XVI. mendeko espioitza gutunak/15. gutuna
←14. gutuna | XVI. mendeko espioitza gutunak (1597-1598) 15. gutuna |
16. gutuna→ |
Agiria: AGS E181 SF |
Transkripzioa Jauna: corteco berry aditou doudan bezain laster estout / faltatou nay izan zeure senoriary parte egitera. Lenbizico / berria: daGramonteco jaunac eguiten dio corte Lorrenaco / andre alhargun baten allabary, hamabors urthetacoary, / eta ditou ehun milla escoutu escuan dote. Laster esconduco / dira, baldin erregueren maiestatearen Nantesen gaignera / joateac luzatzen es baldin badu. Haren maiestatea Fontaneble/ra partizera doha, eta handic Bloysa, eta guero baldin / han Mercurarequin accordatzen es baldin bada, Nantesen / guaignera doha. Ia partitou dira Paristic hamaby edo / hamabors pieza canon Bloysco alderat. Conestable jauna / eta marechal Biron Picardian daudes deusic han higuy / es tadin amoreagatic. Haren maiestatea Bretanian egonen da. / Bitartean estaquy nihorc oraino guienan nor isanen de: / lieutenant general erreguerenzat: marechal Bironec estou / nahy isan, erreguec bilha egorry du Alfonso corso, baina / badiote harc ere estuela recebitu nahy. Oray etorry diren / berriac ogec dira, jauna, eta mana naza bere serbizuan. |
Grafia gaurkotuaz Jauna: korteko berri aditu doudan bezain laster eztut faltatu nai izan zure señoriari parte egitera. Lenbiziko berria: d'Agramonteko jaunak egiten dio korte Lorrenako andre alhargun baten alabari, hamaborz urthetakoari, eta ditu ehun milla ezkutu eskuan dote. Laster ezkonduko dira, baldin erregeren maiestatearen Nantesen gaiñera joateak luzatzen ez baldin badu. Haren maiestatea Fontanebleaura partitzera doha, eta handic Bloisa, eta gero baldin han Mercurarekin akordatzen ez baldin bada, Nantesen gaiñera doha. Ja partitu dira Paristik hamabi edo hamaborz pieza kanon Bloisko alderat. Konestable jauna eta marexal Biron Pikardian daudez deusik han higi eztadin amoreagatik. Haren maiestatea Bretanian egonen da. Bitartean eztaki nihork oraino Guienan nor izanen de[n] lieutenant jeneral erregerentzat; marexal Bironek eztu nahi izan. Erregek bilha egorri du Alfonso korso, baina badiote hark ere eztuela rezebitu nahi. Orai etorri diren berriak oiek dira, jauna, eta mana naza bere serbitzuan |