Edukira joan

Amerikako Demokrazia I/Oharrak (bigarren zatia)

Wikitekatik

Amerikako demokrazia I

Amerikako Demokrazia I  (1835-1840)  Alexis Tocqueville, translated by Xabier Mendiguren Bereziartu
Oharrak (bigarren zatia)
Klasikoen Bildumaren parte. Itzultzaileen baimenarekin igota, jatorrizko liburua Domeinu Publikoan dago. Proiektu honi buruz gehiago jakiteko, bisita ezazu Wikiteka:Klasikoen bilduma

Oharrak

1 Obra honen lehen edizioa argitara eman nuen garaian, M. Gustave de Beaumont, Amerikara egin nuen bidaian lagun izan nuena, artean lanean ari zen bere Marie, ou l’Esclavage aux Etats-Unis delako liburuan, geroago agertu delarik. M. de Beaumonten helburu nagusia, gizarte angloamerikarrean beltzek duten egoera nabarmendu eta ezagutaraztea izan da. Beraren obrak argitasun bizi eta berria botako du esklabutzaren gaiaren gain, erabakiorra den arazoa errepublika batuentzat. Ez dakit huts egingo dudan, baina iruditzen zait M. de Beaumonten liburuak, bertan zirrarak eta ikuskizunak bilatu nahi dituztenei biziki interesatu ondoren, are arrakasta sendoago eta iraunkorragoa lortuko duela ikuspegi zintzoak eta egia sakonak aurkitu nahi dituzten irakurleen artean, batez ere.

2 Lege- eta administrazio-arloko dokumentuak beti esker onez gogoratuko dudan prestutasunez eman zizkidaten. Honela nire ikerlanean lagundu didaten funtzionari amerikarren artean, batez ere Mr. Edward Livingston aipatuko dut, orduan estatu-idazkari (gaur egun ministro botereguzti-


duna Parisen). Kongresuan egin nuen egonaldian, Mr. Livingstonek iritsarazi zizkidan gobernu federalari buruz ditudan dokumentu gehienak. Mr. Livingston, bere idazkiak irakurtzean maitagarri gertatzen den gizon bakan horietako bat da, ezagutu aurretik ere miresten eta ohoratzen direnetakoa, atsegina delarik horrelakoei esker ona zor izatea.

3 1.341.649 milia. Ikus Darby’s View of the United States, 469. or. Milia hauek 2.000 toesako lekoatara murriztu ditut.

4 Frantziak 35.181 lekoa karratu ditu.

5 Red ibaia.

6 2.500 milia, 1.032 lekoa. Ikus Description des Etats-Unis, Warden-ena, I. bol., 166. or.

7 1.364 milia, 563 lekoa. Ikus id., I. bol., 169. or.

8 Missouri. Ikus id., I. bol., 132. or. (1.278 lekoa).

9 Arkansas. Ikus id., I. bol., 188. or. (897 lekoa).

10 Red ibaia. Ikus id., I. bol., 190. or. (598 lekoa).

11 Ohio. Ikus id., I. bol., 192. or. (490 lekoa).

12 Illinois, San Pedro, San Frantzisko, Moingona. Goian aipaturiko neurrietan, legezko milia (statute mile) eta 2.000 toesako posta-lekoa hartu ditut oinarritzat.

13 100 milia.

14 900 milia inguru.

15 Antilletako itsasoan urak hain gardenak direnez, dio Malte-Brun-ek, V. bol., 726. or.an, koralak eta arrainak 60 besoko sakoneran ere ikusten dira. Itsasuntziak airean dabilela ematen du; halako zorabio batek hartzen du bidaiaria bere begirada isurkin gardenean zehar itsaspeko lorategien erdian murgiltzen duenean, non maskorrek eta urre-arrainek dir-dir egiten duten itsasorbel eta algen sasi artean.

16 Geroztik antzekotasun batzuk aurkitu dira Ipar Amerikako indioen itxurapen fisiko, hizkuntza eta azturen, eta tungusak, mantxuak, mongolak, tataroak eta Asiako beste tribu ibiltari batzuenen artean. Azken hauek Bering itsasartetik hurbil kokaturik daude, eta pentsa daiteke antzinako garaietan etorri ahal izan zirela Amerikako kontinente hutsa jendeztatzera. Baina zientzia ez da oraindik puntu hau argitzera iritsi. Gai honetaz, ikus Malte-Brun, V. bol.; M. de Humboldt-en obrak; Fischer, Conjectures sur l’origine des Américains; Adair, History of the American Indians.

17 Jefferson lehendakariak dioenez (Notes sur la Virginie, 148. or.), irokiarren artean, indar handiagoek erasoturik, ihes egin nahi ezta edo beren herrialdearen suntsipenaren ondoren bizirik jarraitu nahi gabe ikusi izan dira zaharrak, eta heriotzari erronka egiten, galiarrek Erroma erraustu zutenean antzinako erromatarrek bezala.

Aurrerago, 150. or.an:  "Ez dago kasu bakar bat ere", dio berak,  "indio bat etsaien menpe erori eta bizia barkatzeko eskatu duenik. Aitzitik, presoak, nolabait esateko, garaileek heriotza eman diezaioten bilatzen du, era guztietara irainduz eta horretara eraginez".

18 Ikus Histoire de la Louisiane, Lepage-Dupratz-ena; Charlevoix, Histoire de la Nouvelle-France; Rev. Hecwelder-en Gutunak, Transactions of the American Philosophical Society, I. bol.; Jefferson, Notes sur la Virginie, 135-190 orr. Jeffersonek esaten duena, batez ere, pisu handikoa da, idazlearen meritu pertsonalagatik, bere egoera bereziagatik eta idatzi zuen mendeko positibismo eta zehaztasunagatik.

19 Ingalaterrako koroak 1609an emandako kartak, beste klausula batzuen artean, kolonoek urre- eta zilar-meatzetako emaitzaren bostetik bat koroari ordaindu behar ziotela ezartzen zuen. Ikus Vie de Washington, Marshall-ena, I. bol., 18-66 orr.

20 Kolono berrietako asko, Stith-ek dioenez (History of Virginia), familia desbideratuetako gazteak ziren, etorkizun laidagarrietatik urruntzeko gurasoek hara bidaliak; gainerakoak morroi izanak, maulaz porrot egindakoak, gizaki galduak eta antzerako beste batzuk ziren, lapurreta eta suntsiketak egiteko egokiagoak koloni establezimendua finkatzeko baino. Jende-saldo hau buruzagi albarazaleek erraz eraman zuten bitxikeria eta gehiegikerietara. Ikus, Virginiako historiari buruz, ondorengo obra hauek: History of Virginia from the first Settlements to the year 1624, Smith-ena; History of Virginia, William Stith-ena; History of Virginia from the earliest period, Beverley-rena, 1807an frantsesera itzulia.

21 Geroago joan ziren kolonian ezartzera Ingalaterrako zenbait lurjabe aberats.

22 Esklabutza 1620. urte inguruan sartu zen, itsasuntzi holandar batek hogei beltz lehorreratu zituenean James ibaiaren ertzean. Ikus Chalmer.

23 Ingalaterra Berriko estatuak Hudsonen ekialdera kokaturikoak dira; sei dira gaur egun: Connecticut, Rhode Island, Massachusetts, Vermont, New Hampshire eta Maine.

24 New England’s Memorial, 13. or., Boston, 1826. Ikus halaber Hutchinson-en Histoire delakoa, II. bol., 440. or.

25 New England’s Memorial, 23. or.

26 Harkaitz hau gurtza-gai bihurtu da Estatu Batuetan. Beronen zatiak, ardura handiz zainduak, Batasuneko hainbat hiritan ikusi ditut. Ez al du honek argi eta garbi erakusten gizakiaren ahalmena eta handitasuna beraren ariman dagoela oso-osorik? Horra hor, doilor batzuen oinek une batez harri bat ukitu, eta harri hori ospetsu bihurtzen da; herri handi baten begirada erakartzen du; berorren hondarrak gurtu egiten dira, eta hautsa urrutian ere banatu. Zer gertatu da, ordea, hainbeste jauregitako ataurreez? Nor arduratzen da horietaz?

27 New England’s Memorial, 35. or.

28 1638an Rhode Island-eko estatua sortu zuten migrariak, 1637an New Haven-en ezarri zirenak, 1639an Connecticut-eko lehen biztanleak eta 1640an Providence fundatu zutenak ere gizarte-kontratu bat eginez hasi ziren, interesatu guztien onespenera aurkeztu zelarik. Pitkin’s History, 42. eta 47. orr.

29 Hau izan zen New Yorkeko estatuaren kasua.

30 Maryland, Carolinak, Pennsylvania eta New Jersey kasu honetan zeuden. Ikus Pitkin’s History, I. bol., 13-31. orr.

31 Ikus Historical Collection of State Papers and other authentic documents intended as materials for an history of the United States of America, by Ebeneser Hazard, printed at Philadelphia MDCCXCII delako obran, beren eduki eta benetakotasunagatik paregabea den dokumentu-kopuru handi bat, kolonien lehen garaiari buruzkoak, eta beste batzuen artean Ingalaterrako koroak emandako hainbat karta, eta kolonietako gobernuen lehen egintzak.

Ikus halaber karta horietaz guztiez Mr. Storyk, Estatu Batuetako Auzitegi Goreneko epaileak, bere Commentaire sur la Constitution des Etats-Unis delakoaren sarreran egiten duen azterketa.

Dokumentu hauetatik guztietatik ondorioztatzen denez, ordezkapen-gobernuaren printzipioak eta askatasun politikoaren kanpo-formak ia sorrera-sorreratik sartu ziren kolonia guztietan. Printzipio hauek garapen handiagoa izan zuten iparraldean hegoaldean baino; egon, ordea, alde guztietan zeuden.

32 Ikus Pitkin’s History, I. t., 35. or. Ikus The History of the Colony of Massachusetts, Hutchinson-ena, I. bol. 9. or.

33 Ikus id., 42-47. orr.

34 Justiziako prozedura eta auzitegietako lege kriminal eta zibilen ezarpenean, Massachusettseko biztanleak aldendu egin ziren Ingalaterran jarraituriko usadioetatik. 1650ean erregearen izena ez da jadanik agindu judizialen buruan azaltzen. Ikus Hutchinson, I. bol., 452. or.

35 Code of 1650, 28. or. (Hartford, 1830).

36 Ikus halaber Hutchinsonen Histoire delakoan, I. bol. 435-456 orr.etan, Massachusettseko koloniak 1648an onarturiko kode penalaren azterketa; kode hau Connecticutekoaren antzeko printzipioetan oinarrituz egina dago.

37 Adulterioa heriotzaz zigortzen zuen Massachusettseko legeak ere, eta Hutchinsonek I. bol.eko 441. or.an dioenez, hainbat pertsonak izan zuen heriotza krimen honengatik; honi buruz anekdota bitxi bat kontatzen du, 1663. urtekoa. Emakume ezkondu batek maitasun-harremanak izan omen zituen gazte batekin; emakumea alargundu egin zen, eta gaztearekin ezkondu; hainbat urte igaro eta gero, jendea susmatzen hasi zen senar-emazte haien artean lehenago izandako kidetasuna, eta kriminalki pertsegitu zituzten; preso sartu eta gutxigatik ez zituzten biak heriotzara kondenatu.

38 Code of 1650, 48. or. Dirudienez, epaileek batzuetan metatu egiten zituzten zigor hauek, 1643an emandako epai batean ikus daitekeenez (114. or., New Haven Antiquities); han esaten da Margaret Bedfort, egintza zehagarrien errudun, zigorkatu egingo dutela, eta gainera beraren gaizkide Nicolas Jemmings-ekin ezkondu beharko duela.

39 New Haven Antiquities, 104. or. Ikus halaber Hutchinsonen Histoire delakoan, I. bol.eko 435. or.an, beste judizio batzuk, hau bezain harrigarriak.

40 Code of 1650, 50. eta 57. orr.

41 Id., 64. or.

42 Id., 44. or.

43 Hau ez zen Connecticutekoa bakarrik. Ikus, beste batzuen artean, 1644ko abenduaren 13an Massachusettsen aldarrikaturiko legea, anabaptistak erbestera kondenatzen zituena. Historical Collection of State Papers, I. bol., 538. or. Ikus halaber 1656ko urriaren 14an kuakeroen kontra argitaraturiko legea:  "Kontuan izanik kuakeroak deritzen heresen sekta madarikatua eratu dela..." Ondoren, herrialdera kuakeroak ekartzen dituzten itsasuntzietako kapitainei isun handiak ezartzen dizkieten xedapenak datoz. Sartzea lortzen duten kuakeroak zigorkatu egingo dituzte eta presondegira eramango, bertan lan egin dezaten. Beraien iritziak defenditzen dituztenei, lehenik isuna ezarriko zaie, gero presondegira kondenatu eta probintziatik kanporatuko. Bilduma berbera, I. bol., 630. or.

44 Massachusettseko lege penalean, kanporatua izan ondoren kolonian berriro hanka jartzen duen apaiz katolikoak heriotza-zigorra izango du.

45 Code of 1650, 96. or.

46 New England’s Memorial, 316. or.

47 1638ko Konstituzioa, 17. or.

48 1641ean Rhode Islandeko batzar nagusiak aho batez aldarrikatu zuen demokrazia zela estatuko gobernua, eta boterea pertsona askeen multzoan oinarritzen zela, legeak egiteko eta hauek betearazteko eskubidea zuten bakarrak. Pitkin’s History, 47. or.

49 1638ko Konstituzioa, 12. or.

50 Code of 1650, 70. or.

51 Code of 1650, 80. or.

52 Code of 1650, 78. or.

53 Id., 49. or.

54 Ikus Hutchinsonen Histoire, I. bol., 455 or.

55 Code of 1650, 86. or.

56 Id., 40. or.

57 Id., 90. or.

58 Code of 1650, 38. or.

59 Mather’s Magnalia Christi Americana, II. bol., 13. or.

Hitzaldi hau Winthrop-ek egin zuen; magistratu gisa, egintza arbitrarioak zertu izanaz akusatzen zuten; hitzaldia egin ondoren, zeinen zati bat aipatu dudan oraintxe, txalo artean absolbitu zuten, eta ordudanik estatuko gobernari berrautatu zuten beti. Ikus Marshall, I. bol., 166. or.

60 Badira, noski, kauziorik onartzen ez duten krimen batzuk, baina oso gutxi dira.

61 Ikus Blackstone eta Delolme, I. lib., X. kap.

62 Oinordetza-legeak esatean, jabea hil ondoren ondasunen geroa arautzea helburu nagusitzat daukaten lege guztiak sartzen ditut hor.

Ordezkotza-legea ere horietakoa da; egia da hil arte jabeari bere ondasunez baliatzen ez uzteko ondorioa ere baduela; baina ondasunak gordetzeko obligazio hori oinordekoagana oso-osorik irits daitezen bakarrik ezartzen dio. Ordezkotza-legearen helburu nagusia, beraz, jabea hil ondoren ondasunen geroa arautzea da. Gainerakoa, erabiltzen duen baliabidea da.

63 Ez dut esan nahi lurjabe txikiak hobeto lantzen duenik, baina bai gogotsu eta arretatsuago, eta lanaren poderioz lortzen du trebetasunaren aldetik falta zaiona.

64 Lurra izanik jabetzarik sendoena, noizean behin aurkitzen da jende aberatsik, lurra lortzeko sakrifizio handiak egiteko prest dagoena eta gainerakoa segurtatzeko bere irabazien zati dezentea gogoz galtzen duena. Baina hauek salbuespenak dira. Jabetza higiezinekiko zaletasuna behartsuen artean bakarrik aurkitzen da normalean. Lurjabe txikiak, handiak baino jakintzargi, irudimen eta grina gutxiago duenak, orokorrean bere jabetza handitzeko irrika baino ez du izaten, eta sarritan gertatzen da oinordetzek, ezkontzek edo merkatal aukerek horretarako baliabideak ematen dizkiotela poliki-poliki.

Jendea lurra zatitzera daraman joeraren ondoan, bada beste bat batzera daramana. Joera hau, jabetzak mugagabeki zatitzea eragozteko aski dena, sarritan ez da behar hainbat indartsua lur-aberastasun handiak sortzeko, eta are gutxiago familia berberetan eusteko.

65 Marylandeko Konstituzioari 1801ean eta 1809an egindako zuzenketak.

66 Udalerriak Massachusettseko estatuan 305 ziren 1830ean; biztanleak 610.014; eta honek batez beste 2.000 biztanle inguru ematen du udalerri bakoitzeko.

67 Arau berberak ezin zaizkie udalerri handiei aplikatu. Hauek normalean alkate bat eta bi adarretan banaturiko udal-gorputza izaten dute; baina hau lege batek baimendu beharreko salbuespena da. Ikus 1822ko otsailaren 22ko legea, Boston hiriaren ahalmenak arautzen dituena. Laws of Massachusetts, II. bol., 588. or. Hiri handiei aplikatzen zaie hau. Halaber sarri gertatzen da hiri txikiak administrazio partikular baten menpe egotea. 1832an 104 udalerri zeuden honela administraturik New Yorkeko estatuan (William’s Register).

68 Horietako hiru aukeratzen dira udalerri txikienetan, bederatzi handienetan. Ikus The Town Officer, 186. or. Ikus halaber Massachusettseko lege garrantzizkoenak selectmenei buruzkoak: 1786ko otsailaren 20ko legea, I. bol., 219. or.; 1796ko otsailaren 24koa, I. bol., 488. or.; 1801eko martxoaren 7koa, II. bol., 45. or.; 1795eko ekainaren 16koa, I. bol., 473. or.; 1808ko martxoaren 12koa, II. bol., 186. or.; 1787ko otsailaren 28koa, I. bol. 302. or.; 1797ko ekainaren 22koa, I. bol., 539. or.

69 Ikus Laws of Massachusetts, I. bol., 250. or.; 1786ko martxoaren 23eko legea.

70 Ibid.

71 Magistratu hauek guztiak egon badaude praktikan.

Udal-magistratu guztion egitekoen xehetasunak ezagutzeko, ikus The Town Officer liburua, Isaac Goodwin-ena, Worcester, 1829; baita Massachusettseko lege orokorren bilduma ere, 3 bol., Boston, 1823.

72 Ikus Laws of Massachusetts, 1786ko martxoaren 23ko legea, I. bol., 250. or.

73 Ibid., 1786ko otsailaren 20ko legea, I. bol., 217. or.

74 Ikus bilduma bera, 1789ko ekainaren 25eko legea, I. bol., 367. or.; eta 1827ko martxoaren 8ko legea, III. bol., 179. or.

75 Ikus 1821eko otsailaren 14ko legea, Laws of Massachusetts, I. bol., 551. or.

76 Ikus 1819ko otsailaren 20ko legea, Laws of Massachusetts, II. bol., 494. or.

77 Gobernariaren Kontseilua hautapenezko gorputza da.

78 Ikus 1781eko azaroaren 2ko legea, Laws of Massachusetts, I. bol., 61. or.

79 Ikus The Town Officer, batez ere Selectmen, Assessors, Collectors, Schools, Surveyors of highways... hi‑tzak. Beste askoren arteko adibide bat: Estatuak debekatu egiten du igandean arrazoirik gabe bidaiatzea. Tythingmen, udal-ofizialak, dira bereziki arduratu behar dutenak legea bete dadin.

Ikus 1792ko martxoaren 8ko legea, Laws of Massachusetts, I. bol., 410. or.

Selectmenek prestatzen dituzte gobernaria aukeratzeko hauteskunde-zerrendak eta boto-zenbaketaren emaitza errepublikako idazkariari helarazten diote. 1796ko otsailaren 24ko legea, id., I. bol., 488. or.

80 Adibidez, selectmenek baimentzen dute estolderiaren eraikuntza, abere-hiltegiak egiteko lekuak aukeratzen dituzte, baita ingurukoentzat kaltegarri den merkataritza-mota non ezar daitekeen erabakitzen ere.

Ikus 1785eko ekainaren 7ko legea, I. bol., 193. or.

81 Adibidez, selectmenek zaintzen dute herri-osasuna gaitz kutsagarrien kasuan, eta beharrezko neurriak hartzen dituzte bake-epaileekin batera. 1797ko ekainaren 22ko legea, I. bol., 539. or.

82 Ia diot, udal-bizitzako zenbait gora-behera, bake-epaileek beren banakako gaitasunez arautzen baitituzte, edota bake-epaileek gorputz gisa bilduta konderriko hiriburuan. Adibidez, bake-epaileak dira lizentziak ematen dituztenak. Ikus 1787ko otsailaren 28ko legea, I. bol., 297. or.

83 Portaera oneko ziurtagiria, selectmenek emana, aurkezten dutenei bakarrik ematen zaie lizentzia. Selectmenek uko egiten badiote ziurtagiri hau emateari, pertsonak sesio-auzitegian bilduriko bake-epaileei aurkez diezaieke erreklamazioa, eta hauek eman egin diezaiokete lizentzia. Ikus 1808ko martxoaren 12ko legea, II. bol., 186. or. Udalerriek arautegiak (bylaws) egiteko eskubidea dute, eta betearaztekoa ere bai, kopuru finkoko isunak ezarriz; baina arautegi hauek sesio-auzitegiak onetsi behar ditu. Ikus 1786ko martxoaren 23ko legea, I. bol., 254. or.

84 Massachusettsen, konderriko administratzaileei udalerriko administratzaileen ekintzak baloratzera dei egiten zaie sarri; baina, aurrerago ikusiko denez, botere judizial diren aldetik egiten dute azterketa hori, eta ez agintari administratibo bezala.

85 Adibidez, eskoletako udal-batzordeek eskolaren egoerari buruzko txosten bat egin behar dute urtero eta errepublikako idazkariari eman. Ikus 1827ko martxoaren 10eko legea, III. bol., 183. or.

86 Aurrerago ikusiko dugu zer den gobernaria; oraindanik esan behar dut estatu osoko botere exekutiboaren ordezkari dela gobernaria.

87 Ikus Massachusettseko Konstituzioa, II. kap., I. sekzioa, 9. paragrafoa; III. kap., 3. paragrafoa.

88 Adibide bat beste askoren artean: gaitz kutsakorrak jotako herrialderen batetik atzerritar bat iristen da udalerrira. Gaixo jartzen da. Bi bake-epailek, selectmenen adostasunez, beste nonbaitera eraman eta zaintzeko agindua eman diezaiokete konderriko sheriffari. 1797ko ekainaren 22ko legea, I. bol., 540. or.

Oro har, administrazio-bizitzako egintza garrantzizko guztietan esku hartzen dute bake-epaileek, izaera erdi judiziala emanez.

89 Kopuru handiena diot, zeren eta zenbait delitu administratibo auzitegi arruntei baitagozkie. Adibidez, udalerri batek uko egiten badio bere eskoletarako behar diren fondoak emateari, edo eskola-batzordea izendatzeari, dezenteko isuna ordainarazten zaio. Supreme judicial court, edo common pleas, delako auzitegia izaten da isun hau erabakitzen duena. Ikus 1827ko martxoaren 10eko legea, III. bol., 190. or. Id. udalerri batek uko egiten badio gerrarako munizioaren hornikuntza egiteari. 1822ko otsailaren 21eko legea, II. bol., 570. or.

90 Bake-epaileek, beren banakako gaitasunez, udalerri eta konderrien gobernuan esku hartzen dute. Udal-bizitzako egintzarik garrantzizkoenak berorietako bakar baten eskuhartzeaz egiten dira orokorki.

91 Konderriarekin zerikusia duten gauzak, sesio-auzitegiaren ardurapeko direnak, ondorengo hauetara mugatzen dira: 1.º Presondegi eta justizi auzitegien eraikuntza. 2.º Konderriko aurrekontuaren proiektua (estatuko legislaturak bozkatzen du). 3.º Honela bozkaturiko zergen banaketa. 4.º Zenbait patenteren banaketa. 5.º Konderriko errepideen eraikuntza eta konponketa.

92 Honela, errepide-kontua denean, sesio-auzitegiak erabakitzen ditu, epaimahaiaren laguntzaz, egiteari buruzko eragozpen gehienak.

93 Ikus 1786ko otsailaren 20ko Legea, I. bol., 217. or.

94 Bada zeharkako era bat udalerriari obediarazteko. Legeak errepideak egoera onean mantentzera behartzen ditu udalerriak. Mantenu honetarako behar diren fondoak ez badituzte bozkatzen, errepideen ardura duen udal-magistratuak baimena du beharrezko dirua ofizioz biltzeko. Partikularren aurrean bideen egoera txarraren erantzule bera denez, eta haiek sesio-auzitegiaren aurrean auzitara eraman dezaketenez, badago ziurtasuna legeak ematen dion aparteko eskubide hori udalerriaren kontra erabiliko duena. Honela, funtzionaria mehatxatuz, sesio-auzitegiak udalerria behartzen du obeditzera. Ikus 1787ko martxoaren 5eko legea, I. bol., 305. or.

95 Massachusettseko Legea, II. bol., 45. or.

96 Adibidez, udalerri batek, setati, ez badu aholkularirik izendatu nahi, sesio-auzitegiak izendatzen du, eta honela aukeraturiko magistratuek magistratu hautetsiek bezalakoxe ahalmenak dituzte. Ikus lehen aipaturiko 1787ko otsailaren 20ko legea.

97 Sesio-auzitegiaren aurrean diot. Bada magistratu bat auzitegi arruntetan ministerio publikoaren funtzioetako batzuk betetzen dituena.

98 Epaimahai handiak beharturik daude, adibidez, errepideen egoera txarraz auzitegiak ohartaraztera. Massachusettseko Legea, I. bol., 308. or.

99 Esate baterako, konderriko diruzainak ez baditu bere kontuak aurkezten. Massachusettseko Legea, I. bol. 406. or.

100 Askoren arteko adibide bat: gaizki zaindutako errepidean partikular bati hondatu egiten zaio zalgurdia edo zauritu egiten da; honek errepidearen ardura duen udalerri edo konderriari sesio-auzitegiaren aurrean kalteordainak eskatzeko eskubidea du. Massachusettseko Legea, I. bol., 309. or.

101 Inbasio edo altxamendu kasuan, udal-ofizialek ez badute milizia beharrezko gauza eta munizioz hornitzen, 200 eta 500 dolar (1.000 eta 2.700 libera frantses) arteko isuna jasan dezake udalerriak. Ongi ulertzen da honelako kasu batean inork ez izatea akusatzaile-papera egiteko ez interesik, ez gogorik. Horregatik eransten du legeak:  "Hiritar guztiek izango dute horrelako delituen zigorra bilatzeko eskubidea, eta isunaren erdia salatariarena izango da". Ikus 1810eko martxoaren 6ko Legea, II. bol., 236 or.

Sarri-sarri aurkitzen da xedapen berbera Massachusettseko legeetan ezarria.

Batzuetan funtzionari publikoak pertsegitzera legeak honela bultzatzen duena ez da partikularra izaten, baizik eta funtzionaria adoretzen du partikularren desobedientzia zigorraraztera. Adibidez, biztanle batek uko egiten dio errepide batean esleitu zaion lan-zatia egiteari. Bide-begiraleak pertsegitu egin behar du, eta kondenaraztea lortzen badu, isunaren erdia dagokio berari. Ikus aurrez aipaturiko legeak, I. bol., 308. or.

102 Xehetasunetarako, ikus The Revised Statutes of the State of New York, I. zatia, XI. kap.: Of the powers, duties and privileges of towns. Udalerrien eskubideak, betebeharrak eta pribilegioak, I. bol. 336-364 orr.

Ikus Digest of the Laws of Pennsylvania bilduman, Assessors, Collectors, Constables, Overseers of the Poor, Supervisor of highways hitzak. Eta Acts of a general nature of the State of Ohio bilduman, 1824ko otsailaren 25eko legea, udalerriei buruzkoa, 412. or. Eta ondoren udal-ofizial ezberdinei buruzko xedapen partikularrak: Township’s Clerks, Trustees, Overseers of the poor, Fence Viewers, Appraisers of property, Township’s Treasurer, Constables, Supervisors of highways.

103 Ikus Revised Statutes of the State of New York, I. zatia, XI. kap., I. bol., 340. or. Id., XII. kap.; id., 366. or. Id., Acts of the State of Ohio. 1824ko otsailaren 25eko Legea, county commissioners delakoei buruzkoa, 263. or.

Ikus Digest of the Laws of Pennsylvania delakoan, County Rates eta Levies hitzak, 170. or.

New Yorkeko estatuan udalerri bakoitzak diputatu bat aukeratzen du, eta diputatu honek beronek aldi berean konderriko eta udalerriko administrazioan esku hartzen du.

104 Hegoaldean badira estatuak, non county courts delakoetako magistratuak administrazioko xehetasun guztiez arduratzen diren. Ikus The Statutes of the State of Tennessee; art.ak: Judiciary, Taxes...

105 Adibidez, hezkuntza publikoaren zuzendaritza gobernuaren eskuetan zentralizatua dago. Legislaturak izendatzen ditu unibertsitateko kideak, erregente deituak; estatuko gobernaria eta gobernariordea bertako partaide dira derrigorrez (Revised Statutes, I. bol., 456. or.). Unibertsitateko erregenteek kolegioak eta akademiak bisitatzen dituzte urtero, eta urteko txostena aurkezten diote legislaturari; beraien ikuskaritza ez da itxura hutsezkoa izaten, ondorengo arrazoiongatik: erosi, saldu eta eduki ahal izateko gorputz eratu (korporazio) bihur daitezen karta bat behar dute kolegioek; eta karta hau legislaturak bakarrik ematen du erregenteen adostasunez. Urtero, ikasketak bultzatzeko sorturiko fondo berezi baten interesak banatzen dizkie estatuak kolegio eta akademiei. Erregenteak izaten dira diru honen banatzaileak. Ikus XV. kap. Hezkuntza publikoa. Revised Statutes, I. bol., 455 or.

Urtero, eskola publikoetako komisariek egoerari buruzko txosten bat bidali behar diote errepublikako superintendenteari. Id. 488. or.

Antzeko txosten bat ere egin behar zaio urtero behartsuen kopuru eta egoerari buruz. Id., 631. or.

106 Norbaitek uste badu (udal-funtzionari diren) eskoletako komisarien egintzaren batek kalte egin diola, lehen mailako eskoletako superintendenteagana jo dezake, behin-betikoa delarik honen erabakia. Revised Statutes, I. bol., 487. or.

Noizean behin, New Yorkeko estatuko legeetan agertzen dira, adibide gisa aipatu berri ditudan horien antzeko xedapenak. Baina orokorrean zentralizazio-saio hauek ahul eta antzu samarrak izaten dira. Estatuko funtzionari handiei beheragoko agenteak gainbegiratu eta zuzentzeko eskubidea ematean, ez zaie ematen saritzeko edo zigortzeko eskubiderik. Ia sekula ez zaio pertsona berari ematen agindua emateko ardura eta desobedientzia zigortzekoa; agintzeko eskubidea du, beraz, baina ez obediarazteko ahalmena.

1830ean eskoletako superintendentea legislaturari aurkezturiko urteko txostenean kexu zen eskoletako komisariek, zenbait aldiz ohartarazi arren, ez zizkiotelako aurkeztu beharrezko kontuak.  "Hau berriro gertatzen bada" gaineratzen zuen,  "salatu egin beharko ditut, legearen arabera, dagozkien auzitegietan".

107 Adibidez, konderri bakoitzean ministerioko ofizialak (district attorney) du 50 dolar baino gehiagoko isun guztiak kobratzeko ardura, behintzat eskubide hau ez badio legeak beste magistraturen bati espreski ematen. Revised Statutes, I. zatia, XII. kap., I. bol., 383. or.

108 Massachusettsen bada zentralizazio administratiboaren zenbait aztarna. Adibidez, udal-eskoletako batzordeek txosten bat egin behar diote urtero estatu-idazkariari. Laws of Massachusetts, I. bol., 367. or.

109 Ikus New Yorkeko Konstituzioaren testua.

110 Massachusettsen Senatuak ez du bere gain inolako administrazio-funtziorik.

111 New Yorkeko estatuan bezala.

112 Praktikan, ez da beti gobernaria izaten legislaturak asmaturiko proiektuak gauzatzen dituena; sarri gertatzen da azken honek, printzipio bat bozkatzen duen aldi berean, agente bereziak ere izendatzen dituela printzipioa betearazteaz arduratzeko.

113 Zenbait estatutan gobernariak ez ditu bake-epaileak izendatzen.

114 Estatuaren ordezkari den agintaritzak, berak ez administratu arren, ez dio, nire ustez, administrazio lokala ikuskatzeko eskubideari uko egin behar. Demagun, adibidez, gobernuaren agente batek, konderri bakoitzean postu finko batean ezarria, udalerrietan eta konderrian egindako delituak botere judizialari salatzeko eskubidea duela; ez al litzateke ordena uniformeagoa izango, horregatik herrien independentzia arriskuan jarri gabe? Nolanahi ere, Amerikan ez dago horrelako ezer. Konderrietako auzitegien gainetik, ez dago ezer; eta auzitegi hauek, nolabait ere, ustekabean izaten dute erreprimitu beharreko delitu administratiboen berri.

115 Iruditzen zait Txina dela administrazio oso zentralizatuak bere menpeko herriei eman diezaiekeen gizarte-ongizatea ulertzeko adibiderik biribilena. Bidaiariek esaten digutenez, txinatarrek lasaitasuna dute zorionik gabe, industria aurrerapenik gabe, egonkortasuna indarrik gabe, eta ordena materiala moraltasun publikorik gabe. Haien artean gizartea beti ibiltzen da nahiko ongi, sekula ez oso ongi. Pentsatzen dut Txina europarrei irekitzen zaienean, hauek unibertsoan dagoen zentralizazio administratiboaren eredurik ederrena aurkituko dutela han.

116 Estatu Batuetako eta Frantziako finantzak alderatuz, izpirituak gauzen ezagupena beti ezin duela ordeztu frogatu duen idazle argi batek arrazoiz aurpegiratzen die amerikarrei udal-aurrekontuetan dagoen nahasmendua, eta, Frantziako departamentu-aurrekontu baten eredua eman ondoren, zera gaineratzen du: "Zentralizazioari esker, gizon handi baten sorkuntza miresgarria, erresumaren mutur batetik besterainoko udal-aurrekontuek, hiri handietakoek nahiz udalerririk apalenetakoek, ez dute batere ordena eta metodo gutxiago". Hona hemen benetan miresten dudan emaitza; baina hain kontabilitate biribila duten udalerri frantses hauetako gehienak beren benetako interesen ezezagutza sakonean murgilduta ikusten ditut, eta hain apatia gaindigaitzean, ezen horietan gizartea landare gisa bizi dela iruditzen baitzait; bestalde, udalerri amerikarretan, non aurrekontuak ez dauden ez plan metodikoen arabera, ezta batez ere era beretsuan eginda, jende argi, aktibo eta saiatua sumatzen dut; gizartea beti lanean ikusten dut han. Ikuskizun honek harritu egiten nau, zeren eta nire ikuspegitik gobernu on baten helburu nagusia herrien ongizatea sortzea baita, eta ez lazeriaren baitan halako ordena bat ezartzea. Beraz, galdetzen diot neure buruari ea ez ote dakizkiokeen kausa berari egotzi udalerri amerikarraren oparotasuna eta finantzen itxurazko desordena, baita Frantziako udalerriaren atsekabeak eta aurrekontuaren perfekzioa ere. Edonola ere, ez naiz fidatzen hainbeste gauza txarrekin nahasian aurkitzen dudan ongiaz, eta erraz kontsolatzen naiz hainbeste gauza onez konpentsaturiko gaizkiaz.

117 Gainera, zenbait gai zibiletan Pareen Auzitegia apelaziorako azken maila da Ingalaterran. Ikus Blackstone, III. lib., IV. kap.

118 Ofizial bati ezin zaio bere maila kendu, baina bai agintea.

119 I. kap., II. sek., 8. §.

120 Ikus Illinois, Maine, Connecticut eta Georgiako Konstituzioak.

121 Ikus Konstituzio federalaren testua.

122 Ikus 1778an eratutako lehen konfederazioko artikuluak. Konstituzio federal hau 1781era arte ez zuten onartu estatu guztiek.

Ikus halaber Konstituzio honetaz The Federalist-ek, 15. zenbakitik 22.era bitartean egiten duen azterketa, baita Story-rena ere bere Commentaries on the Constitution of the United States, 85-115. or.

123 Kongresuak 1787ko otsailaren 21ean egin zuen aldarrikapen hau.

124 55 kidek bakarrik osatzen zuten. Washington, Madison, Hamilton eta bi Morris-ak bertako partaide ziren.

125 Ez ziren legegileak izan onartu zutenak. Herriak diputatuak izendatu zituen helburu bakar honetarakoxe. Batzar hauetako bakoitzean eztabaida sakonak egin ziren Konstituzio berriaz.

126 Ikus Konstituzio federalari egindako zuzenketak. The Federalist, 32. zk. Story, 711. or. Kent’s Commentaries, I. bol., 364. or.

Hartu kontuan Konstituzioak zenbait gai arautzeko eskubide esklusiboa Kongresuari eman ez dion kasuetan, estatuek egin dezaketela, hark gai horietaz arduratu nahi izan arte. Adibidez, Kongresuak bankarrotari buruzko lege orokorra egiteko eskubidea du, eta ez du egiten; estatu bakoitzak egin lezake bere erara. Gainerantzean, puntu hau auzitegietan eztabaidatu ondoren ezarri zen. Jurisprudentzi arlokoa baino ez da.

127 Auzitegi honen ekintza zeharkakoa da, aurrerago ikusiko dugun bezala.

128 The Federalist-ek bere 45. zk.an honela azaltzen du subiranotasunaren banaketa hau Batasunaren eta estatu partikularren artean:  "Konstituzioak gobernu federalaren esku uzten dituen ahalmenak zehatzak dira, eta gutxi. Estatu partikularren esku utzitakoak, berriz, zehazgabeak dira, eta ugariak. Lehenengoak batez ere kanpo-arazoetan egikaritzen dira, adibidez, bakea, gerra, negoziazioak, merkataritza. Estatu partikularrek berenganaturiko ahalmenak arazoen ohiko martxari dagozkion guztiak dira, estatuko bizimodu, askatasun eta oparotasunari buruzkoak".

Obra honetan sarri izango dut The Federalist aipatzeko aukera. Gero Estatu Batuetako Konstituzio bihurtuko zen lege-proiektua artean bere onespenerako herriari aurkeztua zegoenean, jadanik ospetsu ziren eta geroztik areago izango ziren hiru gizon, John Jay, Hamilton eta Madison, elkartu ziren aurkezturiko proiektuaren abantailak nazioari ikusarazteko. Helburu honekin eta egunkari baten itxurapean artikulu-saila eman zuten argitara, guztien artean tratatu oso bat eratuz. The Federalist izena eman zioten beren aldizkariari, gero obra osoak ere gorde zuena.

Liburu ederra da The Federalist, eta, bereziki Amerikari buruzkoa izan arren, herrialde guztietako estatu-jendeak ezagutu beharko luke.

129 Ikus Konstituzioa, VIII. sek.; The Federalist, 41. eta 42. zk.; Kent’s Commentaries, I. bol., 207. or. eta hur.; Story, 358-382. orr.; id., 409-426. orr.

130 Badira oraindik mota horretako beste eskubide batzuk; esate baterako, bankarrotei buruzko lege orokorra egitekoa, asmakuntza-patenteak ematekoa... Nahikoa argi dago zergatik zen beharrezkoa Batasun osoaren eskuhartzea gai hauetan.

131 Kasu honetan ere, zeharkakoa zen beraren eskuhartzea. Batasunak bere auzitegien bidez esku hartzen du, aurrerago ikusiko dugun bezala.

132 Konstituzio federala, X. sek., 1. art.

133 Konstituzioa, VIII., IX. eta X. sek. The Federalist, 30-36. zk., biak barne. Id., 41, 42, 43, 44. Kent’s Commentaries, I. bol., 207. eta 381. orr. Story id., 329. eta 514. orr.

134 Hamar urtero Kongresuak berriro finkatzen du estatu bakoitzak Ordezkarien Ganbarara bidali behar duen diputatu-kopurua. 1789an, 69koa zen kopuru osoa; 1833an, 240koa (American Almanac, 1834, 194. or.).

Konstituzioak ezarria zuen ez zela ordezkari bat baino gehiago izango 30.000 pertsonako; baina ez zuen mugarik ezarrita gutxiagori buruz. Kongresuari ez zitzaion iruditu ordezkari-kopurua gehitu egin behar zuenik biztanleriaren hazkundearen arabera. Gai honi buruzko lehen legearen bidez, 1792ko apirilaren 14koa (ikus Laws of the United States, Story-rena, I. bol., 235. or.), 33.000 biztanleko ordezkari bat izango zela erabaki zen. Azken legeak, 1832an emana, 48.000 biztanleko ordezkari bat ezarri zuen. Biztanleria ordezkatua pertsona aske guztiek eta esklabuen arteko bostetik hiruk osatzen dute.

135 Ikus The Federalist, 52-66. zk.ak, biak barne. Story, 199-314. orr. Konstituzioa, II. eta III. sek.

136 The Federalist, 67-77. zk.ak, biak barne. Konstituzioa, 2. art. Story, 315. or., 515-780. orr. Kent’s Commentaries, 255. or.

137 Konstituzioan ez zegoen garbi ea lehendakaria beharturik zegoen Senatua kontsultatzera funtzionari federal bat kargutik kentzean edo kargurako izendatzean. The Federalist-ek bere 77. zk.an baiezkoaren alde zirudien; baina 1789an Kongresuak erabaki zuen, eta arrazoi guztiz gainera, lehendakaria erantzule zenez, ezin zutela behartu bere konfiantzakoak ez zituen agenteez baliatzera. Ikus Kent’s Commentaries, I. bol., 289. or.

138 Estatuak funtzionari hauei ordaindutako kopuruak 200.000.000 liberakoak dira urtero.

139 Estatu Batuetan urtero argitaratzen da National Calendar deritzan almanake bat; funtzionari federal guztien izenak aurkitzen dira bertan. 1833ko National Calendar-etik atera dut hemen eman dudan zifra.

Esan dudan horretatik atera daitekeenez, Frantziako erregeak Estatu Batuetako lehendakariak baino hamaika aldiz lanpostu gehiago du, nahiz eta Frantziako biztanleria Batasunekoa halako bat et’erdi bakarrik izan.

140 Kongresura bidaltzen zituen kideak beste. Hautesle-kopurua 1833ko hauteskundeetan 288koa izan zen (The National Calendar).

141 Estatu bereko hautesleak bildu egiten dira; baina gobernu zentralaren egoitzara banakako botoen zerrenda bidaltzen dute, eta ez gehiengoaren botoaren emaitza.

142 Zirkunstantzia honetan, estatuen gehiengoak erabakitzen du arazoa, eta ez kideen gehiengoak. Honela New Yorkek ez du eztabaidan Rhode Islandek baino eragin handiagorik. Lehenik Batasuneko hiritarrak kontsultatzen dira, herri bakar eta bera osatuko balute bezala; eta ados ezin badira jarri, orduan berpizten da estatukako banaketa, eta azken hauetako bakoitzari boto bereizi eta independentea ematen zaio.

Hau Konstituzio federalak duen beste bitxikerietako bat da, interes kontrajarrien elkarjotzeak bakarrik azal dezakeena.

143 Jefferson, 1801ean, hogeita hamaseigarren bozketaren ondoren izendatu zuten.

144 Ikus VI. kapitulua: Botere Judiziala Estatu Batuetan. Kapitulu honek amerikarren printzipio nagusiak ezagutarazten ditu justizi gaietan. Ikus halaber Konstituzio federala, 3. art.

Ikus The Federalist, 78-83. zk.ak, biak barne, Constitutional law, being a view of the practice and jurisdiction of the courts of the United States, by Thomas Sergeant.

Ikus Story, 134-162, 489-511, 581 eta 668. orr. Ikus 1789ko irailaren 24ko lege organikoa Laws of the United States bilduman, Story-rena, I. bol., 53. or.

145 Lege federalek dute auzitegien beharrik handiena, eta hala ere beroriek dira gutxien ametitu dituztenak. Eta hau konfederaziorik gehienak estatu independenteek osatu dituztelako, gobernu zentralari obeditzeko benetako asmorik ez zutenak eta, agintzeko eskubidea ematen bazioten ere, desobeditzeko ahalmena arretaz beren esku gordetzen zutenak.

146 Batasuna barrutitan banatu zen; barruti hauetako bakoitzean epaile federal bat ezarri zen iraunkorki. Epaile honek presidituriko auzitegia barrutiko auzitegia (district court) deitzen zen.

Gainera, Auzitegi Gorena osatzen zuten epaileetako bakoitzak errepublikako lurraldearen zati bat korritu behar zuen urtero, prozesurik garrantzitsuenetako batzuk tokian-tokian erabaki ahal izateko. Magistratu honek presidituriko auzitegia zirkuitu-auzitegia (circuit court) deitzen zen.

Azkenik, arazorik larrienak, zuzenean edo apelazio bidez, Auzitegi Gorenera eraman behar ziren; beronen egoitzan zirkuitu-epaile guztiak elkartzen ziren urtean behin, bilkura handi bat egiteko.

Epaimahai-sistema auzitegi federaletan estatu-auzitegietan bezalaxe sartu zen, eta antzeko kasuetarako.

Ikus daitekeenez, ia ez dago analogiarik Estatu Batuetako Auzitegi Gorenaren eta gure Kasazioko Auzitegiaren artean. Auzitegi Gorenera lehen instantzian jo daiteke, eta Kasazioko Auzitegira bigarren edo hirugarren mailan bakarrik. Auzitegi Gorenak, Kasazioko Auzitegiak bezalaxe, auzitegi bakarra osatzen du, jurisprudentzia uniformea ezartzeko ardura duena; baina Auzitegi Gorenak epaitzen du bai egitatea, bai zuzenbidea, eta hark berak erabakitzen du, beste auzitegi batera bidali gabe; bi gauza hauek ezin ditu Kasazioko Auzitegiak egin.

Ikus 1789ko irailaren 24ko lege organikoa, Laws of the United States, Story-rena, I. bol., 53. or.

147 Gainerantzean, eta eskuduntza-prozesu hauek hain sarri ez egiteko, prozesu federal askotan estatu partikularretako auzitegiek Batasuneko auzitegiekin batera erabakitzeko eskubidea izango zutela erabaki zen; baina honela alderdi kondenatuak beti izango zuen Estatu Batuetako Auzitegi Gorenera jotzeko ahalmena. Virginiako Auzitegi Gorenak zalantzan jarri zuen beraren epaiekiko apelazioak juzgatzeko eskubiderik zuenik Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak, baina alferrik izan zen. Ikus Kent’s Commentaries, I. bol., 300, 370 eta hur. orr. Ikus Story’s Comm., 646. or., eta 1789ko lege organikoa, Laws of the United States, I. bol., 53. or.

148 Halaber, Konstituzioak dio estatu baten eta beste estatu bateko hiritarren artean sor litezkeen auzietan auzitegi federalak izango direla eskudun. Laster sortu zen jakin beharra ea Konstituzioak hori esatean estatu baten eta beste estatu bateko hiritarren artean sor litezkeen prozesu guzti-guztiez esan ote zuen, batzuk nahiz besteak izan auzi-jartzaileak. Auzitegi Gorenak baietz erabaki zuen; baina erabaki honek izutu egin zituen estatu partikularrak, beldur baitziren, beren gogoz kontra eta edozein xederekin, justizia federalaren aurrera eramango ote zituzten. Beraz, zuzenketa bat sartu zen Konstituzioan, eta beronen arabera Batasuneko botere judiziala ezin zen estatuetakoren baten kontra beste bateko hiritarrek inkoaturiko prozesuak epaitzeraino hedatu. Ikus Story’s Commentaries, 624. or.

149 Adibidez, itsas lapurretako egintza guztiak.

150 Printzipio honi murriztapen batzuk ezarri zaizkio estatu partikularrak botere independente gisa Senatuan sartuz, eta lehendakaria hautatzerakoan Ordezkarien Ganbaran bananduta bozkaraziz; baina hauek salbuespenak dira. Kontrako printzipioa da nagusi.

151 Oso garbi dago, dio Mr. Storyk 503. or.an, alderdien asmoa -kontratuan dauden estipulazioetan agertzen den bezala- edozein eratara hedatzen, murrizten edo aldatzen duen lege orok kontratu hau aldatzen duela (impairs). Autore berak leku berean arretaz zehazten du jurisprudentzia federalak nola ulertzen duen kontratua. Definizioa oso zabala da. Estatuak partikular bati egindako emakida eta honek onartua kontratua da, eta ezin da lege berri baten eraginez ezabatu. Estatuak konpainia bati emandako karta kontratua da, eta lege da bai Estatuarentzat, baita kontzesiodunarentzat ere. Aipagai dugun konstituzio-artikuluak, beraz, eskubide lortuetako askoren izatea bermatzen du, baina ez guztiena. Nik eduki dezaket jabetza bat lege osoz, nire eskuetara kontratu bidez iritsia izan gabe. Beronen edukitza eskubide lortua da niretzat, eta eskubide hau ez du Konstituzio federalak bermatzen.

152 Hona hemen Mr. Storyk 508. or.an aipaturiko adibide azpimarragarri bat. New Hampshireko Dartmouth College delakoa Amerikako iraultza baino lehen zenbaiti emandako karta baten bidez eratu zen. Karta horren arabera, beraren administratzaileek gorputz eratu bat -edo esaera amerikarrari jarraituz, corporation bat- osatzen zuten. New Hampshireko legislaturari beharrezkoa iruditu zitzaion jatorrizko kartako terminoak aldatzea eta administratzaile berriei eskualdatu zizkien karta haren emaitza ziren eskubide, pribilegio eta frankizia guztiak. Aurreko administratzaileak kontra jarri ziren eta auzitegi federalera jo zuten; honek arrazoi eman zien, jatorrizko karta Estatuaren eta kontzesiodunen arteko benetako kontratua zenez, lege berriak ezin baitzituen kartaren xedapenak aldatu, kontratu bidez lorturiko eskubideak hautsi gabe, eta, beraz, Estatu Batuetako Konstituzioaren X. sekzioko 1. artikulua hautsi gabe.

153 Ikus Botere judiziala Estatu Batuetan izenburua duen kapitulua.

154 Ikus Kent’s Commentaries, I. bol., 387. or.

155 Garai hartan, Alexandre Hamilton ospetsuak, Konstituzioa egiterakoan eraginik handiena izan zutenetako batek, ondorengo hau argitaratzen zuen beldurgabe The Federalist-en, 71. zk.an:

"Badakit, esaten zuen, badela jendea, zeinen gomendiorik onena botere exekutiboarentzat herriaren edo legislaturaren nahietara morrontzaz makurtzea izango litzatekeen; baina iruditzen zait horrelako horiek oso ideia traketsak dituztela gobernu ororen xedeari buruz, baita oparotasun publikoa eragiteko benetako bideei buruz ere.

"Herriaren iritziek, arrazoituak eta helduak direnean, beraren arazoez arduratzen direnen jokabidea gidatzea errepublika-egoera ezartzearen ondorio da; baina printzipio errepublikarrek ez dute edozein herri-grinaldiren menpe egotea eskatzen, ezta jendearen momentuko bulkada guztiak -jende horrek, bere interesak traizionatzeko, aurriritziak lausengatuz esku maltzurretatik har litzakeen bulkadak- lasterka betetzea ere.

"Egia da herriak, normalean behintzat, on publikoa bakarrik lortu nahi izaten duela; baina sarritan huts egiten du berorren bila. Oparotasun nazionala lortzeko erabili beharreko baliabideak beti burutsu epaitzen dituela esango balitzaio, beraren zentzuak berehala mesprezaraziko lizkioke horrelako lausenguak, bai baitaki esperientziaz huts egiten duela batzuetan. Eta sarriagotan ez huts egitea da harrigarriena, beti baitago bizkarroi eta sikofanteen azpikeriez pertsegitua, pertsona gutiziatsu eta baliabidegabeek etengabe jartzen dizkioten lakioez inguratua, bere konfiantza merezi gabe daukatenen edo konfiantza horretarako duin bihurtu baino eduki nahiago dutenen amarrukeriengatik etengabe desengainatua.

"Herriaren benetako interesak bere nahien aurkakoak direnean, interes horiek onik gordetzeko ardura duten guztien eginkizuna, momentuz herriak jasaten duen hutsegiteari aurpegi ematea da, bere egoeraz ohartzeko eta gauzei hotz-hotzean aurre egiteko astia izan dezan. Honela, bere hutsegiteen ondorio lazgarrietatik salbaturik, sarritan gertatu izan da herriak eskerronezko oroitarriak eraiki dizkiela, bera zerbitzatzearren desatsegin izatera arriskatzeko adore ikaragarria izan zutenei".

156 Hauxe gertatu zen greziarren artean Filiporen garaian, printze honek anfiktioien dekretua betearazi zuenean. Hauxe gertatu da Herbeheretako Errepublikan, non Holandako probintziak egin izan duen beti legea. Gauza bera gertatzen da gaur egun gorputz germaniarrean. Austria eta Prusia Dietaren agente bihurtzen dira eta beronen izenean konfederazio osoa menperatzen dute.

157 Honela izan da beti konfederazio suitzarrean. Aspaldiko mendeotan Suitza ez zatekeen existituko bere auzokoen jelosiarik gabe.

158 Ez naiz hemen errepublika txikien konfederazioaz ari, errepublika handi finkatu batez baizik.

159 Ikus 1824ko Konstituzio mexikarra.

160 Adibidez, Konstituzioak Batasunari eman dio lur erabili gabeak bere kontura saltzeko eskubidea. Demagun Ohiok eskubide berau erreibindikatzen duela bere mugen barnekoentzat -Konstituzioa oraindik inolako estatu-jurisdikziopean ez dagoen lurraldeaz bakarrik ari dela alegatuz-, eta ondorioz berak saldu nahi dituela. Egia esateko, arazo judiziala, beren titulua Batasunetik daukaten eskuratzaileen eta estatutik daukatenen artean planteiatuko litzateke, eta ez Batasunaren eta Ohioren artean. Baina Estatu Batuetako auzitegiak jabetza eskuratzaile federalari emateko aginduko balu, eta Ohioko auzitegiek bere ondasunetan mantenduko balute lehiakidea, zer bilakatuko litzateke orduan fikzio legala?

161 Kent’s Commentaries, I. bol., 244. or. Ohar zaitezte gorago aipaturiko adibidea egungo Konstituzioa ezarri ondorengo garaietatik aukeratu dudala. Lehen konfederazioko garaira jo nahi izan banu, are gertakari biribilagoak hartuko nituzkeen. Orduan benetako gogoberotasuna zen nazioan nagusi; gizon herrikoi-herrikoi bat zen iraultzaren ordezkari, eta, hala ere, garai hartan Kongresuak ez zuen, garbi esanda, ezer bere esku. Jendea eta dirua falta zitzaizkion beti; ongien asmaturiko planek huts egiten zioten betetzerakoan, eta Batasuna, beti galtzorian, etsaien ahuleziagatik gehiago salbatu zen bere indarragatik baino.

162 Washingtoneko meridianoari jarraituz luzerako 20. gradua bat dator gutxi gorabehera Pariseko meridianoari jarraituz dagoen 99.arekin.

163 Urtero aukeraturiko ofizialak dira, beren eginkizunengatik aldi berean Frantziako landazainaren eta polizia judizialeko ofizialaren antza dutenak.

164 Ikus Mémoires pour servir à l’histoire du droit public de la France en matière d’impôts, 654. or., 1779an Brusselan inprimatua.

165 Ez dute egunkarietan idazten herriagana zuzendu eta beren buruaren izenean hitz egin nahi duten kasu bakanetan izan ezik. Esate baterako, beraiekiko gauza iraingarriak egotzi eta zabaldu direnean eta egitateei buruzko egia ezarri nahi dutenean.

166 Hala ere, ez dakit uste zuhur eta bere buruaren jabe den honek inoiz jaso ote dezakeen gizakia sineskizun dogmatikoek sortarazten duten bihotz-berotasun eta debozio-mailaraino.

167 Madison-i gutuna, 1787ko abenduaren 20koa, M. Conseil-en itzulpena.

168 Hemen magistratu hitzari bere adierarik hedatuena ematen diot: legeak betearazteko ardura duten guztiei aplikatzen diet.

169 Ikus 1813ko otsailaren 27ko legea. Massachusettseko legeen bilduma orokorra, II. bol., 331. or. Esan behar da ondoren epaimahaikoak zozketaz ateratzen direla zerrendetatik.

170 1787ko otsailaren 28ko legea. Ikus Massachusettseko legeen bilduma orokorra, I. bol., 302. or.

Hona hemen testua:

"Udalerri bakoitzeko selectmen-ek tabernari, ostalari eta txikizkako saltzaileen establezimenduetan mozkorti, jokozale eta beren denbora eta ondasunak honelako lekuetan galtzeko aztura duten pertsonen zerrenda jarraraziko dute; eta ohartarazpen honen ondoren, pertsona horiei bere establezimenduan edaten edo jokoan aritzen uzten dien jabeak, edota edari hordigarriak saltzen dizkienak, isunak jasan beharko ditu".

171 Ez dago esan beharrik herri bati, eta ez tribu txiki bati, aplikaturiko gobernu demokratikoaz ari naizela hemen.

172 Ulertu behar da behartsu hitzak hemen, kapituluaren gainerakoan bezalaxe, zentzu erlatiboa duela eta ez esangura absolutua. Amerikako behartsuek, Europakoen aldean, aberats-itxura izan lezakete. Hala ere, bidezkoa da behartsu deitzea, aberatsago diren herrikideekin konparatzen direnean.

173 Bigarren mailako funtzionariek Estatu Batuetan bizi duten aisetasunak badu oraindik beste kausa bat; hau arrotz zaie demokraziaren instintu orokorrei. Karrera pribatu oro oso emankorra da; Estatuak ez luke bigarren mailako funtzionaririk aurkituko ongi ordaintzea onartuko ez balu. Beraz, enpresa komertzial baten egoeran dago, bere ekonomi gustuak gora-behera, konkurrentzia astun bati aurre egitera behartua.

174 Ohioko estatuak, milioi bat biztanle dituelarik, ez dio gobernariari 1.200 dolar edo 6.504 liberako soldata baino ematen.

175 Egia hau nabariarazteko, aski da gobernu federalaren agenteetako batzuen soldatak aztertzea. Iruditu zait beharrezkoa zela antzerako funtzioei Frantzian dagokien soldata agerian jartzea, konparazioa argigarriagoa izan dadin irakurlearentzat.

ESTATU BATUAK

FINANTZA-MINISTERIOA

(Treasury Department)

Mandataria (messager) 3.734 libera

Soldatarik txikieneko

enplegatua 5.420 "

Soldatarik handieneko

enplegatua 8.672 "

Idazkari Nagusia

(chief clerk) 10.840 "

Ministroa

(secretary of state) 32.520 "

Gobernu-burua

(lehendakaria) 135.000 "

FRANTZIA

FINANTZA-MINISTERIOA

Ministroaren mandataria 1.500 libera

Soldatarik txikieneko

enplegatua 1.000-1.800 "

Soldatarik handieneko

enplegatua 3.200-3.600 "

Idazkari Nagusia 20.000 libera

Ministroa 82.000 "

Gobernu-burua

(erregea) 12.000.000 "

Agian oker jokatu dut Frantzia konparazio-puntutzat hartzean. Frantzian, non instintu demokratikoak gero eta gehiago ari baitira sartzen gobernuan, dagoeneko joera bizia sumatzen da Ganbarek soldata txikiak igo eta, batez ere, handiak jaits ditzaten. Honela, finantza-ministroak 1834an 80.000 libera hartzen baditu, Inperioaren garaian 160.000; finantza-zuzendari nagusiek, orain 20.000 hartzen dituztenak, orduan 50.000 kobratzen zituzten.

176 Ikus beste batzuen artean, aurrekontu amerikarretan, zer kostatzen den behartsuen mantenua eta doako hezkuntza.

1831n, New Yorkeko estatuan, 1.200.000 liberako kopurua gastatu da behartsuen mantenuan. Eta hezkuntza publikora bideraturiko zenbatekoa gutxienez 5.420.000 liberakoa izango dela kalkulatu da (William´s New York Annual Register, 1832, 205. eta 243. orr.).

New Yorkeko estatuak 1.900.000 biztanle bakarrik zituen 1830ean, eta hau ez da Ipar Departamentuko biztanleriaren bi halako ere.

177 Ikusten denez, amerikarrek lau motatako aurrekontuak dituzte: Batasunak berea du; estatuek, konderriek eta udalerriek ere bakoitzak berea. Amerikan egindako egonaldian, ikerlan handiak egin ditut Batasuneko estatu nagusienetako udalerri eta konderrietako gastu publikoen zenbatekoa jakiteko. Erraz lortu ahal izan ditut udalerri handienetako aurrekontuak, baina ezinezkoa izan zait txikietakoak eskuratzea. Ezin dut, beraz, udal-gastuen ideia zehatzik egin. Konderrietako gastuei dagokienez, baditut dokumentu batzuk, osagabeak izan arren, agian merezi dutenak irakurlearen jakinmina. Filadelfiako alkate izan zen Mr. Richard-en jatortasunari zor diot Pennsylvaniako hamahiru konderrietako aurrekontuak izatea, 1830. urtekoak. Libanon, Centre, Franklin, La Fayette, Montgomery, La Luzerne, Dauphin, Buttler, Alleghany, Columbia, Northumberland, Northampton eta Filadelfiakoak dira. 1830. urtean 495.207 biztanle zeuden horietan. Pennsylvaniako mapari begiratu bat emanez gero, ikusten da hamahiru konderri horiek alde guztietan sakabanaturik daudela eta herrialdeko egoeran eragin dezaketen kausa orokor guztien menpe; beraz, ezinezkoa litzateke esatea zergatik ez luketen emango Pennsylvaniako konderrien finantza-egoeraren berri zehatza. Nolanahi ere, konderri hauek berauek 1830. urtean 1.808.221 libera gastatu dituzte, hau da, 3,64 libera biztanleko. Kalkulatu dut biztanle horietako bakoitzak batasun federalaren beharretara 12,70 libera bideratu dituela, eta 3,80 libera Pennsylvaniakoetara; eta hortik ateratzen denez hiritar horiek 1830. urtean 20,14 libera eman zizkioten gizarteari gastu publiko guztietarako (udal-gastuetarako izan ezik). Ikusten denez, emaitza hau bi aldetatik da osagabea: urte bakar batekoa delako, eta karga publikoen zati bati bakarrik dagokiolako, baina fidagarria izatearen meritua du.

178 Amerikarren gastuen eta gureen artean paralelotasuna ezarri nahi izan dutenak ongi ohartu dira ezinezkoa zela Frantziako gastu publikoen guztizkoa Batasuneko gastu publikoen guztizkoarekin konparatzea; baina gastu horietako zati solteak konparatzen saiatu dira. Erraza da frogatzea bigarren jokaera honek ez dituela lehenak baino akats gutxiago.

Zerekin konparatuko dut, adibidez, gure aurrekontu nazionala? Batasuneko aurrekontuarekin? Baina Batasuna gure gobernu zentrala baino askoz gauza gutxiagoz arduratzen da, eta normala da haren kargak askoz txikiagoak izatea. Gure departamentu-aurrekontuak, Batasuna osatzen duten estatu partikularretako aurrekontuekin alderatuko ote ditut? Baina, oro har, estatu partikularrak gure departamentuetako administrazioa baino interes garrantzitsuago eta ugariagoez arduratzen dira; normala da, beraz, haien gastuak dezente handiagoak izatea. Konderrietako aurrekontuei dagokienez, gure finantza-sisteman ez dago ezer haien antzekorik; eta gastu horiek estatuko aurrekontuan ala udalerrietakoan sarraraziko ote ditugu? Udal-gastuak bi herrialdeetan daude, baina ez dira beti analogoak. Amerikan udala arduratzen da, Frantzian departamentuaren edo estatuaren esku uzten diren zenbait gauzaz. Bestalde, zer ulertu behar da Amerikan udal-gastuak aipatzean? Udal-antolamendua ezberdina da estatuen arabera. Ingalaterra Berrian ala Georgian, Pennsylvanian ala Illinoisko estatuan gertatzen dena hartuko dugu arautzat?

Bi herrialdeetako zenbait aurrekonturen artean nolabaiteko analogia ohartzea erraza da; baina horien osagaiak, gehixeago edo gutxixeago, beti izanik ezberdinak, ezin da horien artean konparazio seriorik egin.

179 Hiritar frantses edo amerikar bakoitzak altxortegi publikoari zenbat ematen dion zehazki jakitera iritsita ere, ez genuke egiaren zati bat baino izango.

Gobernuek ez diote zergadunari dirua bakarrik eskatzen, baita dirutan balora daitezkeen ahalegin pertsonalak ere. Estatuak armada eratzen du; nazio osoak ordaindu behar izaten duen soldataz gain, gainera soldaduak bere denbora jarri behar izaten du, balio handiago edo txikiagoa duena, libre egongo balitz denbora horretaz egingo lukeen erabileraren arabera. Beste horrenbeste esango dut milizi zerbitzuaz. Miliziako partaide denak aldi batez oso denbora baliotsua eskaintzen dio segurtasun publikoari, eta benetan Estatuari ematen dio berak hartu gabe uzten duena. Adibide hauek aipatu ditut, baina beste asko ere aipa nitzakeen. Honelako zergak ezartzen dituzte Frantziako gobernuak eta Amerikakoak; zerga hauek hiritarrak zamatzen dituzte, baina nork balora dezake zehazki horien kopurua bi herrialdeetan?

Ez da hau aurkitzen den azken zailtasuna Batasuneko gastu publikoak eta gureak konparatu nahi direnean. Estatuak baditu Frantzian Amerikan hartzen ez dituen eginbehar batzuk, eta alderantziz. Gobernu frantsesak kleroa ordaintzen du; gobernu amerikarrak fededunei uzten die ardura hau. Amerikan Estatua arduratzen da behartsuez; Frantzian jendearen karitatearen menpe uzten dira. Guk soldata finkoa ordaintzen diegu geure funtzionari guztiei; amerikarrek zenbait eskubidez jabetzea onartzen diete. Frantzian, prestazio pertsonalak errepide gutxi batzuetan bakarrik egiten dira; Estatu Batuetan, bide gehientsuenetan. Gure bideak zabalik daude bidaiarientzat, eta ezer ordaindu gabe ibil daitezke horietan; Estatu Batuetan errepide askotan bidesaria ordaindu beharra dago. Zergadunak gizarteko kargak ordaintzeko duen erari buruzko diferentzia hauek guztiek oso zail bihurtzen dute konparazioa bi herrialdeon artean; bai baitaude gastu batzuk hiritarrek egingo ez lituzketenak edo txikiagoak izango liratekeenak, Estatua ez balitz arduratuko berorien izenean jarduteaz.

180 Ikus Frantziako Itsas Armadako Ministerioaren aurrekontu xehekatuak, eta, Amerikaren kasuan, 1833ko National Calendar, 228. or.

181 Bitxienetako bat, nire iritziz, aldi batez tea hartzeari uko egiteko amerikarrek hartu zuten erabakia izan zen. Gizakia, oro har, bere azturei biziari baino atxikiago egoten dela dakitenak harritu egingo dira, zalantzarik gabe, herri osoarengandik lortutako sakrifizio handi eta ilun harengatik.

182 "Lehendakariak egingo ditu itunak Senatuaren aholkularitza eta adostasunarekin", dio Konstituzioak, 2. art., II. sek., 2. paragr. Irakurleak ez du ahaztu behar senadoreen agintaldiak sei urte irauten duela, eta estatu bakoitzeko legegileek aukeratzen dituztelarik, bi mailatako hautaketaren emaitza direla.

183 Ikus Vie de Washington-en bosgarren bolumena, Marshall-ek idatzia.  "Estatu Batuetakoa bezala eratutako gobernu batean, dio 314. or.an, lehen magistratuak ezin dio, edozelakoa izanik ere bere irmotasuna, luzaroan dikerik jarri herri-iritziaren uholdeari; eta orduan nagusi zen iritziak gerraren aldekoa zela ematen zuen". Izan ere, garai hartan Kongresuan egindako bilkuran, oso sarri ikusi zen Washingtonek galdua zuela gehiengoa Ordezkarien Ganbaran. Handik kanpo, haren kontrako hizkeraren gogortasuna ikaragarria zen: bilera politiko batean, beldurrik gabe konparatu zuten, zeharka bederen, Arnold traidorearekin (265. or.). "Oposizioko alderdian zeudenek, dio Marshallek (353. or.), esaten zuten administrazioaren aldekoek Ingalaterraren menpeko fakzio aristokratiko bat osatzen zutela, eta, honek monarkia ezarri nahi zuenez, Frantziaren etsai zela, beraz; fakzio horretako kideek halako nobleria bat osatzen zuten, titulutzat Bankako akzioak zituena, eta diru hauetan eragin zezakeen neurri orori hainbesterainokoxe beldurra zionez, ez zitzaizkion batere axola irainak, nahiz eta nazioaren ohore eta interesak hauek errefusatzea eskatu".

184 Neurritasun-elkarteetako kideak edari bizirik ez hartzera konprometitzen dira. Estatu Batuetan ibili nintzen garaian, neurritasun-elkarte hauek 270.000 kide baino gehiago zituzten jadanik, eta beraien ondorioa izan zen, Pennsylvaniako estatuan bakarrik, urtean 500.000 galoitan gutxitzea edari bizien kontsumoa.

185 Jadanik gauza bera ohartu zen Erroman ere lehen Zesarren menpe.

Montesquieuk esaten du nonbait, politika-bizitzako astinaldien ondoren bat-batean bizitza pribatuaren lasaitasunera itzultzean zenbait hiritar erromatarrek sentitzen zuen etsipenak ez zuela parekorik.

186 Konstituzio federala aztertzerakoan ikusi dugu Batasuneko legegileek kontrako ahaleginak egin zituztela. Ahalegin hauen emaitza, gobernu federala bere esparruan estatuetakoa baino independenteago bihurtzea izan zen. Baina gobernu federala kanpo-arazoez bakarrik arduratzen da ia; estatuetako gobernuak dira gizarte amerikarra benetan gidatzen dutenak.

187 Massachusettseko estatuan bakarrik promulgaturiko legegintza-aktek, 1780tik gaur arte, dagoeneko hiru bolumen sendo betetzen dituzte. Hala ere, esan behar da aipatzen ari naizen bilduma 1823an berrikusia izan zela, eta antzinako lege edo jadanik mamirik ez zuen asko baztertu zela. Nolanahi ere, Massachusettseko estatua, gure edozein departamentu baino jendeztatuago ez dagoena, Batasuneko egonkorrena dela pentsa daiteke, eta bere eginkizunetan jarraipenik eta zuhurtasunik handiena jartzen duena.

188 Inork ez luke esan nahiko herri batek ezin duenik indarraz abusatu beste herri baten aurrean. Nolanahi ere, alderdiak beste hainbat nazio txiki bezala dira handi baten barnean; atzerritarrenak bezalako harremanak dituzte beren artean.

Eta onartzen bada nazio bat tiranikoa izan daitekeela beste batekiko, nola ukatu alderdi bat ere halakoa izan daitekeela beste batekiko?

189 1812ko gerran Baltimoren ikusi zen gehiengoaren despotismoak eragin litzakeen gehiegikerien adibide nabari bat. Garai hartan gerra oso herrikoia zen Baltimoren. Oso kontra zegoen egunkari batek hiritarren amorrua sortu zuen bere jokaeraz. Herria bildu egin zen, inprimategiak apurtu eta kazetarien etxeari eraso zion. Miliziari deitu zitzaion, baina honek ez zion deiari erantzun. Herri suminduak mehatxupean zeuzkan dohakabeak onik ateratzeko, presondegira eramatea aukeratu zuten, kriminalak bezalaxe. Neurri hau alferrikakoa izan zen. Gauean herria berriro elkartu zen; milizia biltzeko ahaleginetan magistratuek porrot egin zutenez, herritarrek bortxatu egin zuten presondegia, kazetarietako bat hantxe bertan hil zuten eta besteak hilzorian gelditu ziren. Errudunak, epaimahaiaren aurrera eramanak, absolbitu egin zituzten.

Egun batean esan nion nik Pennsylvaniako bati:  "Esplika iezadazu, mesedez, kuakeroek sortu zuten eta bere tolerantziagatik ospetsua den estatu batean zergatik ez zaien beltz emantzipatuei hiritarren eskubideak erabiltzen uzten. Zergak ordaintzen badituzte, ez al da bidezkoa botoa eman dezaten? -Ez gaitzazu iraindu, erantzun zidan, gure legegileek bidegabekeria eta intolerantziazko hain ekintza zabarra egin dutela pentsatuz. -Hortaz, zuen artean, beltzek badute botoa emateko eskubidea? -Inolako zalantzarik gabe. -Orduan, nola ulertzen da gaur goizean hautes-kolegioan nik bakar bat ere ez ikusi izana batzarrean? -Hori ez da legearen errua, esan zidan amerikarrak; egia da beltzek badutela hauteskundeetara aurkezteko eskubidea, baina beren gogoz abstenitzen dira horietan agertzeaz. -Hori bai dela modestia beraien aldetik. -Oi! Ez diote beraiek uko egiten joateari, baina beldur dira tratu txarra emango ote zaien. Gure artean batzuetan gertatzen da legeak ez duela indarrik, gehiengoak bultzatzen ez badu. Nolanahi ere, gehiengoak aurriritzi handiak ditu beltzen aurka eta magistratuek ez dute indarrik sentitzen horiei legegileak eman dizkien eskubideak garantizatzeko. -Horra hor! Gehiengoak, legea egiteko pribilegioa duelarik, legeari desobeditzekoa ere eduki nahi du?"

190 Boterea batzar batean zentralizatua egon daiteke; orduan indartsua izaten da, baina ez egonkorra; gizon batengan ere egon daiteke zentralizatua: orduan ez da hain indartsua izaten, baina bai egonkorragoa.

191 Alferrikakoa da, nire ustez, hemen irakurleari esatea, kapituluaren gainerako guztian bezalaxe, ez naizela ari gobernu federalaz, estatu bakoitzeko gobernu partikularrez baizik, gehiengoak despotikoki gidatzen dituen horietaz.

192 Jeffersonek Madisoni bidalitako gutuna, 1789ko martxoaren 15ean.

193 Ikus lehen zatian botere judizialaz diodana.

194 Gauza onuragarri eta bitxia litzateke epaimahaia erakunde judizialtzat hartzea, Estatu Batuetan eragiten dituen ondorioak baloratzea eta horretaz amerikarrak nola baliatu diren ikertzea. Arazo honen azterketa bakarrik aski gai litzateke liburu oso baterako, eta liburu interesgarria litzateke Frantziarentzat. Adibidez, epaimahaiari buruzko erakunde amerikarretatik gure artean zein sar ote litekeen ikertuko litzateke, eta zelako mailaraino. Gai honetaz argi gehien eman lezakeen estatu amerikarra Louisianako estatua litzateke. Louisianak frantses eta ingelesen nahasketazko biztanleria du bere baitan. Bi legeriak aurkitzen dira han bi herriak bezalaxe, eta pixkana-pixkana bata bestearekin elkartzen ari dira. Kontsulta-liburu interesgarriena Louisianako lege-bilduma litzateke bi bolumenetan: Digeste des lois de la Louisiane; eta agian are gehiago prozedura zibileko eskuliburu bat, bi hizkuntzetan idatzia; izenburua: Traité sur les règles des actions civiles, 1830ean Orleans Berrian inprimatua, Buisson-en inprimategian. Abantaila berezia du obra honek; lege-termino ingelesen azalpen zehatz eta egiazkoa ematen die frantsesei. Lege-hizkera aparteko hizkera bat bezala izaten da herri guztietan, eta ingelesen artean beste inon baino gehiago.

195 Legelari ingeles eta amerikar guztiak bat datoz puntu honetan. Mr. Storyk, Estatu Batuetako Auzitegi Gorenean epaile dena, Konstituzio federalari buruzko bere tratatu ederrean, epaimahaiaren erakundearen bikaintasuna azpimarratzen du arlo zibilean:  "The inestimable privilege of a trial by Jury in civil cases, dio berak, a privilege scarcely inferior to that in criminal cases, which is conceded by all persons to be essential to political and civil liberty". (Story, III. lib., XXXVIII. kap.).

196 Erakunde judizial bezala, epaimahaiaren onura zein den ezarri nahi balitz, beste argudio asko legoke emateko, eta beste batzuen artean hauek:

Auzietan epaimahaiak sartzen diren neurrian, epaileen kopurua gutxitu egin daiteke eragozpenik gabe, eta hau abantaila handia da. Epaileak oso ugari direnean, heriotzak egunero hutsune bat uzten du hierarkia judizialean, eta postu berriak zabaltzen ditu bizirik dirautenentzat. Hortaz, magistratuen gutizia erne egoten da etengabe, eta gehiengoaren edo postu huts horietarako izendapenak egiten dituenaren menpe egonarazten ditu halabeharrez. Orduan, armadan graduak irabazten diren bezalaxe egiten da gora epaitegietan. Gauzen egoera hau justiziaren administrazio onaren eta legegilearen asmoen kontrakoa da zeharo. Epaileak mugiezinak izatea nahi da, aske izan daitezen; baina zer axola dio inork ezin kendu izatea independentzia hori, haiek beren gogoz sakrifikatzen badute.

Epaileak oso ugari direnean, ezinezkoa da ez aurkitzea haien artean ezgai diren asko, zeren eta magistratu handi bat ez baita gizon arrunta. Nolanahi ere, nolahalako prestakuntza duen auzitegi bat ez dakit ez ote den konbinaziorik txarrena, justizi auzitegiak ezartzean lortu nahi diren helburuetara iristeko.

Niri dagokidanez, nahiago nuke prozesu baten erabakia magistratu iaio batek gidaturiko epaimahaiko ezjakinen esku utzi epaile batzuen esku utzi baino, hauetako gehienek jurisprudentziaren eta legeen ezagutza osagabea bakarrik baldin badute.

197 Hala ere, garrantzizko ohar bat egin behar da:

Egia da epaimahaiaren erakundeak herritarren ekintzak kontrolatzeko eskubide orokorra ematen diola herriari, baina ez dizkio ematen kontrol hori zertzeko baliabideak, ez kasu guztietan, ezta beti tiranikoa den eran ere.

Printze absolutu batek krimenak bere delegatuen bidez epaiarazteko ahalmena duenean, akusatuaren zoria aurrez finkatua dago, nolabait esateko. Baina herria kondenatzeko prest balego ere, epaimahaiaren osaerak eta honen erantzukizun-ezak beti sortuko lukete errugabetasunaren aldeko aukerarik.

198 Hau ere egiagoa izaten da epaimahaia arazo kriminal jakin batzuei bakarrik aplikatzen zaienean.

199 Epaile federalek ia beti berek bakarrik erabakitzen dituzte herrialdeko gobernuari hurbil-hurbiletik dagozkion arazoak.

200 Amerikak ez du oraindik hiriburu handirik, baina dagoeneko baditu oso hiri handiak. 1830ean Filadelfiak 161.000 biztanle zituen, eta New Yorkek 202.000. Hiri handi hauetan bizi den herri xehea Europakoa baino ere jendaila arriskutsuagoa da. Lehenik beltz emantzipatuek osatzen dute, legeak eta iritzi publikoak herentziazko degradazio eta lazeri egoerara kondenatzen dituztenak. Halaber, hiri horien baitan europar-multzo bat ere aurkitzen da, zoritxarrak eta jokabide gaiztoak egunero Mundu Berriko itsasertzetara bultzatzen dutena; jende honek gure biziorik handienak eramaten ditu Estatu Batuetara, eta bizio horien eraginaren kontra borroka egin lezaketen interesetako bakar bat ere ez du. Herrialde hartan bizi direlarik bertako hiritar izan gabe, prest daude hura asaldatzen duten grina guztietatik onura ateratzeko; honela, garai batetik hona iskanbila gogorrak ikusi ditugu Filadelfian eta New Yorken. Antzerako istilurik ez da ezagutzen herrialdearen gainerakoan, non ez diren horretaz batere kezkatzen, hirietako jendeak ez baitu orain arte inolako botererik eta eraginik izan landatarraren gain.

Hala ere, zenbait hiri amerikarren handitasuna, eta batez ere haietako biztanleen izaera, benetan arriskutsua iruditzen zait, Mundu Berriko errepublika demokratikoen etorkizuna mehatxatzen duena; eta ausartzen naiz iragartzera horrek galbideratuko dituela, haien gobernuak ez badu behintzat indar armaturen bat sortzen, gehiengo nazionalaren borondatearen menpe egon arren, hirietako jendeagandik independente izan eta honen gehiegikeriak erreprimitzeko gai dena.

201 Ingalaterra Berrian lurzorua oso jabari txikietan dago banatua, baina jadanik ez da gehiago zatitzen.

202 Hona hemen 1831ko abuztuaren 23ko New York Spectator delakoak nola ematen duen gertakaria:  "The court of common pleas of Chester county (New York) a few days since rejected a witness who declared his disbelief in the existence of God. The presiding judge remarked that he had not before been aware that there was a man living who did not believe in the existence of God; that this belief constituted the sanction of all testimony in a court of justice and that he knew of no case in a christian country where a witness had been permitted to testify without such a belief".

203 Ez bazaie, behintzat, izen hori ematen haien arteko askok eskoletan betetzen dituzten funtzioei. Hezkuntzaren zatirik handiena kleroaren esku dago.

204 Ikus New Yorkeko Konstituzioa, 7. art., 4. parag.

Id. Ipar Carolinakoa, 31. art.

Id. Virginiakoa.

Id. Hego Carolinakoa, 1. art., 23. parag.

Id. Kentuckykoa, 2. art., 26. parag.

Id. Tennesseekoa, 8. art., 1. parag.

Id. Louisianakoa, 2. art., 22. parag.

New Yorkeko Konstituzioko artikulua honela zertua dago:  "Ebanjelioaren ministroei, lanbidez Jainkoaren zerbitzura emanak daudenez eta arimak zuzentzeko ardura dutenez, ez zaie trabarik jarri behar zeregin garrantzitsu hauetan; beraz, ezein apaiz edo Ebanjelioaren ministro, edozein sektatakoa izanik ere, ezingo da funtzio publiko, zibil edo militarrez hornitua egon".

205 Ibilia naiz Estatu Batuetako mugen zati batean, estali gabeko zalgurdi moduko batean, posta deitzen zelarik. Gau eta egun abiada bizian igarotzen ginen ozta-ozta irekitako bideetan aurrera, zuhaitz berdeko oihan zabalen erditik; iluntasuna erabatekoa zenean, nire gidariak alertze-adarrak pizten zituen, eta haien argitasunaz jarraitzen genion bideari. Noizean behin etxolaren bat aurkitzen genuen basoen erdian: posta-bulegoa zen. Egoitza isolatu haren atera egundoko gutun-sorta botatzen zuen postariak, eta trostan segitzen genion bideari, auzoko biztanle bakoitzak etorri behar zuelarik bere altxor-zatiaren bila.

206 1832an Michiganeko biztanle bakoitzak 1,22 libera ordaindu zituen posta-zergatan, eta Floridetako biztanle bakoitzak 1,5 libera (ikus National Calendar, 1833, 244. or.). Urte berean, Ipar Departamentuko biztanle bakoitzak, helburu beragatik, 1,4 libera ordaindu zion Estatuari (Ikus Compte général de l’administration des finances, 1833, 623. or.). Nolanahi ere, Michiganek garai hartan zazpi biztanle bakarrik zituen lekoa karratuko, eta Floridak bost. Bi barruti horietan hezkuntza ez zegoen hain hedatua eta jarduera ere txikiagoa zen Batasuneko estatu gehienetan baino; aldi berean Ipar Departamentua, lekoa karratuko 3.400 biztanle dituena, Frantziako zatirik ilustratuen eta industrializatuenetakoa da.

207 Hemen ohitura hitzari ematen diodan zentzu orokorra gogorarazten diot irakurleari; hitz honekin, pertsonak gizarte-egoeran jartzen dituen disposizio intelektual eta moralak ulertzen ditut.

208 Ipar Amerikako indigenak historian parekorik ez duen zurruntasunez gordetzen ditu bere iritziak eta bere azturetako xehetasunik txikiena ere. Berrehun urte baino gehiago dira Ipar Amerikako tribu ibiltariek eguneroko harremanak dituztela arraza zuriarekin, eta hala ere ez dute honengandik ez ideia bat, ez usadio bat hartu. Hala ere, europarrek eragin oso handia izan dute basatiengan. Desordenatuago bihurtu dute indioen izaera, baina ez europarrago.

1831ko udan Michigan lakuaren atzean aurkitzen nintzelarik, Green-Bay izeneko leku batean, ipar-mendebaldeko indioen aurrean Estatu Batuentzat azken muga dena, ofizial amerikar bat ezagutu nuen, H. maiorra, eta honek egun batean, indioen izaeraren malgutasunik ezaz asko hitz egin ostean, ondorengo gertaera kontatu zidan:  "Garai batean ezagutu nuen, esan zidan, Ingalaterra Berriko ikastetxe batean hezitako indio gazte bat. Arrakasta handia lortua, oso-osorik zeukan pertsona zibilizatu baten kanpo-itxura. 1810ean gure eta ingelesen artean gerra hasi zenean, berriro ikusi nuen gaztea; gure armadan zegoen orduan, bere tribuko gerlarien buru. Amerikarrek beren artean indioak onartu bazituzten, menperatuei burularrua kentzeko usadio izugarria baztertzeko baldintzaz izan zen. ***ko bataila izan zeneko arratsean, gure bibakeko sutondoan eseri zen C...; egun hartako berri galdetu nion; kontatzen hasi zitzaidan, eta bere balentriak gogoratuz gero eta animatuago, azkenean uniformea zabaldu eta esan zidan: -Ez salatu, e? Baina begira! Eta halaxe, erantsi zuen H. maiorrak, gorputzaren eta atorraren artean ingeles baten burularrua ikusi nion, artean odola zeriola.

209 Hasierako hamahiru estatuetan 6.273 indio bakarrik gelditzen dira (Ikus Legegintza-dokumentuak, 20. Kongresua, 117. zk., 90. or.).

210 Mr. Clark eta Mr. Cass-ek Kongresuari aurkezturiko txostenean, 1829ko otsailaren 4an, esaten zuten:

"Urruti dago indioek elikatzeko eta janzteko behar zutena gizaki zibilizatuen industriara jo gabe eskura zezaketen garaia. Mississippiz harantzago, oraindik bufalo-talde ikaragarriak dauden herrialdean, indioen tribuak bizi dira, basapiztia horien atzetik joaten direnak migratu ahala; aipatzen ari garen indioek beren gurasoen usadio guztietara moldatuz aurkitzen dute oraindik bizibidea; baina bufaloak gutxituz doaz etengabe. Gaur egun fusilez edota lakioz (traps) bakarrik harrapa daitezke espezie txikiagoko basapiztiak: hartza, adarzabala, kastorea, arratoi musketaduna, hauek izanik, batez ere, bizitzeko beharrezkoaz indioak hornitzen dituztenak.

"Batez ere ipar-mendebaldean behartzen dituzte indioak familia mantentzeko gehiegizko lanak egitera. Sarritan ehiztariak hainbat egun ematen du ehizaren atzetik, arrakastarik gabe; denbora horretan familiak, hilko ez bada, arbola-azal eta sustraiz elikatu behar izaten du. Honela asko eta asko gosez hiltzen dira negu bakoitzean".

Indioek ez dute europarrek bezala bizi nahi. Hala ere, ezin dira europarrik gabe bizi, ezta erabat beren gurasoak bezala ere. Gertakari honetatik bakarrik ere juzga daiteke egoera, beronen berri ere informazio-bide ofizial bati zor diodalarik. Superior lakuaren ertzeko tribu indiar batekoek europar bat hil zuten; gobernu amerikarrak merkataritza debekatu zuen errudunen tribuarekin, hiltzaileak entregatzen ez zituen bitartean; eta entregatu egin zizkioten.

211  "Duela bost urte, dio Volneyk bere Tableau des Etats-Unis delakoan, 370. or.an, Vincennesetik Kaskaskiasera -gaur egun Illinoiseko estatuan dagoen eta orduan (1797) erabat basatia zen lurraldera- joatean, ez zen belardirik zeharkatzen laurehun-bostehun bufaloko talderik ikusi gabe; gaur egun ez da batere gelditzen; igerian igaro dute Mississippi, ehiztariek eta, batez ere, behi amerikarren zintzarriek gogait eraginda".

212 Hemen aurreratu dudanaren egiaz komentzitzeko, kontsultatu Estatu Batuek erreklamaturiko mugen baitako tribu indiarren koadro orokorra (Legegintza-dokumentuak, 20. Kongresua, 117. zk., 90-105. orr.). Ipar Amerikaren erdialdeko tribuak bizkor ari direla gutxitzen ikusiko da, nahiz eta europarrak oraindik oso urruti egon haiengandik.

213 Mr. Clark eta Mr. Cassek Kongresuari aurkezturiko txostenean 15. or.an diotenez, indioek beren herrialdearekiko guk geurearekiko dugun afektu-sentimendu berbera dute; gainera, Izpiritu handiak arbasoei emandako lurrak besterenganatzeko ideiarekin zenbait sineskizun lotzen dute, eta hauek eragin handia dute europarrei lurrik laga ez edota oso gutxi laga dizkieten tribuetan.  "Guk ez dugu saltzen geure gurasoen errautsak dauzkan lekua": hauxe izaten da haien landak erosteko proposamena egiten dienari beraiek ematen dioten lehen erantzuna.

214 Ikus Kongresuko Legegintza-dokumentuetan, 117. dok.an, zirkunstantzia horietan gertatzen denaren kontaketa. Zati bitxi hau lehen aipaturiko txostenean aurkitzen da, Mr. Clark eta Mr. Lewis Cassek 1829ko otsailaren 4an Kongresuari egindakoan. Mr. Cass jauna Gerrako estatu-idazkari da gaur egun.

"Indioak ituna egin behar den lekura iristen direnean, diote Mr. Clark eta Mr. Casek, pobre eta ia larrugorritan daude. Han berentzat baliotsua den gauza-kopuru handia ikusi eta aztertzen dute, merkatari amerikarrek kontu handiz hara eramanak. Emakumeak eta haurrak, beren premiak ase daitezen nahi dutenak, mila eskari desegokiz hasten dira gizonei burua berotzen, eta hauei ahal duten guztia eragiten diete lurrak sal ditzaten. Indioen aurrikuspen-falta ohikoa eta gaindiezina da. Berehalako premiak asetzea eta momentuko desirei atsegin ematea da basatiaren grina menderaezina. Geroko abantailen esperantzak eragin ahula du harengan; erraz ahazten du iragana, eta etorkizunaz ez da arduratzen. Indioei alferrik eskatuko litzaieke beren lurraldearen zati bat lagatzea, hantxe bertan haien premiak asetzeko egoeran egon ezean. Dohakabe haien egoera partzialtasunik gabe aztertzen bada, ez da harrigarria gertatzen hain sutsu saiatzea beren gaitzentzako arintasunen bat lortzen".

215 1830eko maiatzaren 19an Mr. Ed. Everett-ek Ordezkarien Ganbara aurrean esaten zuen amerikarrek, Mississippiren ekialde eta mendebaldean, jadanik 230.000.000 akre eskuratuak zituztela hitzarmen bidez.

1808an, osage-ek 48.000.000 akre utzi zituzten 1.000 dolarreko errentaren truke.

1818an, quapaw-ek 29.000.000 akre utzi zituzten 4.000 dolarretan; berentzat 1.000.000 akreko lurraldea gorde zuten, bertan ehizatu ahal izateko. Errespetatuko zitzaiela zin egin zitzaien solemneki; baina berandura gabe inbaditu da gainerakoa bezalaxe.

"Indioek berentzat erreklamatzen dituzten lur hutsak geureganatzeko -zioen Mr. Bell-ek, Kongresuan Indioen Arazoetarako batzordeko txostengileak, 1830eko otsailaren 24an-, indioen tribuei beren ehiza-lurraldea (hunting ground) bertatik ehizak ihes egin edo suntsitua izan ondoren balio duena ordaintzeko usadioa hartu dugu. Basatien lurraldeaz armaz jabetzea baino abantailatsuagoa da, baita justiziaren araberakoagoa eta gizakoiagoa ere honela jokatzea.

"Indioei jabetza-titulua erosteko usadioa ez da, beraz, eskuratzeko era berri bat baino, non gizatasunak eta interesak (humanity and expediency) indarkeria ordeztu baitute; baina berdin-berdin egin behar gaitu aurkikuntzaren izenean erreklamatzen ditugun lurren jabe, bestalde tribu basatiek okupaturiko lurraldean ezartzeko nazio zibilizatuek duten eskubideak ere guri ziurtatzen dizkigun lurrak baitira.

"Gaur arte, zenbait kausaren eraginez, gutxituz joan da indioen ikuspegian beren lurraren prezioa, eta kausa horiek beroriek guri erraz saltzera bultzatu dituzte. Basatiei okupazio-eskubidea (right of occupancy) erosteko usadioak ez du inoiz atzeratu, maila ohargarrian behintzat, Estatu Batuetako oparotasuna". (Legegintza-dokumentuak, 21. Kongresua, 227. zk., 6. or.).

216 Gainerantzean, iritzi honek Ipar Amerikako estatu-gizon gehientsuenena ematen du.

"Etorkizuna iraganaren arabera epaitzen bada, ziotson Mr. Cassek Kongresuari, indioen kopurua gero eta txikiagoa izango dela aurrikusi behar da, azkenean arraza hori erabat desagertuko delarik. Hau ez gertatzeko, gure mugek ez lukete hedatzen jarraitu beharko eta basatiek bestaldean finkatu beharko lukete, edota erabateko aldaketa gauzatu beharko litzateke beraiekin ditugun harremanetan, baina ez da oso zentzuzkoa honelakorik espero izatea".

217 Ikus beste batzuen artean wampanoag-ek eta beste tribu konfederatuek, Metacom-en gidaritzapean, 1675ean egindako gerra Ingalaterra Berriko kolonoen kontra, baita ingelesek 1622an Virginian egin behar izan zutena ere.

218 Ikus Ingalaterra Berriko hainbat historialari. Ikus halaber Histoire de la Nouvelle-France, Charlevoix-ena, eta Lettres édifiantes.

219  "Tribu guztietan, dio Volneyk bere Tableau des Etats-Unis delakoan, 423 or.an, bada oraindik gerlari zaharren belaunaldi bat, aitzurraz baliatzen ikustean, antzinako ohituren hondamendia etengabe deitoratzen duena; haien ustez, basatien gainbehera berrikuntza hauei zor zaie, eta lehengo aintza eta boterea berreskuratu ahal izateko, aski lukete hasierako ohituretara itzultzea".

220 Dokumentu ofizial batean ondorengo deskribapena agertzen da:

"Gizon gazte bati, arerioarekin borrokan egin ez badu eta balentriaren batzuez harrotu ez badaiteke, ez zaio inolako begirunerik izaten: gutxi gora-behera emakumeari bezala begiratzen zaio.

"Beren gerra-dantza handietan, gerlariek bata bestearen atzetik zutikoa deritzotena jotzen dute, eta beren balentriak kontatzen dituzte: kasu hauetan, entzuleak kontalariaren ahaide, lagun eta adiskideak izaten dira. Haren hitzek hauei eragiten dieten zirrara sakona isil-isilik entzuteak erakusten du, eta zaratatsu adierazten da bukaeran jotzen dizkioten txaloekin. Honelako bileretan zer kontaturik ez daukan gaztea oso dohakabe sentitzen da, eta behin baino gehiagotan gertatu da gazte gerlaria, bere grinak honela kilikatuta, bat-batean dantzalditik irten eta bakar-bakarrik aldegitea, gero erakutsi ahal izateko moduko trofeoen bila eta bere burua goresteko aukera emango dioten abenturen bila".

221 Nazio hauek gaur egun Georgia, Tennessee, Alabama eta Mississippiko estatuen barnean daude.

Garai batean hegoaldean (ikusten dira aztarnak) lau nazio handi zeuden: choctawak, chikasawak, creekak eta cherokeeak.

Lau nazio hauen hondarrak 1830ean 75.000 biztanle inguru ziren artean. Gutxi gora-behera jota, Batasun angloamerikarrak hartzen edo erreklamatzen duen lurraldean 300.000 indio daude gaur egun. (Ikus Proceedings of the Indian Board in the city of New York). Kongresuari emandako dokumentu ofizialek 313.130era igotzen dute kopuru hori. Lurralde angloamerikarrean bizi diren tribu guztien izena eta indarra ezagutzeko jakingura duen irakurleak aipatu berri ditudan dokumentuak kontsultatu beharko ditu. (Legegintza-dokumentuak, 20. Kongresua, 117. zk., 90-105 orr.).

222 Ekarri nituen Frantziara argitalpen bitxi honen ale bat edo bi.

223 Ikus Indioen Arazoetarako batzordearen txostenean, 21. Kongresua, 227. zk., 23. or., mestizoak zergatik ugaldu diren cherokee-en artean; kausa nagusia Independentziako gerran datza. Georgiako angloamerikar askok Ingalaterraren alde jokatu zuenez, indioen artera aldegin behar izan zuen, eta han ezkondu ziren.

224 Zoritxarrez mestizoak Ipar Amerikan beste alde batzuetan baino gutxiago izan dira eta eragin txikiagoa izan dute.

Europako bi nazio handik jendeztatu dute kontinente amerikarraren zati hori: frantsesek eta ingelesek.

Lehenengoek berehala egin zituzten ezkontzak indigenen alabekin; baina zoritxarrak hala nahita, ezkutuko kidetasun bat aurkitu zen indioen eta beraien izaeraren artean. Barbaroei bizitza zibilizatuko gustu eta azturak eman ordez, sarritan beraiek atxiki zaizkio grinatsu bizitza basatiari. Basa eremuetako arrotzik arriskutsuen bihurtu dira, eta indioaren adiskidetasuna irabazi dute hauen bizioak eta bertuteak exageratuz. M. de Senonville, Kanadako gobernariak honela idatzi zion Louis XIV.ari 1685ean:  "Luzaroan pentsatu izan da basatiak gureganatu beharra zegoela frantsesteko. Aitortu beharra dago oker genbiltzala. Guregana hurbildu direnak ez dira frantses bihurtu, eta beraiengana hurbildutako frantsesak basati bilakatu dira. Haiek bezala janzten dira, eta haiek bezala bizitzen" (Histoire de la Nouvelle-France, Charlevoix-ena, II. bol., 345. or.).

Ingelesak, aitzitik, gurasoen iritzi, usadio eta azturarik txikienei ere temati atxikia, Amerikako bakarlekuen erdian Europako hirien erdian bezalaxe jarraitu du; ez du, beraz, inolako harremanik nahi izan gutxiesten zituen basatiekin, eta arretaz ekidin du bere odola barbaroenarekin nahastea.

Honela, frantsesak indioengan inolako eragin onik ez zuen bitartean, ingelesak beti arrotz izaten jarraitu zuen haiekiko.

225 Herri ehiztarien bizitza abenturarian bada, zer den ez dakidan zerbait erakargarria, giza bihotza harrapatzen duena, eta arrazoi eta esperientziaren gainetik arrastaka eramaten duena. Egia honetaz komentzitzeko, irakurri Mémoires de Tanner.

Tanner europar bat da, sei urte zituenean indioek harrapatua, eta hogeita hamar urtez beraiekin basoetan egona. Ezinezkoa da hark kontatzen dituen atsekabeak baino ezer ikaragarriagorik ikustea. Buruzagirik gabeko tribuak erakusten dizkigu, naziorik gabeko familiak, gizaki isolatuak, tribu ahaltsuen hondar moztuak, Kanadako izotz artean eta bakarleku soilduetan noraezean dabiltzanak. Goseak eta hotzak pertsegitzen dituzte; biziak ihes egingo diela ematen du egunero. Haien artean ohiturek agintea galdu dute, tradizioek ez dute botererik. Gizonak gero eta barbaroago bilakatzen dira. Tannerrek ere gaitz horiek guztiak bizi ditu; badaki jatorri europarra duela; bera ez dago bortxaz zuriengandik urruti; aitzitik, urtero trafikatzen du zuriekin, hauen egoitzetan ibiltzen da eta hauen aisetasuna ikusten; badaki bizitza zibilizatura itzuli nahi duen egunean, erraz lortu ahal izango duela, eta hogeita hamar urte ematen ditu basa eremuetan. Azkenean, gizarte zibilizatuaren erdira itzultzen denean, aitortzen du berak kontaturiko atsekabe guztiak dituen bizimoduak badituela beretzat ezin azalduzko xarma ezkutu batzuk ere; bizimodu hura utzi ondoren, etengabe itzultzen da bertara eta nostalgia handiz bakarrik aldentzen da hainbeste gaitzetatik; eta azkenean, zurien erdian finkatzen denean, haren seme-alabetako batzuek uko egiten diote aitarekin lasaitasun eta aisetasunean bizitzeari.

Nik neuk ezagutu nuen Tanner Superior lakuaren sarreran. Artean basatiaren askoz antz handiagoa zuela iruditu zitzaidan gizaki zibilizatuarena baino.

Tannerren obran ez dago ez ordenarik, ez gusturik; baina autoreak, bizilagun izan zituen haien aurriritzi, grina, bizio eta, batez ere, miserien deskribapen bizi-bizia egiten du, oharkabean.

Ernest de Blosseville bizkondeak, Ingalaterraren kolonia penalei buruzko obra bikain baten egileak, Mémoires de Tanner itzuli du. M. de Blossevillek bere itzulpenari interes handiko oharrak erantsi dizkio, eta hauek ematen diote irakurleari Tannerrek kontaturiko gertakariak eta behatzaile zahar eta moderno askok jada kontaturikoak alderatzeko aukera.

Ipar Amerikako arraza indiarren egungo egoera ezagutu eta geroko destinoa aurrikusi nahi duten guztiek kontsultatu behar dute M. de Blossevilleren obra.

226 Oso herri zibilizatuek hain zibilizatu ez direnengan duten eragin suntsitzaile hau europarren beren artean ikusten da.

Duela mende bat inguru, frantsesek Vincennes sur le Wabash hiria sortu zuten basa eremuaren erdian. Oparotasun handian bizi izan ziren han, migrari amerikarrak iritsi arte. Hauek berehala hasi ziren han aurrez finkaturiko biztanleei porrot eragiten konkurrentziaz; gero lurrak erosi zizkieten oso prezio kaskarrean. M. de Volney -berari hartu diot xehetasun hau- Vincennesetik igaro zenean, frantsesen kopurua ehun ingurura murriztua zegoen, eta gehienek Louisianara eta Kanadara igarotzeko asmoa zuten. Frantses haiek zintzoak ziren, baina jakintzargirik eta industriarik gabeak; aztura basatietako batzuk ere berenganatuak zituzten. Amerikarrek, ikuspegi moraletik kaskarragoak agian, ikaragarrizko nagusitasun intelektuala zuten haien gain: langileak ziren, eskolatuak, aberatsak eta beren burua gobernatzen ohituak.

Nik neuk ikusi dut Kanadan, non bi arrazen arteko ezberdintasun intelektuala askoz txikiagoa den, ingelesa -merkataritzaren eta industriaren jaun eta jabe kanadiar herrialdean- alde guztietara hedatzen, eta frantziarra muga estuegien barnean itxiarazten.

Era berean, Louisianan merkataritza eta industria gehientsuena angloamerikarren esku dago.

Are harrigarriagoa den zerbait gertatzen da Texaseko probintzian; jakina den bezala, Texaseko estatua Mexikoren parte da, mugatzat daukalarik Estatu Batuekin. Urte batzuk badira angloamerikarrak banaka sartzen ari direla oraindik gutxi jendeztaturiko probintzia honetan, eta lurrak erosi, industriaz jabetu eta jatorrizko biztanleria bizkor ordezten ari direla. Aurrikus daitekeenez, Mexikok ez badu bizkor mugimendu hau geldiarazten, Texasek ihes egingo dio laster.

Zibilizazio europarrean konparatiboki oso nabariak ez diren ezberdintasun batzuek horrelako emaitzak eragiten badituzte, erraz ulertzen da zer gertatuko den Europako zibilizaziorik perfekzionatuena indioen barbarotasunarekin harremanetan jartzean.

227 Ikus legegintza-dokumentuetan, 21. Kongresua, 89. zk., jende zuriak indioen lurraldean egindako edozelako gehiegikeriak. Angloamerikarrak lurraldearen zati batean ezartzen dira, beste edonon lurra falta balitz bezala, eta Kongresuko gudalosteek etorri behar dute handik botatzera; edota ganadua harrapatzen dute, etxeak erre, indigenen uztak moztu eta jendea bortxaz erabiltzen dute.

Dokumentu hauetatik guztietatik ateratzen denez, indigenak indar-abusuaren biktima dira egunero. Normalean Batasunak agente bat izaten du indioen artean bera ordezkatzeko arduraz; cherokee-en agentearen txostena, aipatu ditudan dokumentuen artean dago: funtzionari honen hizkera basatien aldekoa da ia beti.  "Cherokee-en lurraldean zuriak sartzeak, dio 12. or.an, bertan bizi direnen porrota eragingo du, inori kalterik egiten ez dion bizimodu pobrea daramatelarik". Aurrerago ikusten da Georgiako estatuak, cherokee-en mugak estutu nahi dituelarik, mugarritze bat egiten duela; agente federalak ohartarazten duenez, mugarritzea, indioen partaidetzarik gabe, zuriek bakarrik egin dutenez, ez du inolako baliorik.

228 1829an, Alabamako estatuak konderritan banatzen du creeken lurraldea, eta indioak magistratu europarren menpe jartzen ditu.

1830ean, Mississippiko estatuak choctawak eta chickasak zuriekin asimilatzen ditu, eta hauen artean buruzagi titulua hartzen dutenak 1.000 dolarreko isunaz eta urtebeteko espetxeaz zigortuko dituztela aldarrikatzen du.

Mississippiko estatuak bere mugetan bizi ziren indio chacten gain bere legeak honela hedatu zituenean, indioak bildu egin ziren; zuriek zer asmo zuten jakinarazi zien buruzagiak, eta ezarri nahi zitzaizkien legeetako batzuk irakurri zizkien. Basatiek aho batez aldarrikatu zuten hobe zutela berriro basa eremuetan barneratzea (Mississippi Papers).

229 Georgiarrek, indioen auzotasunaz hain ezeroso daudenak, milia karratuko oraindik zazpi biztanle baino gehiago ez dituen lurraldea okupatzen dute. Frantzian ehun eta hirurogeita bi pertsona daude espazio berean.

230 1818an Arkansaseko lurraldea komisari amerikarrek -creek, choctaw eta chickasen ordezkari-talde bat lagun- bisita zezaten agindu zuen Kongresuak. Espedizio honen buru Kennerly, McCoy, Wash Hood eta John Bell jaunak joan ziren. Ikus komisarien zenbait txosten eta haien egunkaria 87. Kongresuko dokumentuen artean, House of Representatives.

231 Creekekin 1790ean egindako itunean klausula hau aurkitzen da:  "Estatu Batuek solemneki bermatzen dizkiote creeken nazioari honek Batasuneko lurraldean dauzkan lur guztiak".

1791ko uztailean cherokee-ekin egindako hitzarmenak honako hau dauka:  "Estatu Batuek solemneki bermatzen dizkiote cherokee-en nazioari honek aurrez laga gabeko lur guztiak. Estatu Batuetako hiritarren bat, edo indio ez den beste edozein, cherokee-en lurraldean ezartzera etorriko balitz, Estatu Batuek adierazten dute beren babesa kenduko diotela hiritar horri, eta cherokee-en nazioaren esku utziko dutela, honek ongi irizten dion eran zigor dezan" 8. art.

232 Baina honek ez du eragozten erarik formalenean hori agintzea. Ikus lehendakariak creekei 1829ko martxoaren 23an bidalitako gutuna (Proceedings of the Indian Board in the city of New York, 5. or.): "Ibai handiaz (Mississippiz) harantzago, zuen Aitak, dio lehendakariak, herrialde zabala prestatu du bertan zuek hartzeko. Zuen anaia zuriak ez dira hara joango gogait eragitera; ez dute inolako eskubiderik izango zuen lurrekiko; han zuek eta zuen seme-alabak, bakean eta oparotasunean, bizi ahal izango zarete, belarra hazi eta erreketan ura joan bitartean; zuenak izango dira betiko".

Gerra Departamentuko idazkariak cherokee-ei 1829ko apirilaren 18an idatzitako gutun batean, funtzionari honek adierazten die ez dutela uste izan behar une hartan daukaten lurraldea betiko gordeko dutenik, baina ziurtasun positibo hori berori ematen die Mississippiz bestaldean egoten direnerako (obra berbera, 6. or.): orain falta zaion boterea orduan ere falta behar ez balitzaio bezala!

233 Estatu partikularrek eta Batasunak indioekiko jarraitu zuten politikaren ideia zehatza zertu ahal izateko, kontsultatu beharrekoak dira: 1.ª Estatu partikularretako legeak, indioei buruzkoak (bilduma hau legegintza-dokumentuetan dago, 21. Kongresua, 319. or.); 2.ª Batasuneko legeak, gai berari buruzkoak, eta bereziki 1802ko martxoaren 30ekoa (lege hauek Mr. Storyren obran daude: Laws of the United States); 3.ª azkenik, Batasunak tribu indiar guztiekin dituen harremanen egungo egoera zein den ezagutzeko, ikus Mr. Cassek, Gerrako estatu-idazkariak, 1823ko azaroaren 29an egindako txostena.

234 1829ko azaroaren 19an. Zati hau hitzez hitz itzulia dago.

235 Bestalde, ez dago espainolak emaitza honengatik zertan ohoratu. Europarrak iritsi zirenean tribu indiarrak nekazaritzaren bidez jada lurrari finkatuak egon ez balira, zalantzarik gabe suntsitu egingo zituzketen Hego Amerikan, Ipar Amerikan bezalaxe.

236 Ikus beste batzuen artean, Indioen Arazoetarako batzordearen izenean, Mr. Bellek egindako txostena 1830eko otsailaren 24an; 5. or.an, oso arrazoi logikoz eta jakintza handiz zera frogatzen da: The fundamental principle, that the Indians had no right by virtue of their ancient possession either of soil, or sovereignty, has never been abandoned expressly or by implication. Alegia, indioek, antzinako edukitzaren indarrez, ez dutela inolako jabetza- edo subiranotasun-eskubiderik lortu, eta printzipio nagusi hau ez dela inoiz baztertua izan, ez espreski, ez tazituki.

Txosten hau irakurtzerakoan, esku trebez idatzia bestalde, harrigarria gertatzen da, lehen hitzetatik, autoreak zelako erraztasun eta aisetasunez baztertzen dituen zuzenbide naturalean eta arrazoian oinarrituriko argudioak, berak printzipio abstraktu eta teoriko deitzen dituenak. Zenbat eta sakonago pentsatu horretan, orduan eta areago uste dut gizaki zibilizatuaren eta ez denaren arteko ezberdintasun bakarra, justiziari dagokionez, hauxe dela: batak ukatu egiten dizkiola justiziari eskubideak, eta bestea eskubide horiek haustearekin konformatzen dela.

237 Gai honetaz jardun aurretik, ohar bat egin behar diot irakurleari. Obra honen hasieran aipatu dudan eta agertzear dagoen liburu batean, bidelagun izan nuen M. Gustave de Beaumont-en helburu nagusia beltzek Estatu Batuetako zurien artean bizi duten egoera Frantzian ezagutaraztea da. M. de Beaumontek sakon aztertu du nire gaiak gaingiroki bakarrik ukitzen utzi didan arazoa.

Liburu horrek -bere oharretan legegintzako eta historiako dokumentu asko dituelarik, balio handikoak eta erabat ezezagunak- baditu gainera deskribapen batzuk, zeinen indarra egiak bakarrik berdindu lezakeen. M. de Beaumonten obra hau irakurri beharko lukete ulertu nahi dutenek, gizakiak, behin naturatik eta gizatasunetik irteten hasten direnean, poliki-poliki zelako tirani gehiegikerietara lerratzen diren.

238 Jakina da antzinako autorerik ospetsuenetako batzuk esklabu zirela edo izanak zirela: Esopo eta Terentzio dira horietakoak. Esklabuak ez ziren beti nazio barbaroen artetik hartzen: gerrak ere jartzen zituen joputzan pertsona oso zibilizatuak.

239 Zuriek beren lehengo esklabuen gutxiagotasun intelektual eta moralari buruz duten iritzia baztertzeko beharrezkoa litzateke beltzak aldatzea, eta hauek ezin dira aldatu iritzi horrek irauten duen bitartean.

240 Ikus Histoire de la Virginie, Beverley-rena. Halaber, ikus Mémoires de Jefferson delakoan, beltzak Virginian sartzeari buruzko eta 1778an hauen inportazioa debekatu zuen lehen aktari buruzko xehetasun bitxiak.

241 Esklabuen kopurua urriagoa zen iparraldean, baina esklabutzaren abantailak ez ziren han hegoaldean baino eztabaidatuagoak. 1740an New Yorkeko estatuko legislaturak aldarrikatzen du ahalik eta gehien sustatu behar dela esklabuen zuzeneko inportazioa, eta gogor zigortu behar dela kontrabandoa, merkatari zintzoa bihozgabetu egin dezakeelako (Kent´s Commentaries, II. bol., 206. or.).

Massachusettseko bilduma historikoan, IV. bol., 193. or., Belknap-ek esklabutzari buruz Ingalaterra Berrian egindako ikerketa bitxiak aurkitzen dira. Honetatik ateratzen denez, han 1630ean sartu zituzten beltzak, baina legeria eta ohiturak esklabutzaren aurkako agertu ziren ordudanik.

Halaber, ikus bilduma berean, nola iritsi ziren iritzi publikoa, eta ondoren legea, joputza suntsitzera.

242 Ohiok esklabutza ez ametitzeaz gain, bere lurraldean sarrera debekatzen die beltz askeei, baita bertan ezer eskuratzea ere. Ikus Ohioko Estatutuak.

243 Ez da gizabanakoa bakarrik Ohion aktibo dena; estatuak berak enpresa itzelak gauzatzen ditu; Ohioko estatuak Erie lakuaren eta Ohioren artean kanal bat ezarri du Mississippi harana Ipar ibaiarekin komunikatzeko. Kanal honi esker, New Yorkera iristen diren Europako salgaiak urez eraman daitezke Orleans Berriraino, kontinentean bostehun lekoa baino gehiago eginez.

244 Zifra zehatza, 1830eko zentsuaren arabera:

Kentucky: 688.844

Ohio: 937.679

245 Langile askeak ugari diren alde guztietan horien lana esklabuena baino emankorrago eta ekonomikoagoa izatea eragiten duten kausa hauetaz aparte, aipatu beharra dago beste bat Estatu Batuei bakarrik dagokiena: azukre-kanabera arrakastaz lantzeko biderik oraindik ez da aurkitu Batasuneko zabalera guztian Mississippiren ertzetan izan ezik, ibaiaren bokaletik hurbil, Mexikoko golkoan. Louisianari kanabera lantzeak abantaila handiak ekartzen dizkio. Inon ez dio laborariak bere lanari hain balio handia ateratzen; eta produkzio-gastuen eta produktuen artean nolabaiteko erlazioa beti ezartzen denez, esklabuen prezioa oso handia da Louisianan. Nolanahi ere, Louisiana estatu konfederatuen arteko bat izanik, Batasuneko alde guztietatik eraman daitezke esklabuak bertara; esklabu batek Orleans berrian hartzen duen prezioak altxarazi egiten du, bada, esklabuen prezioa beste merkatu guztietan. Honen ondorioz, lurrak gutxi ematen duen herrialdeetan, lur hori esklabu bidez lantzeak nahiko gastu handiak sortzen ditu, eta honek abantaila handia ematen dio langile askeen konkurrentziari.

246 Bada arrazoi berezi bat, aipatu berri ditudan azken estatu biak esklabutzaren kausatik banatzen dituena.

Batasuneko alde honek antzina zuen aberastasuna tabakoa lantzean zegoen oinarritua, batez ere. Esklabuak bereziki egokiak dira lan horretarako; nolanahi ere, aspaldian tabakoaren salmenta-prezioa jaisten ari da; hala ere, esklabuen balioak lehengoan jarraitzen du. Honela produkzio-gastuen eta produktuen arteko erlazioa aldatu egin da. Maryland eta Virginiako biztanleek duela hogeita hamar urte baino joera handiagoa dute tabakoa esklaburik gabe lantzeko, edota tabakoa lantzea eta esklabutza aldi berean uzteko.

247 Esklabutza abolitua duten estatuek normalean oztopatu egiten diete beltz askeei beren lurraldean egotea; eta gai honetan estatu ezberdinen artean nolabaiteko norgehiagoka sortzen denez, zorigaiztoko beltzei zenbait gaitzen artean aukeratzea baino ez zaie gelditzen.

248 Alde handia dago zurien eta beltzen hilkortasunaren artean esklabutza abolitu den estatuetan: 1820tik 1831ra, Filadelfian zuri bat bakarrik hil zen arraza zuriko berrogeita bi pertsonako; aldi berean beltz bat hil zen arraza beltzeko hogeita bat pertsonako. Hilkortasuna ez da hain handia, ezta gutxiago ere, beltz esklabuen artean. (Ikus Emmerson´s medical Statistics, 28. or.).

249 Hau egia da arroza egiten den lekuetan. Arroztiak, osasungaitzak herrialde guztietan, bereziki arriskutsuak dira tropikoetako eguzki goriak jotzen dituen haietan. Europarrentzat oso neketsua litzateke Mundu Berriko alde horretan lurra lantzea, bertan arroza ekoitzi nahi dutela sartuko balitzaie buruan. Baina ezin ote daiteke arroztirik gabe bizi?

250 Estatu hauek ekuadoretik hurbilago daude Italia eta Espainia baino; hala ere, Amerikako kontinentea askoz ere hotzagoa da Europakoa baino.

251 Antzina Espainiak Louisianako Attakapas delako barrutira Azoreetako laborari-multzo bat eramanarazi zuen. Haien artean ez zen esklabutza sartu; proba bat zen. Gaur egun oraindik esklaburik gabe lantzen dute gizon haiek lurra; baina hain industria ahula dutenez, ozta-ozta hornitzen ditu haien beharrak.

252 Careyk 1833an idatzitako Letters on the Colonisation Society delako obra amerikarrean honako hau irakurtzen da:  "Hego Carolinan azken berrogei urteotan beltzen arraza zuriena baino bizkorrago ari da hazten. Esklabuak lehenengo izan zituzten hegoaldeko bost estatuetako (Maryland, Virginia, Ipar Carolina, Hego Carolina eta Georgiako) biztanleria oro har hartuta, ikusten da 1790etik 1830era bitartean zuriak 100eko 80 gehitu direla estatu horietan, eta beltzak 100eko 112".

Estatu Batuetan 1830ean bi arrazetako jendea honela banaturik zegoen: esklabutza abolitua duten estatuetan: 6.565.434 zuri, 120.520 beltz. Oraindik esklabutzarekin jarraitzen duten estatuetan: 3.960.814 zuri, 2.208.102 beltz.

253 Iritzi hau, bestalde, nik baino askoz itzal handiagoa dutenengan oinarritua dago. Beste batzuen artean, Mémoires de Jefferson delakoan zera irakurtzen da: "Ezer ez dago destinoen liburuan garbiago idatzia beltzen emantzipazioa baino, eta halaber gauza ziurra da bi arrazak, biak era berean aske, ezingo direla gobernu beraren menpe bizi. Naturak, azturak eta iritziak hesi gaindiezinak ezarri dituzte horien artean". (Ikus Extrait des Mémoires de Jefferson, M. Conseil-ek egina).

254 Antilletako ingelesek beren burua gobernatu izan balute, pentsa daiteke ez zuketela onartuko ama aberriak ezarri berri duen emantzipazio-akta.

255 Elkarte honek Beltzen Kolonizazio Elkartea izena hartu zuen. Ikus beraren urteroko txostenak, eta batez ere hamabosgarrena. Ikus, halaber, jada aipaturiko Letters on the Colonisation Society and on its probable results, Mr. Carey-rena. Filadelfia, 1833ko apirila.

256 Azken arau hau establezimenduaren sortzaileek berek eman zuten. Beldur ziren ez ote zen Afrikan gertatuko Estatu Batuetako mugetan gertatzen denaren antzeko zerbait, eta beltzak, indioak bezalaxe, arraza ilustratuago batekin harremanetan jartzean, ez ote ziren suntsituak izango zibilizatu ahal izan baino lehen.

257 Oraindik beste eragozpen askorekin topo egingo zen honelako zeregin batean. Batasuna, Amerikako beltz esklabuak Afrikara eramateko, beraien jabeei erosten hasiko balitz, beltzen prezioa, urritasunaren arabera igotzean, dirutza ikaragarrietara iritsiko litzateke berehala, eta ezin da sinetsi iparraldeko estatuek horrelako gasturik egitea onartuko luketenik, berorren fruiturik ere ez bailukete hartuko. Batasunak indarrez edota berak finkaturiko prezio txikian hartuko balitu hegoaldeko esklabuak, erresistentzia gaindiezina sortaraziko luke Batasuneko alde honetan kokaturiko estatuetan. Bi bideetatik ezinezkoan bukatzen dugu.

258 1831n 2.010.527 esklabu ziren Estatu Batuetan, eta 319.467 emantzipatu; guztira 2.329.994 beltz; garai hartan Estatu Batuetako biztanleria osoaren bosteko bat baino gehixeago, alegia.

259 Emantzipazioa ez dago debekatuta, baina bai zaildu egiten duten formalitateen menpe.

260 Ikus iparraldeko estatuen portaera 1812ko gerran.  "Gerra honetan, dio Jeffersonek 1817ko martxoaren 17an La Fayette jeneralari bidalitako gutunean, ekialdeko estatuetako lau, hilotzak bizidunei bezala zeuden atxikirik gainerako Batasunari" (Correspondance de Jefferson, M. Conseilek argitaratua).

261 Batasunak orain bizi duen bake-egoerak ez dio inolako aitzakiarik ematen armada iraunkorra izateko. Armada iraunkorrik gabe, gobernu batek ez du ezer aurrez prestatua une egokia aprobetxatu, erresistentzia menperatu eta aginte subiranoaz ustekabean jabetzeko.

262 Honela Holandako probintzia, Herbehereetako Errepublikan, eta enperadorea, Konfederazio Germaniarrean, Batasunaren lekuan jarri dira batzuetan eta beren interes partikularrerako erabili dute aginte federala.

263 Alleghanyen batezbesteko altuera, Volneyk dioenez (Tableau des Etats-Unis, 33. or.), 700-800 metrokoa da; Darbyren arabera, 5.000-6.000 oinekoa. Vosgeetako altuerarik handiena 1.400 metrokoa da itsas mailarekiko.

264 Ikus View of the United States, Darbyrena, 64. eta 79. orr.

265 Alleghanyetako katea ez da Vosgeetakoa baino altuagoa eta ez die azken honek adina oztopo jartzen giza industriaren ahaleginei. Alleghanyen ekialdeko isurialdean dauden herrialdeak loturik daude Mississippi haranarekin, Franko Konderria, Borgonia Garaia eta Altsazia Frantziari bezain naturalki.

266 1.002.600 milia karratu. Ikus View of the United States, Darbyrena, 435. or.

267 Uste dut ez daukadala esan beharrik angloamerikarrak adieraztean, horien arteko gehiengo handiaz bakarrik ari naizela. Gehiengo honetaz kanpo beti gelditzen dira gizabanako isolaturen batzuk.

268 1790eko zentsua: 3.929.328.

1830eko zentsua: 12.856.165.

269 Hau, egia esateko, arrisku iragankorra baino ez da. Ez dut zalantzarik denborarekin gizartea mendebaldean finkatu eta arautu egingo dela, dagoeneko Atlantiar ozeanoaren ertzetan egin duen bezalaxe.

270 Pennsylvaniak 431.373 biztanle zituen 1790ean.

271 New Yorkeko estatuaren zabalera, 6.213 lekoa karratu (46.500 milia karratu). Ikus View of the United States, Darbyrena, 435. or.

272 Biztanleriak hogeita bi urteka bikoizten jarraitzen badu beste mende batez, azken berrehun urteotan egin duen bezala, Estatu Batuetan hogeita lau milioi biztanle izango dira 1852an, berrogeita zortzi 1874an, eta laurogeita hamasei 1896an. Eta hau horrela izango litzateke nahiz eta Mendi Harritsuen ekialdeko isurialdean lantzeko gai ez liratekeen lurrak aurkitu. Dagoeneko okupaturik dauden lurrek erraz har dezakete biztanle-kopuru hori. Ehun milioi pertsona, Batasuna osatzen duten hogeita lau estatuek eta hiru lurraldeek une honetan okupatzen duten zabaleran barreiaturik, 762 pertsona lirateke lekoa karratuko, eta hau oraindik urruti legoke Frantziako batezbesteko biztanleriatik, 1.006koa baita; edo Ingalaterrakotik, 1.457koa delako; eta Suitzako populazioaren azpitik ere bai. Suitzak, bere laku eta mendiak gora-behera, 783 biztanle ditu lekoa karratuko. Ikus Malte-Brun, VI. bol., 92. or.

273 Estatu Batuetako lurraldeak 295.000 lekoa karratuko zabalera du; Europakoak, Malte-Brunen arabera, VI. bol., 4. or., 500.000koa.

274 Ikus Legegintza-dokumentuak, 20. Kongresua, 117. zk., 105 or.

275 3.672.317, 1830eko zenbaketa.

276 Missouriko estatuaren hiriburua den Jeffersonetik Washingtonera 1.019 milia daude, edo 420 posta-lekoa (American Almanac, 1831, 43. or.).

277 Hegoaldeko eta iparraldeko merkataritza-mugimenduen arteko aldea juzgatzeko, aski da ondorengo taula honi begiratu bat ematea:

1829an, Virginian, bi Carolinetan eta Georgian (hegoaldeko lau estatu handietan) handizkako eta txikizkako merkataritzarako zeuden itsasuntzi guztien artean ez zeuden 5.423 tona.

Urte berean, Massachusettseko estatuko untziek bakarrik 17.322 tona zituzten (Legegintza-dokumentuak, 21. Kongresua, 2. batzarraldia, 140. zk., 244. or.).

Honela Massachusettseko estatuak bakarrik hiru aldiz untzi gehiago zuen aipaturiko lau estatuek baino.

Massachusettseko estatuak, ordea, 959 lekoa karratuko zabalera bakarrik du (7.335 milia karratu) eta 610.014 biztanle; aipaturiko lau estatuek, berriz, 27.204 lekoa karratu dituzte (210.000 milia) eta 3.047.767 biztanle. Honela, bada, Massachusettseko estatuaren zabalera lau estatuenaren hogeita hamarreko bat besterik ez da, eta biztanleria hauena baino bost aldiz txikiagoa (View ot the United States, Darbyrena). Esklabutzak hainbat eratan kalte egiten dio hegoaldeko merkataritzaren oparotasunari: enpresa-izpiritua murrizten du zurien artean, eta behar dituzten marinelak aurkitzea eragozten die. Marinelak, oro har, populazioaren azken klasetik hartzen dira. Nolanahi ere, esklabuak dira hegoaldean klase hau osatzen dutenak, eta zaila da itsasoan erabiltzea. Berauen zerbitzua zuriena baino kaskarragoa litzateke, eta beti beldur izatekoa litzateke ez ote diren ozeanoaren erdian matxinatuko, edota atzerriko itsasertzetara iristean ihes egingo.

278 View of the United States, Darbyrena, 444. or.

279 Ohartu nik Mississippiren arroaz hitz egiten dudanean, ez ditudala hor New York, Pennsylvania eta Virginiako estatuetako zatiak -Alleghanyen mendebaldera daudenak- sartzen, nahiz eta horren parte bezala hartu beharko liratekeen.

280 Ikusten da orduan, igaro berri diren hamar urteetan, estatu batek 100eko 5 gehitu duela biztanleria, Delawarek adibidez; eta beste batek 100eko 250, Michiganeko lurraldeak, alegia. Virginia konturatu da denboraldi berean bere biztanle-kopurua 100eko 13 hazi dela, mugakide duen Ohioko estatuak bere kopurua 100eko 61 hazi duen bitartean. Ikus National Calendar delakoan dagoen taula orokorra; harrigarria gertatuko zaizue estatuen arteko zori ezberdina.

281 Aurrerago ikusiko denez, azken denboraldian, Virginiako biztanleria 100eko 13 hazi da. Esplikatu beharra dago estatu bateko ordezkari-kopurua nola murriz daitekeen, estatuko biztanleria, ez gutxitu, baizik eta hazi egiten den bitartean.

Virginia hartuko dut konparazio-gai, dagoeneko aipatua dudana. Virginiako diputatu-kopurua 1823an Batasuneko diputatuen kopuru osoaren proportzioan zegoen; halaber, Virginiako diputatu-kopurua 1833an, urte horretan Batasunak zuen diputatu-kopuru osoaren proportzioan zegoen, baita bere biztanleriaren proportzioan ere, hamar urte horietan hazi egin dena. Beraz, Virginiako diputatu-kopuru berriaren eta zaharraren arteko erlazioa proportziozkoa izango da, batetik, diputatu-kopuru berri osoaren eta zaharraren arteko erlazioarekiko, eta, bestetik, Virginiaren eta Batasun osoaren hazkunde-proportzioen erlazioarekiko. Honela, Virginiako diputatu-kopurua geldi gera dadin, aski da herrialde txikiaren eta handiaren hazkunde-proportzioaren erlazioa, diputatu-kopuru berri osoaren eta zaharraren arteko erlazioarekiko alderantzizkoa izatea; eta Virginiako biztanleriaren hazkunde-proportzio hori Batasun osokoaren hazkunde-proportzioarekin, Batasuneko diputatu-kopuru berria zaharrarekin baino erlazio ahulxeagoan gertatzen den momentuan, Virginiako diputatu-kopurua murritzagoa izango da.

282 Washington, Jefferson, Madison eta Monroe.

283 Ikus hango batzordeak Hego Carolinan nulifikazioa aldarrikatu zuen Konbentzioari egindako txostena.

284 Herrialde bateko biztanleria da ziur aski bertako aberastasunaren lehen osagaia. 1820tik 1832rako denboraldi horretan bertan, Virginiak Kongresurako bi diputatu galdu dituen garaian, biztanleria 100eko 13,7 hazi da; Carolinetakoa 100eko 15, eta Georgiakoa 100eko 51,5 (ikus American Almanac, 1832, 162. or.). Nolanahi ere, Errusian, non Europako herrialdeen artean biztanleria bizkorren hazten den, hamar urtean biztanle-kopurua 100eko 9,5 bakarrik hazi da; Frantzian 100eko 7, eta Europan oro har 100eko 4,7 (ikus Malte-Brun, VI. bol., 95. or.).

285 Hala ere, aitortu beharra dago tabakoaren prezioak azken berrogeita hamar urteotan izan duen baliogalerak nabarmen murriztu duela hegoaldeko laborarien aisetasuna; baina gertakari honek ez du zerikusirik iparraldeko jendearen borondatearekin, ezta hegoaldekoen berenarekin ere.

286 1832an Michiganeko barrutiak, artean 31.639 biztanle bakarrik izanik gutxi goldaturiko basa eremua zenak, 940 miliako posta-bideak zituen. Ia erabat basati den Arkansaseko lurraldea 1.938 miliako posta-bideek zeharkatzen zuten. Ikus The Report of the postmaster general, 1833ko azaroaren 30ekoa. Batasun osoko egunkarien garraio-prezioak bakarrik 254.796 dolar ematen du urtean.

287 Hamar urtetan zehar, 1821etik 1831ra, 271 bapore-untzi uretaratu ziren Mississippiren harana bustitzen duten ibaietan bakarrik.

1829an 256 bapore-untzi zeuden Estatu Batuetan. Ikus Legegintza-dokumentuak, 140. zk., 274. or.

288 Indioen kapituluan jada aipaturiko legegintza-dokumentuetan, ikus Estatu Batuetako lehendakariak cherokee-ei bidalitako gutuna, eta gai honetaz bere agenteekin izandako postatrukea eta Kongresuari zuzendutako mezuak.

289 New Yorkeko estatuaren aldetik lehen lagapen-egintza 1780an egin zen; Virginiak, Massachusettsek, Connecticutek, Hego Carolinak eta Ipar Carolinak haren jarraibideari segitu zioten garai ezberdinetan, Georgia izan zelarik azkena; honen lagapen-egintza ez da 1802koa baino.

290 Egia da lehendakariak uko egin ziola lege hau berresteari, baina erabat onartu zuen printzipioa. Ikus 1833ko abenduaren 8ko mezua.

291 Estatu Batuetako egungo Bankua 1816an sortu zen 35.000.000 dolarreko (185.500.000 liberako) kapitalaz: haren pribilegioa 1836an iraungitzen da. Iaz Kongresuak lege bat promulgatu zuen berrizteko, baina lehendakariak uko egin zion berresteari. Gaur egun ikaragarri borroka bizia dago bi aldeen artean, eta Bankua laster eroriko dela iragar daiteke.

292 Arazo honen xehetasunetarako, ikus batez ere Legegintza-dokumentuak, 22. Kongresua, 2. batzarraldia, 30. zk.

293 Herriaren gehiengoa, alegia; zeren eta kontrako alderdiak, Union Party delakoak, gutxiengo oso indartsu eta aktiboa izan baitzuen beti bere alde. Carolinak 47.000 hautesle izan ditzake gutxi gora-behera; 30.000 nulifikazioaren aldeko ziren, eta 17.000 aurkako.

294 Ordenantza honen aurretik beronen idazketa prestatzeko ardura zuen batzordeak txosten bat egin zuen. Txosten honetan legearen azalpena eta xedea zehazten dira. 34. or.an zera irakurtzen da:  "Konstituzioak estatuei ematen dizkien eskubideak berariaz hausten direnean, estatu hauen eskubidea eta eginbeharra, gaitzaren aurrerabidea mozteko, usurpazioari aurka egitea da, eta subirano independente diren aldetik dagozkien botere eta pribilegioak beren mugetan gordetzea. Estatuek ez balute eskubide hau, alferrik lituzkete beren buruak subiranotzat. Hego Carolinak aldarrikatzen du ez duela munduan inolako auzitegirik onartzen bere gainetik. Egia da bera bezala subirano diren beste estatu batzuekin batasun-kontratu solemne bat (a solemn contract of union) hitzartu duela, baina honen esanahia bere ikuspegitik esplikatzeko eskubidea erreklamatzen du eta egikaritu egingo du; eta elkarkideek eta berauek sorturiko gobernuak kontratua hausten badute, kontratu-hauste horren hedadura eta justizia lortzeko beharrezko neurriak zein diren juzgatzeko eskubide eztabaidaezinaz (unquestionable) baliatu nahi du Hego Carolinak".

295 Azkenean neurri hau hartzera Kongresua bultzatu zuena, Virginiako estatu ahaltsuaren jarrera izan zen, bertako legebiltzarrak bere burua eskaini baitzuen Batasunaren eta Hego Carolinaren artean arbitro izateko. Ordura arte, azken hau inolako laguntzarik gabe agertu izan zen, baita berarekin batera erreklamatu zuten estatuen aldetik ere.

296 1833ko martxoaren 2ko legea.

297 Lege hau Mr. Clayk iradoki zuen eta lau egunen buruan gehiengo handi batek onartu zuen Kongresuko bi Ganbaretan.

298 1832ko irailaren 30ean amaitu zen urteko inportazioen balio osoa 101.029.266 dolarrekoa izan zen. Atzerriko untzietan egindako inportazioak 10.731.037 dolarrekoak bakarrik izan ziren, hamarreko bat, gutxi gora-behera.

299 Esportazioen balio osoa, urte berean, 87.176.943 dolarrekoa izan zen; atzerriko untzietan esportaturiko balioa 21.036.183 dolarrekoa izan zen, edo laurdena, gutxi gora-behera (William’s Register, 1833, 398. or.).

300 1829, 1830 eta 1831. urteetan Batasuneko portuetan sartu ziren untziek guztira 3.307.719 tona ekarri zuten. Horretatik guztitik 544.591 tona bakarrik garraiatu zuten atzerriko untziek. Beraz, 100eko 16ko proportzioan gutxi gora-behera (National Calendar, 1833, 304. or.).

1820, 1826 eta 1831. urteetan Londres, Liverpool eta Hull-eko portuetan sarturiko untzi ingelesek 443.800 tona garraiatu zuten. Aipaturiko portuetan urte horietan berorietan sartu ziren atzerriko untziek 159.431 tona ekarri zuten. Hortaz, haien artean 100eko 36ko erlazioa izan zen gutxi gora-behera (Companion to the Almanac, 1834, 169. or.).

1832. urtean Britainia Handiko portuetan sartu ziren itsasuntzi atzerritar eta ingelesen arteko erlazioa 100eko 20koa izan zen.

301 Lehengaiak, oro har, merkeagoak dira Amerikan Europan baino; eskulanaren prezioa, ordea, askoz handiagoa da han.

302 Ez da uste izan behar untzi ingelesak atzerriko produktuak Ingalaterrara edo produktu ingelesak atzerritarren artera eramateaz bakarrik arduratzen direnik; gaur egun Ingalaterrako merkataritza-flota ibilgailu publikoen enpresa handi bat bezalakoa da, munduko ekoizle guztien zerbitzura eta herri guztiak elkarren artean komunikarazteko prest. Iparramerikarren itsas jeinuak ingelesen enpresaren lehiakide litzatekeen beste bat eratzera bultzatzen ditu.

303 Mediterranioko merkataritzaren zati bat untzi amerikarretan egiten da dagoeneko.

304 Lehen-lehenik hauxe: herri askeek eta udal-araubidera ohituek besteek baino askoz errazago lortzen dute kolonia oparoak sortzea. Bere kabuz pentsatu eta gobernatzeko aztura ezinbestekoa da herrialde berri batean, non arrakasta neurri handi batean kolono bakoitzaren ahaleginen araberakoa baita derrigorrez.

305 Estatu Batuek bakarrik badute jadanik Europaren erdia bezalako zabalera. Europaren azalera 500.000 lekoa karratukoa da; populazioa 205.000.000 biztanlekoa. Malte-Brun, VI. bol., CXIV. lib., 4. or.

306 Ikus Malte-Brun, VI. bol., CXVI. lib., 92. or.

307 Europakoaren proportziozko biztanleria da, lekoa karratuko batezbeste 410 biztanle hartuz.

308 Mundu Zaharreko nazio guztien artean Errusia da, proportzioan, biztanleria bizkorren gehitzen duena.