Saturno eta Benus

Wikitekatik
Saturno eta Benus  (1824) 
ezezaguna

Saturno eta Benus


JUTIBAL
I
 Jente hunak, otoi,
 leku egizie,
 edo bestelan bertan
 doluturen zaizie .
II
 Hatzamaiten bazutie
 ene gereinuak
 zankopetan lehertuak
 zutie haboruak .
III
 Puntzela ziradienak
 otoi, begiraizie
 bestela sudur hustuz
 airaturen zutie .
IV
 Eztizu sekulan utzi
 neskatila puntzelarik,
 hatzaman dian lekian
 bortxatu gaberik.
V
 Gizona, utzi ezozu
 brida hori libro,
 ezpadie nahi leku egin,
 estal bitza oro.
(Utzi brida)
VI
 Ha, ha, ha, ha, ha!
 Enizun sekula erranen puntzela bat bederen
 etzela heben izanen.
VII
 Aiei, mila debria ,
 eta zer da hauk, arren,
 ene gereinuak eztiala
 puntzela bat edirenen .
VIII
 Ah, madarikatien alabak,
 eni duziela egiten,
 ber diable, etzaitzieia
 alsuak ere urratzen.
IX
 Uste uken banu bidajia
 hola niala eginen,
 ene garainueki eninduzun
 segurki huna jinen .
X
 Herri huntan arauz eztie,
 ezagutzen arrotzik,
 erri eta karkaza baizik
 deusere ezta besterik.
XI
 Ihaz , Guabadiko plazan
 uken nizun aharia,
 Triate hegitik eman zeitan
 jaun gorri batek eskia .
(Sar Satan eta mintza)
SATAN
XII
 Adieu, mon compagnon ,
 nula iz aspaldikua?
 Si tou vous monte chez moi
 esteki ezak garainua.
JUTIBAL
XIII
 Bonjour, roi de l’enfer
 et coman sabaty ,
 ala amens ihaz bezala
 uzkian zilo bateki?
SATAN
XIV
 Badiat uzkian zilo bat
 beti hire zerbutxuko ,
 zabalik diat nahi dianian
 hantik sudurra sartzeko.
JUTIBAL
XV
 Quexar parla plan,
 foutut mous de can ,
 orano enian ihun holako
 konplimenturik ukan.
(Zalditik jatsi. Satanek eskua demaio eta erorten uzten du).
XVI
 Aiei, aiei, uzkia,
 hau da erorikua  !
 Huntarik behar dit
 arauz sekulakua .
(…)
XVII
 Arropa dudalakoz
 hanitz koloretan
 ezin diat trufarik ,
 baizik uken patetaro.
XVIII
 Bena nahi nuzu
 sartu seminariuetan,
 eta gero ebili
 apez baten arropan.
XIX
 Adio, jente hunak,
 orai banua mementian ,
 hunat jinen nitzaizie
 apeztu nizanian.
(Igain zamariala eta juan gibelerat )
JUTIBAL
XX
 Jente hunak, entzun duzieia
 jaun hurren diskusa ,
 zoinek aipatzen beitu
 afera bat kuriusa .
XXI
 Erradaziet emaztekiak
 eztienez prebalitzen
 astapitu handi zonbait
 dutieneian hatzamaiten.
XXII
 Ahal baneza alu bat
 har niro nik intresian
 holaz berrogei eta hamar luis
 behedi behiro urtian .
XXIII
 Eta gero nihaur
 orano untsa liberti bestiak ere ari dire
 haren amurekatik .
XXIV
 Bena, ene gizun gaztiak
 abil emanen deiziet,
 zeren eta oro
 ontsa maite beitzutiet.
XXV
 Erosten duzienian
 harakirik buxerian
 libera hamabia sos
 paka ezazie han berian .
XXVI
 Gero eztukezien
 aments erraitekorik
 Mehaltzu gaisuak bezain
 mandatariak uzkutik.