Oharra: Pedro Mari Otañoren bertso guztiak jabetza publikokoak dira, duela 80 urte baino gehiago hil zelako (1910ean). Hemengo bertsoak Alkar olerki onenak liburutik hartutakoak dira, jabetza publikoko Klasikoen gordailua bilduman dagoena.
1
Askotan esan izandu dute
gizon ikastun argiyak,
nola pixtiyak izan litezken
gure erakuslariyak; .
erlia da bat aipatzen dana,
oi zer lan arriyarriyak
jartzen dituzten gure aurrian
onek eta txingurriyak!
txepetxak berriz erakusten du
ainbeste nola aik biyak.
2
Euskal-lurreko txoriyetan dan
txikitxuena da bera;
gaztañ kolore bakarrekua,
nai bada ez da ederra:
begi argiyak, buru xanpala,
moko thenthia aurrera;
gorputza motxa, anka laburrak,
xaltokako ibillera;
xalapartako egalariya
eta kantari ergela.
3
Txotx batek aisa jasoko luke
nola karga gutxi duan,
bañan gustatzen zayo jartzia
adar sendoxiaguan;
amildu arren ez leike galdu
dakiyelako eguan;
bañan arkitzen baldin bada ere
burnizko aldamiyuan,
iru-lau aldiz xanpatutzen du
seguru ote daguan.
4
Udaberriyan lendabiziko
kabiya txepetxarena
azaldutzen da ta ezaguna
goroldiyozkua dena,
arbol gerriyan, untza tartian
du lekurik maitiena,
ta gizon askok ikusitzian
iritxpirian daguena,
osan oi dute: — zer konfiantza,
txori txar onek dubena!
5
Ta edozeñek esan lezake
berari begiratzian,
arretarikan ez dadukala
egiñ leyoken gaitzian;
ez-iduriyan ark kabiyari
beste zulua atzian
egiten diyo, andik joateko
aurrerakua tapatzian;
erakutsiyaz pentsa zagula
nola atera sartzian