XVI. mendeko espioitza gutunak/20. gutuna
←19. gutuna | XVI. mendeko espioitza gutunak (1597-1598) 20. gutuna |
Agiria: AGS E181 SF |
Transkripzioa Jauna: orandic ezcin gastiga nizacoie / zure senoriary cer quantitate mercaduria / dens, zeren orandic ezpaita adrezatu deusic / behar den bezala: pacqueta compli dadinean / behar den bezala, orduan eztut faltatuco abisacera. / Inglesen berriric ezin gastiga niazacoyo zure / senoriary gastigatu diodan baino berry / frescoagoric zeren beroc ere ezpaitaquie. Hirur / egoun oyetan emen daduzat irur angles festeia/zen, zerbait jaquin nahiz, baina eztaquie, / diodan bezala, deusic. Egun gousties daude / begira ounzien, orduan jaquingo dugou berry / seguric. Arochelatic gizon bat etorry omen da, / eta omen dio ezin eregeren magestateary et(?) / Nantes erendatu zayola, eta duc de Mercura preso / berequin eraman duela. Aur da presentean nic / gastiga hal dezaquedan gustia eta adieu. |
Grafia gaurkotuaz Jauna: orandik ezin gastiga nizakoie zure señoriari zer kuantitate merkaduria denz, zeren orandik ezpaita adrezatu deusik behar den bezala: paketa konpli dadinean behar den bezala, orduan eztut faltatuko abisatzera. Inglesen berririk ezin gastiga niazakoio zure señoriari gastigatu diodan baino berri freskoagorik, zeren berok ere ezpaitakie. Hirur egun oietan emen dadutzat irur angles festeiatzen, zerbait jakin nahiz, baina eztakie, diodan bezala, deusik. Egun guztiez daude begira unzien, orduan jakingo dugu berri segurik. Arroxelatik gizon bat etorri omen da, eta omen dio ezin erregeren maiestateari Nantes errendatu zaiola, eta duk de Mercura preso berekin eraman duela. Aur da presentean nik gastiga hal dezakedan guztia eta adiu. |