1/
Urria illa ta egun
amargarrenian
festak izango dira Elgoibar
deritzan errian. Ja, jai!
2/
Korta eta Kortaberri,
Arriya ta Luzia,
lau aizkolari dutenak fama
ondo merezia.
3/
Izango dituztela
kana erdikuak,
lauren artian ebakitzeko
amasei tronkuak.
4/
Oientzako ez dira
neurri aundikuak,
zergatik dituzten pare bana
gorringo bikuak.
5/
Makiña bat urtian
da Elgoibar'kua
don Tomas Etxezarreta jauna,
ona medikua.
6/
Txit borondate ona
duala dakigu,
orregatikan omenajia
egingo diogu.
7/
Askok deitzen diotena
Arnobate'kua,
da don Antonio Arrillaga
zorionekua.
8/
Makiña bat elbarri,
bestek eziñ arren,
almena izanik, orrek sendatu
ditu Elgoibarren.
9/
Nai nuan bertsuetan
zerbait adierazi,
Ondarrabian bezela Eibarren
dirate galazi.
10/
Kastigatzia zuten
banuan merezi;
baña dakite nolabait ere
nai detela bizi.
11/
Begi hat itxutua,
bestia elbarria,
urtiak irurogei ta amalau
nere edadia. (1)
(l) Beraz, 1948 urtekoak bertso auek.
12/
Dirua irabazten det
oraindik lanian,
iñor agintari ez detela
nere aldamenian.
13/
Antziñakuak dira
gure usariyuak,
onratu biar ditugu Euskal-
Errian jayuak.
14/
Birau zakar bat ere
ez duan izkera,
iturriko ura bezin garbiya
dalako euskera.
15/
Aurrari erakutsi
euskeraz lenbizi,
erdera ere komeni da ta
biar dute ikasi.
16/
Txikitandik lanian
biar dira ezi,
jakin dezaten gero dirua
nola irabazi.
17/
Iñork ere alperrari
ez dio zorrikan,
ori egiya ez baldin bada
ez da gezurrikan .
18/
Obeki bizi nai du
langilliak, baiño
al dakizute ori gertatu
dala oraindaiño?
19/
Esposatu ziraden
Pello eta Ramona,
lanik egiten ez dute baña
bizi-modu ona.
20/
Dituzte bizi-Iagun
Maria eta Jose,
sabela ongi ase nai dute
diranian gose.
Bertso-papera, «Imp. Macazaga. - Renteria';
Makazaga'renean hertan jasoa.