Edukira joan

Wikiproiektu:Hiztegi Hirukoitza

Wikitekatik

Wikiproiektu honen helburua Larramendiren Hiztegi Hirukoitza auzolanean balidatzea da. UEUk eta Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak 2019an emandako Humanitate Digitalen bekaren helburuetako bat Larramendiren Hiztegi Hirukoitza digitalizatu eta berarekin lan egiteko moduak aztertzea izan zen. Horretarako, OCR ikasketa automatikoa egin zen eta emaitza Wikitekara igo da, Hiztegi Hirukoitza sarreran.

Hiztegi horren digitalizazioan, baina, akats txikiak daude, gehienetan letra batzuen ezagupena txikia izan delako, beste batzuetan maketazioan akatsak daudelako. Hori eskuz zuzenduta, aukera handia dugu makinek hurrengo pausoa emateko: euskararen ezagutza handitu eta Wikidata bidez hiztegigintza hobetzea. Auzolana behar da lan hori egiteko, ehunka orrialde direlako eta akatsak, gutxi izanda ere, metatzen direlako.

Nola lagun dezaket?

[aldatu]

Sinplea da, jarraitu pauso hauek:

  • 1️⃣ Sartu Aurkibide:Larramendi_1745_dictionary_body.pdf helbidean eta aukeratu zuk nahi duzun orrialde zenbakia. Gorriz badago, inork ez du oraindik gainbegiratu. Horiz badago, norbaitek egin du eta zure lana errazagoa izango da. Berdea bada, dagoeneko egina dago.
  • 2️⃣ Orrialdearen gainean dagoen "Aldatu iturburu kodea" botoiari sakatu. Ezkerrean izango duzu testu digitala, eskuman jatorrizkoa. Biak alderatu eta, akatsen bat aurkitzen baduzu, zuzendu.
  • 3️⃣ Behin aldaketa guztiak eginda (uste duzunean ez dagoela akats gehiago) behean aukeratu hurrengo fasea (gorriz badago, horiz jarri, horiz badago, berdez) eta sakatu gorde botoia. Kitto!