Sozialismoa estaturik gabe: Anarkismoa

Wikitekatik
Jump to navigation Jump to search
Sozialismoa estaturik gabe: Anarkismoa
Mikhail Bakunin
Marxists.orgen itzulpena

Frantziako iraultzak aldarrikatutako Printzipio Handien ondorioa[aldatu]

Aldi hartatik, noiz Iraultzak bere Ebanjelioa masetara jeitsi zuen – ez mistikoa, arrazionala baizik; ez zerutiarra, lurtarra baizik; ez jainkotiarra, giza-Ebanjelioa baizik, Gizakion Eskubideena –, orduan gizaki guztiak berdinak direla aldarrikatu zuen, denek dutela askatasunerako eta berdintasunerako eskubidea; europako herrialde guztietako masak, mundu zibilizatu osokoak, esnatu egin ziren, pixkanaka Kristautasunak bere opioarekin drogatuta esklabotzan mantendu zituen ametsetik eta beren buruari galdetzen hasi ziren ea bazuten beraiek ere berdintasunerako, askatasunerako eta gizatasunerako eskubidea.

Galdera hau planteatua izan denean, jendea, bere sen on miresgarriak gidatuta, bere benetako askatasun edo gizatasunerako lehen baldintza bere egoera ekonomikoan aldaketa erradikala zela konturatu zen. Lehen galdera, zehazki, eguneroko planarekin zegoen erlazionatuta, zeren Aristotelesek nobariarazi duen bezala, gizakia, pentsatzeko, aske sentitzeko, gizaki egiteko, bere bizitzako lan materialetatik askatua izan behar da. Egitan, burgesak, nor bere ohiuan hain garraxilari dabilen jendearen materialismoaren aurka, idealismoaren abstinentzia predikatuz haiei, oso ondo daki, eurek berek predikatzen baitute hitzarekin bakarrik, eta ez exenpluarekin.

Jendearen artean sortzen den bigarren galdeara, aisialdi eta lanarena, gizatasuneko beharrezko baldintza da. Baina ogia eta aisia ezin daitezke inoiz egungo gizartearen eraldaketa erradikal baten bidez askeki lor eta horrek azaltzen du zergatik Iraultzak, bere aldarrien ondorioz, sozialismoa eman zuen argitara.


Sozialismoa Justizia da[aldatu]

Sozialismoa Justizia da. Justiziaz hitzegiten dugunean, ez dugu Erromatar legedian eta Kodeetan gordetzen den justizia – zeintzik hein handi batean indarrez lortutako biolentziaren egietan oinarritzen diren. Denboraren poderioz eta eliza baten edo bestearen (kristau edo paganoa) bedeinkapen pean errotu den biolentzia eta horregatik, printzipio absulutu bezala onartua izan da lege oro arrazonamentu logiko batetik ondorioztatu behar dela – aipatzen, giza kontzientzian bakarrik aurkitzen den justiziaz hitzegiten dugu, gizaki ororen jakindurian aurkitu behar den justizia – umeenean ere – eta hitz bakar batekin aipatua izan daitekeena: zuzentasuna.

Justizia unibertsal hau, zein indarraren bidezko konkista edota eragin erlijiosoengatik ez den inguru politiko, juridiko edo ekonomikoetan gailendo, mundu berriaren oinarri egin beharko litzateke. Berau gabe ezin da egon ez askatasunik, ez errepublikarik, ez oparotasun, ez bakerik. Berau da guri ebzketak agindu behar dituena bakearen errotzean eraginkortasunez aritzako. Eta justizia hau da ankerki zapaldutako jendearen interesen alde jartzera bultzatzen gaituena, bere eta bere askatasun ekonomiko eta soziala galdegitera, askatasun politikoaren.


Sozialismoaren oinarrizko printzipioa[aldatu]

Jaunok, hemen ez dugu hau edo beste sistema sozialista proposatzen. Orain exijitzen duguna Iraultza frantsesaren Printzipio Handiaren aldarri berria da: gizaki bakoitzak bere gizatasuna garatzeko bitarteko material eta moralak izatea. Gure aukeran, horrela itzulia izan behar den printzipioa:

Gizartea norbanako bakoitzak, gizon edo emakume, bizitzan sartzean bere ahalmen eta lan motaren garapenerako bitartekari baliokideak topatzeko eran antolatzea. Eta gizarte hori ezein langile esplotatzea ezinezko egiteko moduan antolatu, gizabanako bakoitzari gizarte-aberastasunaz gozatzea lagako diolarik, hau da, lan kolektiboaren bidez, pertsonak aberastasunaz berak ere parte aktiboa hartzean bakarrik goza ahal izanez.


Sozialismo estatuzalearen errefusatzea[aldatu]

Betebehar honen lortzeak duda barik ehundaka urteren garapena hartuko du. Baina historiak ekarri du gure aurrera eta ezingo dugu beste aldera begiratu gure ezintasuna agerian utzi gabe. Lehenengo eta behin diogu gogor gaitzesten dugula norbanako eta erakundeen askatasun zabalena onartzen ez duen gizarte egitura, edo edozein motatako botere erregimena. Askatasunaren izenean, zein egituratzearen oinarri eta printzipio bakartzat hartzen dugun ekonomian zein politikan, protesta egingo dugula urrunetik Komunismo Estatuzalearen edo Sozialismo Estatalistaren antza duen ororen aurka.


Herentzia Eskubidearen indargabetzea[aldatu]

Gure ustean, Estatuak egin dezakeen eta egin beharko lukeen gauza bakarra gutxinakako herentzia legearen eraldaketa da beronen behinbetiko indargabetzeraino. Lege hori Estatuaren sorketa hutsa da eta Estatu autoritario eta jainkotiarraren izatearen baldintzetako bat eta berau izan beharko litzateke ezabatua Estatuaren askatasunarengatik. Beste hitzetan, Estatua askatasunez eta justiziaren printzipioekin ados egituratutako gizartean desegin beharko litzateke. Herentzia eskubidea, gure ustetan, indargabetua izan beharko litzateke, den bitartean ezberdintasun ekonomiko-herentzialak jarraituko bailuke, ez indibiduoen arteko ezberdintasun naturalak, baizik eta klaseen ezberdintasun artifizialak – eta horrek beti sortuko du herentzia-ezberdintasuna adimenaren garapen eta heziketan, zeintzuen iraupena ezberdintasun politiko eta gizarte ezberdintasunen iturri izango zen. Justiziaren eginbeharra banan-banako justizia ezartzea da, berdintasun horretan datzalako gizartearen egituraketa politiko eta ekonomikoak – . Berdintasun bat non bakoitzak bere bizitza hasiko duen bere izateari jarraiki, eta bere esfortsuaren produktu izanik. Gure ustetan, difuntuen jabetza bi sexuetako haurren heziketarako gizarte fondoan pilatu beharko litzateke, zeinek haurren mantentzea barne hartzen duen, jaiotzetik adin nagusira heldu arte. Eslabiar eta errusiar bezala, oinarrizko gizarte ideia bezala hartzen duguna gehitu nahi dugu, zein gure herrien sen orokor eta tradizionalean oinarritzen den eta jende guztiaren lurrak lantzen dituztenenak izan beharko liratekela.

Sinetsita gaude, jaunok, printzipio hau bidezkoa delaz, taxuzko gizarte erreforma ororen oinarrizko eta alboraezin ororen baldintza eta, ondorioz, Mendebaldeko Europak ez duela dudatan jarriko printzipio honen onartzea. Hala ere, Frantzia bezalako herrialdeetan martxan jartzeko zailtasunak onartzen ditugu, non baserritarren gehiengoa lantzen duen lurraren jabe den baina non hauen zatirik handiena laster ez den izango ezeren jabe Frantzian nagusi den sistema politiko eta ekonomikoaren lurraren zatiketaren eraginez. Hori horrela izanik ere, ez dugu edozein aukera emango lurraren galderaren aurrea... Hurrengo adierazpena proposatzera mugatuko gara:


Sozialismoaren adierazpena[aldatu]

“Sinetsita taxusko askatasuna, justizia eta bakea gauzatzea gizartearen gehiengoa oinarrizko beharrengandik desjabetuta dagoen artean, heziketa gabetu dagoen bitartean eta huskeria eta gatibutza politikora kondenatua den artean lortzea ezinezkoa izango delaz – berez, ez legearengatik, txirotasunarengatik eta asteden edo aisialdi gabe lan egin beharrarengatik, orain mundua harro dagoen aberastasuna ekoiztuz eta ogiaren zati txiki bat bakarrik jasoz trukean, zeinek hurrengo egunerako mantenua ere ez duen bermatzen.

Sinetsita herriaren masentzako, izugarri jipoitutakoa mendetan zehar, ogiaren arazoa askapen mental, askatasun eta gizatasunaren arazoa dela.

Sinetsita Sozialismo gabeko askatasuna pribilejio eta injustizia dela eta Sozialismoa askatasunik gabe esklabotza eta basakeria dela.

Bake eta Askatasunerako ligak indarrez aldarrikatzen du berreraikitze ekonomiko eta sozial erradikal baten beharra, zeinek helburu bezala kapitalaren eta lurjabeen menpetik langileen askatzea, justizia zorrotzenean oinarritutako berreraikitzea – ez justizia juridiko, ez teologiko ez metafisikoa, giza justizia sinplea baizik – zientzia positibo eta askatasun zabalenean oinarritua.”


Ekoizpen indarren antolaketa eta Botere Politikoaren ordezkapena[aldatu]

Beharrezkoa da , hasieran eta berez, botere politiko deituriko giztia guztiz deuseztatzea; botere politikoa existitzen den bitartean gobernatzile eta gobernatuak, jabe eta esklabuak, ustiatzaile eta ustiatuak izango baitira. Behin deuseztatua botere politikoa ekoizpen indarren eta zerbitzu ekonomikoen antolaketarengatik ordezkatua izan beharko litzateke.

Hala ere, estatu modernoen garapen erraldoiak – bere azken fasean, era nahiko logikoan, Estatua absurdo bihurtzen duen ekoizpena – ikusgarri egiten du Estatuaren aldiak eta estatuaren printzipioaren aldiak bukaera gertu dutela. Jada masa langileen askapenaren eta berauen antolaketa sozial askearen, estatuaren eskuhartzetik aske, pertsonen batze ekonomikoak eratuz eta Estatuetako muga zaharrak eta nazio ezberdintasunak alboratuz, lan produktiboan bakarrik oinarritua, lan gizatartuan; ezberdintasunak albo batera interes orokorra izanik, etorrera ikus dezakegu.


Herriaren ideia[aldatu]

Ideia hau bere beharren bukaera bezala, txirotasunaren bukaera eta bere eskakizun material ororen asetze oso bezala lan kolektiboaren bidez, berdintsu eta beharrezkoa guztientzat, aurkezten da herriaren aurrean, eta gero, menderaketaren azken bezala, eta beren beharren araberako bizitzen arteko antolaketa aske bezala – ez gailurretik beherantz, Estatuan daukaguna bezala, goitik behera baizik, herriak berak eratutako erakundea, parlamentu eta gobernuengandik independientea, landako langileen eta fabrikakoen erakunde bitarteko batasun askea, komunatan, eskualdeetan, nazioetan eta azkenik, etorkizunik urrunenean; giza haurridetasun unibertsala, Estatuen hondakinen artean gailentzen dena.


Gizarte Aske baten Programa[aldatu]

Mazzinianoren sistemaz kanpo, zein errepublikaren sistema den Estatu forman, ez dago beste sistemarik komuna erako errepublikaz beste, errepublika federazio bezala, errepublika benetan sozialista eta herrikoia – Anarkismoaren sistema. Hau gizarte iraultzaren politika da, Estatuaren deuseztapenera bideratua, eta ekonomia, zeinek jendearen erakundeak erabat askatzen dituen, betik gorako erakundea, federazio baten bitartez.

...Ez da gobernu politiko bat izateko aukerarik izanen, gobernu hau gai orokorren administrazioan eraldatua izango baita.

Gure programa hitz gutxi batzutan laburtua izan daiteke:

Bakea, askapena eta zapalduen zoriona.

Gerra despota eta zapaltzaile ororen aurka.

Langileei itzulera osoa: kapital guztiak, fabrikek eta lan tresna guztiek eta lehengaiek erakundeen eskuetara joan behar dute eta lurrak beren eskuekin lantzen dutenengana.

Askatasuna, justizia, justizia eta haurridetasuna lurreko izaki bizidun ororen errespetuaz.

Denei, inolako ezberdintasun barik, garapenerako eta heziketarako baliabide guztiak eta lan egiten duten bitartean, bizitza aukera berak.

Betik-gorako federazio askeen, langilen erakundeen, industrial nahiz nekazari, zientifiko zein literaturzale, bidezko gizarte antolaketa – lehenik komuna batean, gero komunen eskualdeko federazioan, eskualdeak naziotan eta nazioak nazioarteko haurridetasun erakundean.


Jokabide Egokia Iraultza batean[aldatu]

Iraultza sozial batean, iraultza politiko baten guztiz kontrakoa, norbanakoa ez da apenas apenas aintzat hartzen, masen berezko ekintza dena delarik. Gizabanakoek egin dezaketen guztia herri-senari dagozkion ideiak argitu, zabaldu eta garatzea da eta, oraindik garrantzitsuagoa, beren ahaleginekin masen berezko botere iraultzailea antolatzen lagundu. Baina hori besterik ez; gainontzekoa herriak berak bakarrik egin ahalko du. Beste ezein jokabidek diktadura politikoa bideratuko luke, Estatuaren birzortzea, pribilegioena, ezberdintasunena eta estatuaren zaoaltze guztiena, hau da, era ez-zuzen baina logikoan herriaren masen esklabotza politikoaren, ekonomikoaren eta gizarte esklabotzaren berrezartzera eramango luke.

Sozialista zinezko eta, oro har, herriaren baitan jaiotako langile oro bezala, Varlin eta haren lagunek hein handi batean elkar hartu zuten indibiduoen ekintza aislatuen kalteekin, norbanako gainekoek gauzatutako botereen aurka, koherenteak izanez, eta kalte bera beren pertsonen konfiantza ezera hedatuz.

Dekretu bidezko Iraultza Huts egitera dago Bideratuta[aldatu]

Gizarte iraultza dekretatuen bidezkoa eta diktadura baten edo Asanblada Konstituziogile baten bidez antola daitekeela moduko komunista autoritarioen ideien aurrean – ideia faltsuank, nire iritziz –, Parisko sozialistek, gure lagunak, iraultza bere garapen osora herri talde eta erakundeen ekintza jendetsu jarraitu eta berezkoaren bidez bakarrik hasi daitekeela defendatzen dute.

Guren Parisko lagunek mila aldiz dute arrazoia. Benetan, ez baita burmuinik, oso bikaina izanik ere, edo – dohain gorena duten ehunka batzuen diktadura kolektiboaz hitzegiten badugu – herriaren nahi kolektiboa osatzen duten mugagabeko aniztasun eta interes ezberdintasun, gura, desio eta benetako beharrak jaso ditzakeen adimen konbinaziorik.

Halako erakundea beti izango da Prokustoaren gordailu, non biolentziak, Estatuak gutxiago edo gehiago zigortua, gizarte gixajoa behartuz. Baina hau sistema zaharra da, indarrean oinarritua, eta Gizarte Iraultzak deuseztatu egingo du masei, taldeei, Komunei, erakunde eta norbanakoei askatasun osoa emanez, behin betiko biolentzia ororen zergati historikoa suntsituz: Estatuaren izatea, zeinen erorketak justizia- zuzenbidearen eskubideen eta gurtza ezberdinen faltsukeriaren suntsiketara eramango duen – beti Estatuak bermatu eta onartutako biolentzia ordezkatuaren, bai lurreko alorren bai ideien alorrean, eskubide eta gurtzak.

Ikusgarria da nola soilik Estatuak izateari utzi dionean lortuko duen gizakiak bere aaskatasuna, eta nola orduan bakarrik topatuko duten bere benetako asebetetzea gizartearen benetako interesek, talde guztienek, herri mailako erakundeek, eta ondorioz, halako erakundeak osatzen dituzten gizabanako guztiek.


Estatuaren Indargabetzeari Antolaketa Askeak Jarraituko dio[aldatu]

Esatutaren eta Elizaren indargabetzea gizartearen askapen eraginkorrerako lehen baldintza eta beharrezkoa izan behar da. Ondoren bakarrik ahalko du eta beharko du gizarteak bere berezko berrantolaketa hasi, hala ere, ez da goitik behera egin behar, ezta jakintsu eta filosofo gutxi batzuek eratutako asmo ideal baten arabera, ezta botere diktatorial batek aldarrikatutako dekretuen arabera, edota sufragio unibersalaren bidez aukeratutako Asanblada Nazional batek. Halako sistemak, jada esan bezala, aristokrazia gobernatzaile baten eraketara eramango luke, hau da, herriko masekin amankomunean ezer ere ez duten pertsona klasea; eta klase hau masak ustiatu eta zapaltzera itzuliko zen ziur, ongizate amankomun edo Estatuaren salbatzearen aitzakiaz.


Askatasunak Berdintasunaren Eskutik joan behar du[aldatu]

Berdintasun ekonomiko eta gizarte berdintasunaren sostengatzaile konbentzitua naiz, jakin badakidalako berdintasun hau gabe askatasuna, justizia, giza duintasuna, morala eta norbanakoen ongizatea, nazioen oparotasunaz gain, ez direla beste faltsukeria batzuk besterik. Baina aldi berean askatasunaren sostengatzaile naizenez, gizatasunaren lehen baldintza, berdintasuna lanaren eta jabetza kolektiboaren berezko antolaketaren, komunen bitarteko ekoile erakundeen antolaketaren eta komunen federazio askearen bidez ezarri beharko zela munduan uste dut.


Iraultzaile Autoritario eta Askatzaileen arteko Ezberdintasuna[aldatu]

Atal honek ezberdintzen ditu oinarrian kolektibozale eta sozialista iraultzaileak komunista autoritarioengandik, Estatuaren ekimen osoaren aldekoak. Bi alderdien helmuga bera da: bi alderdiek desio dute soilik guztientzako baldintza ekonomiko berdineko lan kolektiboan oinarritutako gizarte ordena berria. – hau da, ekoizpen baliabideen jabetza kolektiboaren baldintzan.

Baina komunistek hau langile klaseen botere politikoaren garapen eta antolaketaren bidez lor ditekeela uste dute, hiriko langileriak gidatuta, erradikaltasun burgesaren laguntzarekin; sozialista askatzaileek, aliantza zalantzagarri baten etsaiak, amankomuneko helburua ezin daitekeela antolaketa politikoaren bidez, baizik eta gizarte antolaketaren (eta, beraz, antipolitikoa) eta hiri eta herrietako masa langileen boterearen bitartez, jaiotzez goi-klaseetakoak izan arren gureta beren lehenaldiarekin apurtu eta irekitasunez langileriarekin batu direnak beren programa onartuz, aintzat hartuz.


Anarkista eta Komunisten Metodoak[aldatu]

Horratx bi metodo ezberdinen izatea. Komunistek estatu-botere politikoarekin egiteko langileen indarren antolaketa beharrezkoa dela uste dute. Sozialisto iraultzaileak Estatua suntsitzeko, edo esaera jatorrago bat nahiago baduzue, garbitzeko helburuarekin antolatzen dituzte. Komunistak aginpidearen printzipio eta erabileraren aldeko dira, sozialista iraultzaileek beren fedea askatasunean bakarrik jartzen duten bitartean. Biak dira berdin zientziaren aldekoak, zeinek siniskeria suntsitu eta fedearen lekua hartu behar duen; baina lehenek zientzia herriari inposatu nahi diote, kolektibista iraultzaileak zientzia eta jakintza hedatzen saiatzen diren bitartean, giza jendartearen talde anitzak, propagandak konbentzitu ondoren, antolatu eta konbina daitezen, berez, federazioetan, beren berezko joera natural eta benetako interesen arabera, baina inoiz ez “goreneko” jakinduria batzuek masa ezjakinei inposatutako eta aurretik eratutako plan baten arabera.

Sozialista iraultzaileek masa herritarren berezko nahietan eta benetako beharretan izadiaren iarkasle eta sendagile autoizendatu guzti horien jakinduria sakonean baino arrazoi praktiko eta jakinduria gehiago dela uste dute, zeintzuek bertan behera gelditutako izadia zoriontsu egiteko hainbeste adibide begien aurrean izanda, oraindik norabide berean lan egiten saiatzen diren. Baina sozialista iraultzaileek, ordean gizatasuna denbora luzez, denbora luzeegia, utzi izan dela agindua izaten uste dute eta beren zorigaitzen sustraia ez dela hau edo beste gobernu eran topatzen, baizik eta gobernuaren izate beraren printzipioan, delarik edozein bere izatea.

Iritzi ezberdintasun horretan datza, zein jada historikoa bihurtu den, gaur egungo komunismo zientifikoaren, eskola alemandarrak garatua eta zati batean sozialista amerikar eta ingelesek onartua eta proudhonismoaren, zabal garatua eta bere azken ondorioetara erama eta gaur herrialde latinoek onartua, arteko ezberdintasunak. Sozialismo iraultzaileak bere lehen plazaratze bikain eta praktikoa egin du Parisko Komunan.

Bandera pangermanikoan honakoa dago idatzirik: Estatuaren nola edo halako mantentze eta indartzea. Gure banderan, bandera sozialista-iraultzailean, aldiz, letra harro eta Odoltsuez grabatua dago: Estatu guztien suntsitzea, zibilizazio burgesaren garbitzea, erakunde askeen bidezko betik gorako antolaketa aske eta berezkoa, langileen jendaila kontrolagabearen antolaketa, izadi askatu osoarena, eta unibertsalki giza-mundu berri baten sorrera.

Sortu baino lehen edo hobeto esanda, herriari antolaketa berri hau eratzen lagundu aurretik, beharrezkoa da garaipen bat lortzea. Beharrezkoa da dena boteretik kentzea izan behar dena ezarri ahal izateko.