Winston Churchill-en hitzaldia
Aukera eder eta paregabea dute orain gure herrialdeek. Hori onartu ezean edo pasatzen utziz gero, etorkizunak luzaroan aurpegiratuko liguke galdutako aukera. (...) Zientziaren hego distiratsuetan ezkutaturik hel daiteke harri aroa. (...) Ibil zaitezte tentuz, benetan diotsuet, beharbada ez da ia denborarik geratuko...
Altzairuzko errezela jaitsi da kontinente gainera, hasi Baltikoko Stettin-etik eta Adriatikoko Triesteraino. Haren atzean daude Erdialdeko eta Ekialdeko Europako antzinako estatuen hiriburu guztiak (...) eragin-eremu sobietarrean daude —horrela deitu behar diot— hiri ospetsu horiek guztiak, era berean inguruko herriak eta denek batera osatzen dituzten herrialdeak; eta eraginpean ez ezik, Moskuren kontrol izugarriaren azpian ere bai, eta, kasu askotan, areagotzen ari da kontrola. (...) Gure lagun errusiarrek gerran izan zuten jokabidea ikusita, konbentzituta nago ez dutela ezer miresten indarra baino gehiago; halaber, ez dutela ezer errespetatzen ahultasuna baino gutxiago. Berehala elkartu beharra dago ingeles hizkuntza duten herriak, errusiarren abenturarako eta gutiziarako tentazioak eragotziko badira.
Westminster College, Fulton, Missouri, 1946ko martxoaren 5a.
Iturria: Martínez Rueda, F. eta Aizpuru Murua, M. (2011): Gaur egungo munduaren historia 1945-2009, UEU, Bilbo, 44.
Testu hau Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak UEUrekin egindako akordioari esker igo da, eta Creative Commons Aitortu PartekatuBerdin 3.0 Lizentziapean argitaratu da.
This text has been uploaded within the agreement between Basque Wikimedians User Group and UEU and is licensed under a Creative Commons Attribution ShareAlike 3.0 License. | |