Edukira joan

Uso xuria errazu

Wikitekatik
Uso xuria errazu

Egilea: Herrikoia


Uso xuria errazu


Izar batek zerutik
klaritatez beterik
Gauaz ere argitzen du
beste ororen gainetik;
dudatzen dut baduienentz
mundu huntan parerik.

Izar haren begia
hain da xarmagarria,
koloreak xuri-gorri,
perfekzionez betea,
eria ere senda liro
haren begitarteak.

Uso xuria, errazu,
nora joaiten ziren zu.
Espainiako bortuak oro
elurrez beteak dituzu;
gaurko zure ostatu
gure etxean baduzu.

Ez nau izutzen elurrak
ez eta ere gau ilunak,
maiteagatik pasa nitzake
gauak eta egunak,
gauak eta egunak,
desertu eta oihanak.

Usoa eder airean
ederrago mahainean.
Zure parerik ez dut ikusten
Espainia guztian
ez eta ere Frantzian,
eguzkiaren azpian. (Bis)

Maite nauzula diozu
nik ere maite zaituz zu.
Diozun bezala maite banauzu,
elizaz feda nezazu,
elizaz feda nezazu,
ta gero zurea nukezu.