Edukira joan

Arotz bati ziyoten...

Wikitekatik
Arotz bati ziyoten...
Bilintx

Arotz bati ziyoten...


1
Arotz bati ziyoten
mandatuba laja:
al zuben azkarrena
egiteko kaja,
Don Gaspar Lizarralde
ipigandu zediñ.
          
2
Arotzak esan ziyon
mandatariyari
«Nik artu biar diyot
neurriya berari,
kaja gorputzarentzat
justu irten dediñ.
          
3
Eta nora juango naiz
artzera neurriya?»
«Done Migel kalera,
etxe bat berriya
an ikusiko dezu
balkoi urdin duna.
          
4
Bigarren bizitzara
juan zaitia billa,
an arkituko dezu,
pulmoniyak illa,
kaja lenbailen egiñ
biar diyozuna.»
          
5
Juan zan gure arotza
listoi bat artuta,
eta, esan ziyoten
etxera sartuta,
bigarren bizitzara
iyo zan aguro.
          
6
Bañan iyo zanian
kezketan jarri zan,
okerreko lekuba
zitekela izan;
pixka bat duda-mudan
egon eta gero,
          
7
bi golpe atiari
eman zizkan: Da! Da!
Eta irten zanari
egin ziyon galda:
«Don Gaspar Lizarralde
emen bizi al da?»