Edukira joan

Usurbiltarrak daukate

Wikitekatik
Usurbiltarrak daukate
Herrikoia

Uso xuria errazu


Usurbil´ko kale nagusian
Txamunto´ko zapaterian
daukagu guk txoko bat maitea
euskal billera garbia.

Han egiten dira modu onian
konpondu gauza guztiak
tontuak ere arkitzen dira
pozez beterik gure artean.

Usurbiltarrak daukate
sagardua alkate (bis)
Irrintziz pozturik, bildurrak azturik
ibiltzen dira goiz arte (bis).

Sagardotxo maitea
erari pare gabea
argitu zazu mundua
arinduaz burua (bis).