Edukira joan

Wikiteka:Zer da Wikiteka?

Wikitekatik

Wikiteka (ingelesez Wikisource) wikian dagoen testu eduki askeko Interneteko liburutegi digitala da, Wikimedia Fundazioak kudeatutakoa. Wikiteka da proiektu osoaren izena, baita proiektu horretako ale bakoitzaren izena ere, non ale bakoitza hizkuntza desberdin bati dagokion. Beraz, hizkuntza askotako iturriek osatzen dute Wikiteka.


Historia

[aldatu]

Wikiteka – jatorrian Project Sourceberg deitua, Gutenberg Proiektuaren hitz-joko gisa – 2003ko azaroan abiatu zen eta helburu nagusia Wikipediako artikuluei euskarri dokumentala ematea zen. Hazkuntza azkarra izan zuen eta 2005eko maiatzerako 20.000 testu unitate erdietsi zituen hainbat hizkuntzetan.

2005eko abuztuan eta irailean Wikiteka hizkuntzen araberako hainbat azpidomeinutan banatu zen.

Euskarazko Wikitekak 2018ko apirilean lortu zuen azpidomeinu propio izatea, eta Wikipediako komunitatean egindako bozketaren arabera, ingelesezko eta jatorrizko Wikisource erabili beharrean Wikiteka hitza erabiltzea erabaki zen.

Wikitekaren historiari buruz gehiago jakiteko, ikus:

Zer sartzen den eta zer ez Wikitekan

[aldatu]

Wikitekan sartzen direnen artean:

  1. Jatorrizko testuak edozein egilek aurretik argitaratutakoak.
  2. Itzulpenak, jatorrizko testuenak.
  3. Dokumentua historiakoak tokiko zein nazioarteko interesa dutenak.
  4. Bibliografiak, Wikitekan lanak dituzten egileenak.

Bistan da, ekarpenak ez dira zerrenda honetara mugatzen.


Wikitekatik kanpo geratzen direnen inguruko zenbait irizpide:

  1. Copyright urraketak, hau da, egile eskubideak urratzen dituzten testuak.
  2. Jatorrizko idazkiak proiektuko lankide batenak direnean.
  3. Matematikako datuak, formulak eta taulak.
  4. Iturburu kodeak (ordenagailuentza)
  5. Estatistika jatorria duten datuak (adibidez, hauteskundeen emaitzak)