.

Bena behar dizügu
orai erretiratü,
eta grefriera gana
mementian phartitü.

                Sonez, Biak retira.
                Grefierra jelki.

        Grefiera

Bonjur, tou le monde,
voyci le grefie,
nülaxeño zirie,
plazer badizie?

Üdüri düzie orok
kuntent ziriela,
eta jornale hun bat
irabazten düziela.

Ni ere heltü niz,
ziek oro ikhüsirik,
eia badükedanez
deus irabaz biderik.

Balin badüzie paperik
berifikatzeko,
edo eta bestela
zenbeit errejistro.

Senhar emazte geiak ere
zütiet erresistratüren,
aldiz neskatila horiek
arraxistatüren.

Orai ekharten dit mahaña
iskiribatzeko hünaxe.
Lanik balin badüzie,
mementian ziauriste.

                Jar mahañan.
                Benus, Saturna jelki.

        Saturna

Jauna, plazer badüzü,
behar geutüzü erreistratü,
ezi grefier zirela
ükhen dit kunprenitü.

        Grefiera

Jauna, nüla detzen ziren
erradazü lehenik.
Arren, ezkuntzera
zira determinatürik?

        Saturna

Jauna, pharkamentüreki
Saturna deitzen nüzü,
eta andere hüneki
ezkuntzera nüazü.

        Grefiera

Eta zü, anderia,
nüla deitzen zirade?
Izena nüla düzün,
erradazü zük ere.

        Benus

Jauna, Benus deitzen nüzü,
ostiraleko izarra,
zuin izan beiniz
irakortzekuaz agrada.

        Grefiera
Anderia, hala düzü,
zük eskola badüzü,
irakortzeko izarra
Saturna deitzen düzü.

Bena, Benus düzü
diferent orotan,
hura bezain amürüsik
eztüzü bestetan.

Igandeko izarra
deitzen düzü ekhia,
eta astelehenekua,
aldiz, argizagia.

Astehartekua Marxüa,
Merküra astezkenekua,
ostegunekua Jupiter,
eta Benus ostiralekua.

Nesken egeunekua
dit orai erraiteko.
Saturna deitzen da,
gizün zahar baren fijeurako,

Izar haren orenak dira
goizetan bira oren.
Ordian sorthü jenthen karateraz
nitzazie minzatüren.

Igande egeuneti,
arren, nitzaizie hasten.
Ordian sorthiak jenthe haundieki
adiskide dira izanen.

Astelehenian sorthiak dira
hun marxant izaiteko,
trafikant haundi eta
itxasorat jüaiteko.

Astezkenekuak dirade
abil eta xotil ezinago,
istoria egile eta
jenthen liberti erazitzeko.

Ostiralian sorthiak
hanitx dirade amorüs,
bena etzaziela haietarik
ihurk seküla eros.

Bai, behar düt minzatü,
erran egia berhala,
ordian sorthü neskatilek
badie gizünen beharra.

Hüak dirate odol bero
eta konplasentzia harzale.
Halakueki gizünak
labürski hilen dirade.

Eta zerk egiten dü
Benus izarra beitü maite,
amoriuaren patrüa da,
neskatilek beitakite.

Benus, Saturnarena,
ezteizüt erranen,
ahal badüzü zihaurek
düzü ezageutüren.

Eta orai behar dit jakin
iskiribatzeko.
Saturna, hartzen düzia
Benus emaztetako?

        Saturna

Batere eztiat jauna
horren hartziaz düdarik,
orai beno lehen ere
enikezün damürik.

        Grefierra

Andere espüsa, orai
züri minzo nüzü.
Saturna senharretako
hartzen düzünez errazü.

        Benus

Zer nahi düzü jauna
erran dezadan besterik?
Nik estit aspaldian
beste phenxamenthürik.

        Grefierra

Balinbadüzü orai
besterik deus erraiteko,
jakin behar dütüt
oro iskiribatzeko.

        Saturna

Zük badüzia, Benus,
deusere erraitekorik?
Nik eztizüt ja,
deusere besterik.

        Benus

Deusere, deusere, jauna,
finitzen ahal düzü,
gure erran nahiak
oro badaskitzü.

        Grefierra

Arren, sinatzen düt
akort ziriela heben,
nüla batak bestiari
hitzak eman dütüzien.

                Grefierra iskiriba.
                Galharrox egiliak
                jin arramantzaz.
                Soniak oro sona.

        Benus minza

Aiei, eta zer da haur?
Zer müsika da heben?
Ikhüsten düziela nüla
hatzemanak giren?

        Grefierra

Ühüre horiek oro
züñen dütüzie?
Plazer balin badüzie,
erran ezadazie.

        Benus

Jauna, ene gizün haur
alhargeuna düzü,
ezpeinian hartüren
besterik ükhen banü.

Besterik ahal eztienaren
hori badüzü asia,
solamente zankhartian
balin badü hatia.

        Grefierra

Hura badien, bai ala ez
ahal dakizü engoiti,
hartzen düzünaz geroz
haren amorekati.

Erretiratzeko orai
lageuntüren zütie müsikak,
bena etzitiela loxa
etziratie lehenak.

        Benus

Bai segeurki, jaun grefierra,
hori ere hala düzü,
bena alhargunareki ezkuntza
beharraren gaiza düzü.

        Saturna

Pharkatü jaun grefierra
orai phartitzen geutüzü.
Müsika hori zortzi egeun orobat
aidürü egon litezü.

                Retira müsizienak ondoti.
                Grefierra phaseia eta retira.
                Trinkilin jelki eta minza.

        Trinkilin

Jenthe hunak, ari nüzü
ekipagen prestatzen,
aski enbrasatürik
egin geure alhabaren.

Aisago düzü erraitia
ezkontü behar dela,
eta gizüneki etzatia
ezinago hun dela.

Bai. Hori konzebitzen dit
egia erraiteko nik ere,
hari konparitzekorik
eztela deusere.

Ama batek balin badü
alhaba bat etxian,
eta hura gizüneta
üsü süjet denian,

haren begiratzia
beno hobe lizate,
gaitzürü bat kukusoren
kunparazione.

Ama batek atxik dezan
alhaba bere ohian,
orobat izorra düke
bera lo den artian.

Ezta neskatila batek
phenxatzen ahal eztienik,
ützültzen ahal ezpada
emanen dü üzkütik.

Erran behar deizüt
nik ja ene phartetik,
zerbeit estimatüren düt
alhaba despeitürik.

Loz aseko niz,
orai beno trankilago.
Nahi bada badükedan zerbeit
sofritzeko orano.

Uste düzie, bai naski, ziek
zahar izanagati,
eztüdala momenthürik
orano zankharteti?

Eztie ez emazte orok
beiratzen bere alhaba,
presiski kunpliziagati
aphezen errana.

Bena jelos dütüzü
berek ezin ükhen eta,
bestek ere eztiela behar
sobera arrakesta.

Jenthe hunak, horiek
oro egiak dütüzü.
Haboro erran nahirik
barnialat banüazü.

                Sonez, retira.
                Belot jelki m.

Satifamentü haundi bat
egeun badüt bihotzian,
zeren hainbeste jenthe
khausitzen den elizan.

Behin hogeita hamar sos,
gero sei libera,
zazpi libera eta erdi,
horiek jiten dira.

Egun oroz balin banü
holaxe irabaz bide,
eta gobernamenthüti
jiten zeitana bestalde.

Haboro irabazten düt
jenthiak hiltzen direnian,
beno credit anitx
egin behar ordian.

Jiten zeiztanian
espüsak elizara,
hitz bat erran gabe
badit sei libera.

Bena ezkunzati kanpo,
beste okasionetan
ene phakatzeko
sosik ezta jenthetan.

Jenthek erranen die aphezek
eztiela beharrik,

bena eniz ibiliko
nihoren ondotik.

Bena nahi dükienak
eneganik deus lanik,
jakin beza phakamentia
nun düzüien lehenik.

Xerkhatzen ahal dükezie
nahi düzien lekhütik,
prauber ez aberaxer
eztit eginen creditik.

Orai ere hebetxe
inkoniatürik,
espüs bazien aidürü niz
orano barürik.

                Phaseia.
                Benus, Saturna jelki.

        Belot

Jaun anderiak, berhala
belhaurika zitie,
aspaldi askaltü nahirik
hebetxe naukezie.

                Belhaurika biak.

        Belot minza

Saturna, nahi düzia
eta hartzen düzia
züre emaztetako
Benus presentekua?

        Benus

Bai jauna, hartzen dit
unxa gogo hunez,
amenx gibel eztakidan,
ari zite, othoi, fitez.

        Belot

Zaude errephoski, anderia,
eztüzü züre aldi.
Ez ahal zeizü balinba
gibeltüren engoiti.

Saturna, nahi düzia
ala eztüzü erran nahi,
hartzen düzünez emaztetako
khantüko andere hori?

        Saturna

Bai jauna, hartzen dit.
Phenxatzen ahal düzü
errefletzione egiteko
berantegi düzü.

        Belot

Eta zük, anderia,
ez ahal düzü düdarik?
Üdüri düzü jin zirela
unxa dispüsatürik.

        Benus

Jauna, erranen deizüt
berdin hamarretan.
Enüzü etxerako
segurtatü arte huntan.

        Belot

Saturna, erhastüna
erhian ezarrezü,
zuintan ezarri behar den
ingoiti ahal dakizü.

        Saturna

Jauna, erhastünik
batere eztizügü,
zeren eta anderiak
ezpeitü merexitü.

        Belot

A, egin düzia Bazko
erramü beno lehen?
Gaztetorik aragiari
gisala ühartü zinen.

Jaun anderiak, behar düzie
orai unxa behatü.
Ezkuntzaren feitak
nahi deitzat esplikatü.

En el nombre
del padre,
del hiyo y del ispiritu
santo, amen.

Eguo congunto
et con patre nacio,
jüntatü zütien
Zirga eta Inazio.

Sit sarthis tahirnan,
pintaties dolus,
nik ere jüntatzen dütüt
Saturna eta Benus.

In gaintha han finka,
guia çihiquatis erguo,
gisa hortan popülatzen
düzü mündia oro.

Adelante austras,
si quiera oste darnada,
egünko zien esortaren kola
jaun anderiak barna da.

Kapiteon sisteon
Balentin et Filon,
elgar esprabi zütin
adar arteko zilon.

Eta ene exorta
orai finitzera deiziet,
adar haundi bedera üzkuti
desiratzen deiziet.

Siela nuela,
nuela siela,
sinqua mila muchacha
una donseilla.

Tun yan se grise
machana Biarnes,
con padre dinero
quie biente.

Arbeuta mununa,
la quesoste dolor,
morte miamante,
erredidurian mor.

Coala lefite,
quiyerqui tihorti,
an juan ratho
tacta riari.

Roquero arsar,
casuda quiusqui,
nik erran artino
gero han atxiki.

Hala egiten badüzie
unxa eginen düzie,
lekhü beruagorik
ziek espeitüzie.

        Saturna

Bena jaunan lati hori
eztizigü kunprenitzen.
Ützülagüzü üskarala,
eia zer erran nahi den.

        Belot

Hori erran nahi düzü,
sar zitian khanberan,
eta jenthe egiten
seriuski ari han.

Gero batek bestiari
sar südürrak üzkiti,
eta nik erran artino
gero han atxiki,

Eta beste gomendürik
batere eztüzie,
jüan zitie zangoz gora
nahi bazirie.

                Biak retira. Sone
                Belot minzo.

        Belot

Adio, jenthe hunak,
orai banua barnialat,
irabazi beitüt
sei liberako bat.

Ezpeitüt profeitürik
orai heben egonez,
jakin behar dit gelariak
baskaria prest dienez.

                Sone, retira. (...)
                Saturna jelki bera.

        Saturna

Ostatüsa, emadazü
pintu bat ardü hünaxek,
herritar lageunik ezpeitüt,
edan dezadan nihaurek.

                Saturna ari edaten.
                Ganeton phasa han
                Saturnak egin kheñü eta erakhar.

        Ganeton

Salütatzen zütüt, Saturna,
hümür hün düzüla,
üdüritü zitadazü
kheñü egin deitazüla.

        Saturna

Bai, kheñü egin deizüt
kharrikan ikhüsirik,
memento hüntan ezpeinian
ihür ere lagünik.

Jar zite ene khantian,
kolpü baten edateko,
zeren hanbat amodio
nik beitüt züretako.

        Ganeton

Markatü düzü ere
hola minzatzeko,
elhia düzü ene eta
obra bestentako.

        Saturna

Eztüzü kestione,
nik zü maite zütüt.
Hartakotz orai ere
erakharri zütüt.

Eta güre herrian
ihürk etzakikezie,
trünpatüren dütüzü
aldi hüntan bedere.

Amorio zaharrak, Ganeton,
anitx egin ziozü,
nun amodio (propiak) züzenac berak
ezin sendatzen beitü.

Nik ezpadüt markatü
ez maite ükhen gabez,
nunbeiten hala beharra
izan düzü arauez.

Enikezün seküla erran
eta enikezün sinhexi,
espüsatüren nintzala
zü ützirik besteki.

Amex batian bezala
hori agitü zitazü,
eta iratzarri nizaninian
orai eztit ordü.

        Ganeton

Züre pleintek ditazie
bihotza arras eritzen,
eta sendotzeko esperantzarik
ezin dit egürikitzen.

Saldüa pena iragan dit
nik züre eretzian,
eta doblatzen ziztatzü
ikhüsten zütüdanian.

Amenx Benusi bere penak
izan ziotzü sendotü,
bena nik bizi nizano
eniak behar tit sofritü.

        Saturna

Ganeton, plazer düzü
zük eta nik egun
geure eritasünak
biek sendo ditzagün.

        Ganeton

Erregret haundi bat
badit bihotzian,
zeren eta zü
ezkontürik ziradian.

                Sonez. Biak retira.