Zibilak esan naute

Wikitekatik
Ume eder bat
Jose Maria Iparragirre

Zibilak esan naute


1
Zibilak esan naute,
biziro egoki,
Tolosan behar dala
gauza erabaki,

giltzapian sartu naute,
poliki-poliki,
negar egingo luke
nere amak baleki.

2
Jesus tribunalian
zutenian sartu,
ez zion Pilatosek
kulparik bilatu;

neri ere arkitu ez arren
ez didate barkatu;
zergatik ez dituzte
eskuak garbitu.

3
Kartzelatik atera,
fiskalen etxera,
abisatu zidaten
joateko berehala,

ez etortzeko gehiago
probintzi honetara;
orduan hartu nuen
Santander aldera.