Trapu zaharrak

Wikitekatik
Trapu zaharrak
Jose Maria Iparragirre

Trapu zaharrak


1
Egunez trapu biltzen
gabean dantzan lehertzen
beti umore onean
degu pasatzen,
eta goizean goiz
kalera irtenda
lo goxuan daudenak
esnatzen ditut.

Trapero! Trapu zaharrak!

2
Atera, atera, trapuak saltzera
nik erosten ditut
modu onean
arditean prakak kuartuan albarkak
ta burni zaharrak txanponean

3
Erosten ditut trapuak
praka zahar urratuak
gona gorri zaharrak eta
atorratxuak.
Jo zak zurrumuzki
atabal soinu
dantzan egiteko
beti erana.

Trapero! Trapu zaharrak!

4
Atera, atera, trapuak saltzera
nik erosten ditut
modu onean
arditean prakak kuartuan albarkak
ta burni zaharrak txanponean

5
Eltze elbarrituak
pertza zulorik badu
arranparrillik edo
trebera zaharrik.
Inork saltzeko badauzka
librako txanponean
Ramon Batistak
erosten ditu.

Trapero!
Treberiak, eltziak...
Trapu zaharrak!

Atera, atera, trapuak saltzera
nik erosten ditut
modu onean
arditean prakak kuartuan albarkak
ta burni zaharrak txanponean