Wikiteka:Administratzaileak
Administratzaileak Wikitekan ekintza bereziak egiteko ahalmen teknikoa eman zaien lankide taldea dira. Kontuan izan ezazu Wikitekan ez dagoela lankideen arteko hierarkiarik, eta horrenbestez administratzaileak ez direla beste wikilariak baino goragokoak; aitzitik, administratzaileak Wikitekaren garbitzaileak dira, Wikiteka txukun izateko ardura hartu duten boluntario xumeak, administratzaileen logotipoak berak garbi adierazten duenez. Besterik erabaki ezean, administratzaile titulua betirako ematen da, komunitateak kontrakoa esan badezake ere. Administratzaile batek urtebetean ez badu ekintza administratiborik egin, bere izaera galduko du.
Ingelesez sysops, system operators edo administrators deitu ohi zaie. Besteak beste, ondorengo ekintza hauek egin ditzakete (edo, hobeto esanda, ekintza hauek egiteko ardura hartzen dute, Wikitekaren onerako):
- Erregistraturikoen eta anonimoen IP helbideak blokeatu edo desblokeatu.
- Orriak babestu eta babestutako orrietan aldaketak egin.
- Orriak eta irudiak ezabatu, Euskal Wikitekan argitaratzeko desegokiak badira (hala ere, orriak 5.000 berrikuspen baino gehiago baditu, administratzaileek ezingo dute ezabatu).
- Sortu ezin diren artikulu izenak baliogabetu.
- Ezabatutako orriak eta irudiak ikusi (historia) eta berreskuratu.
- Orrien historian aldaketak ezkutatu eta atzera agerrarazi.
- Wikilari baten azken aldaketak atzera bota.
- Sistemako mezuak aldatu.
Administratzaile izan nahi baduzu, begira ezazu ea baldintzak betetzen dituzun; baiezkoan, abia ezazu eztabaida bat Txokoan.
Administratzaileen hautaketa
[aldatu]Euskarazko Wikitekako administratzaileen hautaketa bozketa bidez egiten da. Kargua hartu nahi duen orok, gutxieneko baldintza batzuk bete behar ditu edizio-kopuruari eta Wikitekan egiten duen lanaren inguruan. Baldintza betetzen badira, bere burua aurkeztu dezake administratzaile izateko, Txokoan. Bozketan baiezkoa ateratzen bada, burokrata batek administratzaile bihurtuko du onartutako hautagai hori.
Administratzaile izaera galtzea
[aldatu]Besterik erabaki ezean, administratzaile titulua betirako ematen da, komunitateak kontrakoa esan badezake ere. Administratzaile batek urtebetean ez badu ekintza administratiborik egin, bere izaera galduko du.