Jox.:
-Andre Kontxexi, gure baratzan
bere lagunari erliak,
alperkeriyan zebillelako,
atera dizka begiak.
Kon.:
-Joxe Manuel, nola baiduten
jarriya zorrotz legia,
lanian zintzo saiatzen dira
txingurriya eta erlia.
Jox.:
-Kukua kantari egunsentiyan
errekaldeko basuan;
iñudiari arrautza jarri
odoldi-kabi gozuan.
Kon.:
-Axeri zarra txituak zaitzen
ollotxo kolka tontari,
gabiraua ta erbiñudia
zenbat zituan kontari.
Jox.:
-Andre Kontxexi, zuaz aguro
urritz-zigor bat artuta,
elbarri zazu axeri zarra
bizkar-ezurrian jota.
Kon.:
-Joxe Manuel, ez da guria
bizi-modu erosua,
deabruari ez diot opa
onelako arasua.
Jox.:
-Andre Kontxexi, len zerbait giñan,
zartu gera ta oaiñ ezer ez,
iñork ez digu kia ere opa
eskatu arren meserez.
Kon.:
-Andre Kontxexi, jaki gozuak
salgai dituzte jarriyak
garesti samar; eziñ erosi
gu bezin errukarriyak.
Jox.:
-Jan eta eran obenetikan,
jantzirik moda berriyan,
lanik sekula egin gabeak
asko dira Euskalerriyan.
Kan.:
-Jaki gozuak lenago salgai
agiri ziran zintzilik,
orain gordiak, aberatsari
saItzeko ixil-ixilik.
Jox.:
-Eltzian azak egosten pil-pil
ez urdai ta ez oliyo,
jaki merkiak sabel zarrantzat
ez dute asko baliyo.
Kon.:
-Ez al dakizu, Joxe Manuel,
garisti daudela oraiñ?
Salgai zuanari erosi diot
aza duro baten ordaiñ.
Jox.:
-Aza oik baño obe genduke
lakai erdi bat babarrun,
sabela ongi ase ta gero
atzeko leiotik run-run.
Kon.:
-Arrazoi dezu, Joxe Manuel:
lertu baño len sabela
noizik eta beiñ atzetik aize
usai gozoko epela.
Jox.:
-Txokolatia gustatu arren
zuri egunian bitan,
ardo txuriya ni eratera
juaten banaiz, erritan.
Kon.:
-Joxe Manuel, zuk neurri gabe,
osasunaren galeran,
ardo txuriya ta txakoliña
egiten dituzu eran.
Bertsor-papera, «Imp. Macazaga. - Reníerfa.,
Antonino Lakuníza zana, Tolosa.